slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Gora emakumeak alardean

7 Ira, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Emakumea, Feminismoa

Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira irain eta deskalifikazioak, normalizatu herriaren bihotzean sortutako zauria, normalizatu beste batzuen iritziekin desados egotean plastiko beltzak jartzea eta normalizatu ere baimen eta traba juridikoak jartzea bai desfilatzeko baita entseguak egiteko ere.

Azken erabaki honen aurrean Jaizkibel konpainia manifestazio bat delakoan eskudatzen dira asko, “Onyarbiko Emakumeak” besteak beste, baino hori ere normalizatu egin dugu; hau da, bidezidor legalak bilatzea emakumeek alardean desfilatzeko. Manifestazio baten baimena dauka bai, baina edozein ekitaldi publiko moduan manifestazio batek dauka intrintsekoki, hainbat balioen goraipamena da eta.

Azken urteotan bakean bizi garela onartu dute hainbatek, baina GUK argi daukagu ez garela bakean bizi urtean hamaika emakume hiltzen dituztenean. Ez gara bakean bizi emakumeak bere kondizioagatik dozenaka irain eta diskriminazio jasaten dituztenean bere eguneroko bizian, eta EZ, ez gara bakean biziko emakumeak euren kaleetan lasaitasunez desfilatzen duten arte. Honengatik, Hondarribiko Alardean tradizioaren azpian ezkutatzen den matxismoa salatzen dugu, alardea bihurtuz Euskal Herrian dagoen emakumeen aurkako eraso bortitzena, eta herriaren aldetik inpunitate handiena duena.

Arazo sozial honen aurrean beharrezkotzat jotzen dugu instituzioen aldetik inplikazioa, bai herrigintza eta baita estatugintza feminista bultzatzea. Hau da, #EginHerri ez da soilik kanpainako lema bat, baizik eta herriak ulertzeko modu bat. Honengatik, behin eta berriz esango dugu gu alarde publiko eta inklusibo baten alde gaudela. Inposatzaileak deitu gaituzte askok hainbat auzirekin, baina argi daukagu parekidetasuna ez dugula eskatu behar, baizik eta etorkizuneko Euskal Herri independentean parekidetasunean oinarritutako herrian izango bagara, honelako erasoen aurrean irmotasunez erantzun behar dugu. Demokrazian oinarrituta dagoen herrian, emakumeak eskubide zibil eta sozial guztien jabeak direlako.

Honen aurrean eredu talka argi bat ikusten da, non PSE-EAJk eta eurek kontrolatzen dituzten Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Diputazioa eta Hondarribiko Udalak alarde baztertzailearen alde jartzen diren, babesa emanez beste behin ere emakumeen eskubideak zapaltzen dutenei. Eta beste aldetik EH Bildu osatzen dugunon eredua, non herrigintza eta demokrazia ez dugun ulertzen emakumearen inklusio, askatasun eta diskriminaziorik gabe.

Hau guztia ikusita, Gazte Abertzaleak osatzen dugun gazteok aurten ere Jaizkibel konpainiari gure babes aktiboa emango diogu, udaleko arkupetara zein Hondarribiko kaleetan zehar txalotzera joanez. Gure babesa emango diogu Hondarribiko kaleetatik emakumez zein gizonez osaturiko alarde parekideari eta euren bidea jarraituko dugu, jai giroan ere hain beharrezkoa den sexismoaren aurkako aldarrikapena eginez.

Gora Jaizkibel Konpainia!!!