slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gazteok demokraziaren alde

5 maiatza, 2011 Bakebidean

Gaur goizean, Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusia den Maider Carrerek , eta Andoni Rojok, Europako gazte eragile desberdinek sinatutako Auzitegi Gorenak Bildutaz kaleratutako epailaren inguruko adierazpenaren irakurketa egin dute.

“Datozen Udal, Batzar Nagusi eta Nafarroako foru parlamentuko hauteskundeetarako Bilduko zerrendak legez kanporatzen dituen Auzitegi Gorenak kaleratu duen ebazpenaren aurrean, hemen sinatzen dugun gazte eragileek ondorengoa adierazi nahi dugu:

1. Euskal Herriko gazte guztiek praktika politikoa askatasunez eramateko eskubide guztia izan behar dute, beraien ideologiatik haratago dagoen eskubidea, giza eskubide, zibil eta politiko guztien errespetuaren baitan beti ere.

2. Auzitegi Gorenak 2011ko Udal, Batzar Nagusi eta Nafarroako Foru Parlamentu hauteskundeetarako Bilduk aurkeztutako zerrenden legez kanporatzea errefuxatzen dugu.

3. Legez kanporatze honek benetako sistema demokratiko baten aurka oldarki hartutako erabaki politiko baten ondorioa dela sinetsita gaude eta Estatu bermatzaile baten praktikarako kaltegarria erabat .

4. Hemen gaudenok ezeztatzen dugu, Euskal Herriko hainbat gazte erakundeez osatutako mugimendua den GazteEHerria, legez kanpo dauden erakundeen jarraipena, zein ETAren proiektuko zatia edo/eta estrategia denik.

5. Bilduko zerrendei kaleratutako inpugnazioetaz arduratuz eta GaztEHerriko partaideak dauden defentsa- gabeziaren aurrean, Estatu Fiskaltza eta Abokatutza orokorrei ondorengoa eskatu nahi diegu: argi utz dezaten GaztEHerriaren inguruko ikerketa judiziala egiten ari diren edo ez.

Bilbo, 2011ko maitzaren 5an”

AGENTES DE EUSKAL HERRIA

GAZTE INDEPENDENTISTAK

GAZTE ABERTZALEAK

ALTERNATIBA GAZTEAK

GAZTEHERRIA

EGI

IRATZARRI

GKK

GAZTE KOMUNISTAK

EGK

AGENTES ESTATALES

JERC

JNC

JUVENTUDES ANDALUCISTAS

CHOBENTU ARAGONESISTA

GALIZA NOVA

DARREU

BLOC JOVE

AGENTES EUROPEOS

EFAY (ALIANZA EUROPEA)