slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

HazteOir-en autobus transfabikoaren aurrean Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren gelditasuna gaitzesten du

22 Ira, 2017 Bilbo, Prentsa Oharrak, Sexu Askapena

Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udaletxeak HazteOir elkarte ultra-kontserbatzailearen autobus transfobikoari atzo “alfonbra gorria” jarri izana gaitzesten du. Eusko Alkartasunaren gazte erakundearen aburuz, instituzio biek “gorrotoaren autobusa Bilboko kaleetan barrena desfilatu izanaren erantzule nagusiak dira, Ertzaintzak eskoltatua eta babestua, udal araudia betetzen ez zuen bitartean”.

Euskadi Plazan eginiko autobusaren estazionamendua biltze-eskubidea erregulatzen duen legearen babesean ez zegoela kontsideratu du (9/1999 Lege organikoa, apirilaren 21ekoa, Biltzeko eskubideari buruzko lege organikoa uztailaren 15ekoa aldatutakoa), hau da, “ez baitzegoen manifestaziorik, elkarretaratzerik edota batzerik eman euren partetik”.

HazteOir-en ekintza kanpaina transfobikoa zeraman autobus bat estazionatzea izan zen eta bertan, euren bozeramaile baten partetik adierazpenak egitea. Gazte Abertzaleaken idazkari nagusiak, Asier Gomez, gai hauen inguruko gaur egungo araudia gune publikoen udal ordenantza dela adierazi du, eta IV. tituluan, “Herritar, kultura, jolas eta kirol jarduerak eta antzekoak” izenpean, ezartzen dira zein ekintza baimentzen diren eta zein limitazioekin, “Jarduerek begirunea erakutsi beharko dute gainerako pertsonek dituzten ideiekin eta sinesmenekin” berariazko aipamenekin, eta “bereizkeriazko edukiak alde batera utziko dituzte, ez dute egingo herritarrentzat iraingarria izan daitekeen egintzarik, eta adingabekoen eskubideak errespetatuko dituzte”. Gainera, autobusa estazionatzeko estazionamendu-erreserba baten beharra zegoen eta hau 72 orduko aurrerapenarekin eskatu behar da.

Zentzu honetan, Gomezek udaletxeari exijitu dio zigor-espediente bat ireki diezaiotela HazteOir elkarteari, adin txikikoen zuzentasunari eraso zuzen bat egin izanagatik, baimenik gabe ekintza diskriminatzaile eta iraingarriak egin izanagatik. Bestalde, Bilboko Udaletxearen arduran sakonduz, 2016an udal plenoak eraso LGTBIfobikoen aurkako protokolo baten gauzatzea onartu zela azpimarratu du, eta gaur egun gaia bete gabe jarraitzen du.

Autobusa alde egiten ari zenaren inguruko gertakariaren inguruan, Eusko Jaurlaritzaren Barne sailak emandako bertsio ofiziala baztertzen du, “identifikatua izan zen gaztea inoiz ez zuen ertzainik erasotu”, adierazi du. “Korrika zebilela eta inolako arrozoi zela medio ertzain batek bertan identifikatu zuen, uniformedun gehiago arin-arin azaldu ziren, kalez jantzitako polizia-agente birekin, eta bertan euren borra-hedagarrien nabarmenkeria egin zuten, jarrera mehatxatzailean”, argitu du. Zentzu honetan, pertsona gaztearekiko bere elkartasuna adierazi du eta Eusko Jaurlaritzari gaztearen kontrako inolako zigorrik ez jartzea exijitu dio.