slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

‘Juventudes Andalucistas’-en formakuntza jardunaldiak eta JERC Illes-ei egindako bisita

14 Api, 2010 Kronika

MallorkanGazte Abertzaleakeko Antolakuntza Idazkariak eta Gai sektorialeko Idazkariak osatutako delegaritza batek Juventudes Andalucistas-ek Malagako Mollina herrian egindako formakuntza jardunaldietan parte hartu zuen pasaden asteburuan. Ostiralean iritsi zen bertara eta jardunaldietan, formakuntza interesgarri bat jasotzeaz gain, Juventudes Andalucistasekin eta estatuko beste zenbait gazte erakunderekin erlazioak estutzeko aukera izan zuten.

Ostiralean irekiera ekitaldian bildutakoen aurrean Gazte Abertzaleako delegaritzak agur bat luzatu zuen eta argi adierazi zuen, “abertzale guztien arteko elkarlana gure herriek estatu propio bat lortzeko duten bidea den bezala, estatuko gazte talde ezeberdinen artean elkarlana funtsezkoa dela, guztiona borroka berdina baita” . Formakuntza ikastaroetan parte hartzeaz gain La Laguna de Fuente de Piedrako biodibertsitatea ezagutzeko aukera izan zuten.

Malagan

Asteburu berdinean, erakundeko Idazkari Nagusia eta Erakundeen Arteko erlazioen arduradun diren, Maider Carrere eta Josu Cristobal, Balear Irletara joan ziren, JERC- Illesekin duten erlazioa sendotzearren. Bidai hau gazte erakundeak azken hilabete hauetan euskal gatazkaren normalkuntza prozesua nazioartean zabaltzearen ildo estrategikoaren barnean kokatzen da. Maider Carrereren esanetan “nahiz eta jakin badakigun gatazka honen normalkuntzaren gakoa Euskal Herrian datzala, bai beharrezkoa eta baliagarria deritzogu kanpoko eragileek Euskal Herriko egoera zein den jakin dezaten guk beraien herrietara azaltzea joatea”.

Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusiaren aburuz “nazioartean ditugun lagunek jakin behar dute egunero Euskal Herrian bizitzen ari garen eskubideen urraketa eta guk, Gazte Abertzaleakek, Eusko Alkartasunaren bidea jarraikiz, giza eskubide guztien defentsan tinko jarraituko dugula ezeren gainetik”. “Bidea badakigu zein den, orain indarrak batu behar ditugu Euskal Herriko etorkizuna independentea izan dadin, giza eskubide guztien defentsan atzera pausorik eman gabe, eta inoiz baino ozenago esanez, gure herria heldua dela, inortxok ere zein den bidea erakusteko” argi utzi izan nahi du gazte donostiarrak.

Gazte Abertzaleakeko kideek beste erakunde lagunekin erlazioak mantendu eta areagotzen jarraituko dute euskal gatazkaren internazionalizazioa funtsezkoa baideritzote.