slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Gizarte eskubideen alde eta DBE-ren murrizketen aurka, apirilaren 1eko manifestazioan egongo gara

29 Mar, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Eskubide Sozialen Karta

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak manifestazio bat antolatu du datorren apirilaren 1erako Bilbon eskubide sozialen alde eta murrizketen kontra. Gaur Eusko Jaurlaritzaren aurrean egindako kontzentrazioan deitzaileek ekimenak orain arte jaso dituen atxikimenduak aurkeztu dituzteeta Gazte Abertzaleak ekimen honen parte da.


Agerraldia egin dute gaur Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. Bertan egon dira eskubide sozialen alde eta murrizketen kontra joan den apirilaren 24an gose-greba abiatu zuten kideak, larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko dei eginez.

Kartak Bilbon larunbatean egingo duen manifestazioa 17:30ean abiatuko da Jesusen Bihotzetik. Mobilizazio honetan planteatzen diren eskaerak hauek dira:
• Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari (DBE) eta Lanbidek kudeatutako gainontzeko prestazioei Lanbide-arteko Gutxieneko Soldatak (LGS) izan duen %8ko igoera aplikatzea.
• 2017rako Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuan jasotako xedapen gehigarrian prestazio sozialen zenbatekoan ezartzen den %7ko murrizketa eraginik gabe uztea.

Aldarrikapen hauek murrizketez betetako urteen ondoren egiten dugu:
• Gizarte prestazioetara sarbide izan ahal izateko baldintzak gogortu dira; adibidez DBE eskatu ahal izateko erroldatze denbora urte batetik hiru urtera igo da.
• Prestazioen zenbatekoa %7 murriztu da.
• Lanbidek irizpide murritzaileak aplikatu ditu, kasu askotan gehien behar dutenen pertsonen eskubideak urratuz.

Hamarnaka gara eskaera hauekin bat egiten dugun erakunde sozial eta sindikalak, eta horregatik bat egiten dugu larunbat honetarako deitutako manifestazioarekin. Badakigu asko dagoela jokoan, bermatutako gutxieneko diru-sarrera batzuen existentzia borroka sozialaren ondorio dela, gizartearen mobilizazioaren emaitza.

Eskubide sozialak defendatzea DBE-ren murrizketak eta hau jasotzen dutenen kriminalizazioa arbuiatzetik igarotzen da. Hau exijitzen dugunon pluraltasunaz arreta deitu nahi dugu. Sindikatuetako kideak gara, esparru feministako gizarte erakundeetakoak, gazte mugimendukoak, pertsona migratzaileen aldekoak, ekologismoarenak, pentsionistenak, pobreziaren aurkakoak, gizarte bazterketaren kontrakoak, Sare Ekonomiko Alternatibo eta Solidariokoak…

Hau guztiagatik, bat egiteaz gain, herritarrei dei egiten diegu apirilaren 1ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera, 17:30tan Jesusen Bihotzaren Plazatik aterako dena.
Euskal Eskubide Sozialen Kartatik herritarrei dei egiten diegu apirilaren 1ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera, 17:30ean Jesusen Bihotzaren Plazatik aterako dena.

– Mugimendu feminista: Euskal Herriko Bilguna Feminista, Brujas y Diversas, Munduko Emakumeak/ Mujeres del Mundo
– Prestazio sozialen aldeko mugimenduko eragileak: Berri Otxoak, Argilan, Herria Eliza 2000, Pentsionistak Martxan.
– Euskal gehiengo sindikala: ELA, LAB, STEILAS, EHNE, Hiru, ESK
– Mugimendu ekologista: AHT Gelditu, Berriztu (Fracking ez Araba)
– Bestelakoak: Joxemi Zumalabe, ERNAI, Coordinadora de ONG de Euskadi, Mugarik Gabe…

Eta honi guztiari gehitu behar diogu gaur hemen publiko egin ditugun gainerako atxikimenduak.

7menos20 kolektibo feminista
Adsis Fundazioa
Al Borde Films, S.Coop.
Arabako Emakumeen Asanblada
Arabako Pentsionistak lanean
Arabako SEADen Lagunen Elkartea / Asociación de Amigas y Amigos de RASD de Álava
Argitan (Centro asesor de la mujer, Barakaldo)
Asociación Kidenda
Asociación para la Formación y Estudios Sociales – AFES
Asociación Sortarazi
Berri Otxoak, plataforma contra la exclusión social
Besarkatuz, Posada de los Abrazos
Bidegintza, S.Coop.
Bilbotik Perura
Biziz bizi
Bizkaiko Etxeko Langileen Asanblada / Asociación de Trabajadoras del Hogar de Bizkaia
Bizkaiko Pentsionistak martxan
CCOO-Euskadi
CEAR Euskadi
Circulo Solidario
Comunidades Cristianas Fe y Justicia
Coordinadora de grupos de Bilbao La Vieja, San Francisco y Zabala
Danok lan, Basauri
Duintasuna, Gipuzkoako pentsionisten plataforma
EAPN Euskadi
Economistas Sin Fronteras
ELEAK Libre mugimendua
Emakumeen Mundu Martxa
Equipare
Esnetik Koop.
Euskadiko Fiare Elkartea
Fundación Aldauri
Fundación Lagungo
Gizakia Fundazioa
Goilurra, S.L.
Ikatzbizi, S.L.
Incyde, S.Coop.
Kaleratzeak STOP – Araba
KEM-MOC – Bilbo
Lantxurda taldea (Tafalla)
Lapiko Catering, S.L.
Mesa de Comunidades Cristianas de Bizkaia
Misioneros Claretianos de Euskal Herria
Mujeres en la diversidad
Mundubat
Nafarroako Pentsionistak martxan
PAH Bizkaia – Kaleratzerik ez
REAS Euskadi
Reciclanet Asociación Educativa
Red Social Koopera
Salhaketa Araba
Sortarazi
SOS Arrazakeria Bizkaia
STOP Kaleratzeak GipuzkoaTinko Garbiketak, S.L.
UGT-Euskadi
Gazte Abertzaleak

Informazio gehiago