slide

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

Holokaustoaren biktimak oroimenean

27 Urt, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak

Untitled-1Holokaustoaren garaiko zenbait jarrera diskriminatzaile, baztertzaile eta suntsitzaileak urrun sentitzen baditugu ere, ez dira gure inguruan gaur egun ikus ditzakegun askotariko jokabide intoleranteen oso desberdinak. Hori dela eta, Nazio Batuen Erakundeak urtarrilaren 27a holokaustoaren biktimak oroitzeko eguna finkatzea erabaki zuen, denboraren igarotzeak gertaturikoaren izugarrikeriei garrantzirik ez kentzeko eta sekula gertakari horiek ez justifikatzeko. Aukeratu zen data horretan, 1945ean, armada sobietarrak sarraski naziko zelai handiena askatu zuen, Auschwitz-Birkenau (Polonian).

Eta sinestezina dirudien arren, bada holokaustoa gertatu zela ukatzen duenak, edo juduak, ijitoak eta bestelako gutxiengoak diskriminatu eta bereizi zituztela justifikatzen duena ere. Bigarren Mundu Gerraren (1939-1945) aurretik zein ondoren, Hitlerren gobernuak (Alemania eta herrialde okupatuak) juduen herria ez ezik, komunitate erlijiosoak, gutxiengo taldeak –esaterako, ijitoak, Jehovaren lekukoak, homosexualak edo desgaitasuna zuten pertsonak– eta disidente politiko nahiz ezkerreko jendea –sozialistak, komunistak, anarkistak…– suntsitzeko politika progresiboa jarri zuen martxan.

Masan egindako genozidio hau, holokausto izenez ezaguna, jendearen aurkako politika baztertzaileekin eta hirietako ghettoetan bereiztearekin abiatu zen, eta milaka pertsona sarraskitze-esparruetara deportatuz eta bertan akabatuz amaitu zituzten. Sufrimenduak urte luzeetan jarraitu zuen, armada aliatuek 1945eko urtarrilaren 27an sarraskitze-esparruak askatu zituzten arte.

Bigarren Mundu Gerrak, Euskal Herrian, hainbat arlotan izan zuen eragina, eta hainbat neurritan. Izan ere, Bigarren Mundu Gerran, alde batetik Ipar Euskal Herria gudu-zelai bilakatu zen eta urte luzez nazien mendean egon zen ere. Bestalde, Hego Euskal Herriak mundu gerra zuzenean pairatu ez zuen arren, gerrate zibil baten ondorioz eta nazien eta faxisten bonbardaketak medio, euskal gizartea larriki zauritua geratu zen.

Euskal Herria guda honetan borrokalari aktibo zein pairatzaile pasibo izan zen, baina beti ere galtzen atera zen gizartea daukagu. Ez dezagun ahaztu gure arbasoek pairatu zutena.

Garai horietako faxismoaren aurkako eta intolerantziaren kontrako “espiritua“ berreskuratu dezagun!

#Oroimena