slide

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

M8 honetan ere, berdintasunaren alde!

8 Mar, 2012 Emakumea

Gazte Abertzaleaketik urtero egin dugun moduan, horrelako egunek egutegian lekurik ez luketela izan behar aldarrikatzen dugu; jendarteak 101 urte daramatza egun hau ospatzen eta gaur aldarrikapen eta borroka eguna jarraitu behar du izaten guretzat genero berdintasuna bermatua ez dagoelako. Argi dugu, egutegian emakumearen eskubideak ozenago aldarrikatzeko egun bat zehaztuta izateak, gizarte honek emakumeekiko bidegabekeriak egiten jarraitzen duenaren isla dela.

Oraindik ere, sexismoaren aurkaHortaz, 101 urte ostean gaur ere borroka egitea beharrezkotzat hartzen dugu, eta beste behin ere mugimendu feministek deitutako martxetara gehitzeko deialdia egiten dugu, ozen baina ez haserre, jakin badakigulako, mugimendu feministen konsolidazioarekin eta guztion artean egiten dugun lanarekin, gero eta errealago bihurtzen ari garela parekidetasunaren aldeko lana eta bere helburuak.

Baina esperantza hori oinarri izanik, M8a bezalako egunetan gure lana geure gizarteak erabateko aldaketa behar duela izan birgogoraraztea datza. Gizon edo emakume jaiotzeak gizarte rol bat izatera eramaten gaitu, askotan kentzea zaila den papera. Lan baldintza txarrak eta indarkeria, iceberg erraldoi baten punta besterik ez dira, emakumea jaiotzeagatik gertatzen diren eguneroko giza eskubide basikoen urraketan oinarritzen den iceberg erraldoia.

Eta zer esanik ez, betikotze horretan berriz ere azalean gelditzen diren joera kritikagarriak: sistema neoliberal honek erraz uzten du bide genero desberdintze sakonak egiteko; erraz asko azaldu ditzakegu emakumeen lan baldintzak, emakumeen lan jardunaldi bikoitza, emakume atzerritar askoren patua… Hezkuntza sisteman hezkidetzaz hitzegiten dugu berdintasunaren aldeko jokaerak errotik sustatzeko, baina erakunde publikoek ze puntutaraino sinesten dute horren ezarketan? Zenolako mekanismoak jarri behar ditugu benetako parekidetasunaren alde jokatuko duen sistema izateko, zeinak diskriminazio egoerak modu errealean epaituko dituen eta genero berdintasuna babestuko duen?

Beraz, Gazte Abertzaleakeko kideok emakumeek jasaten dituzten eskubide urraketen eta irainen kontrako borrokan birbaieztatzen gara, berdintasunaren aldeko deia berea eginez. Hau guztia dela eta, mugimendu feministek deitutako martxa guztietara parte hartzeko deialdia luzatzen dugu, herri honek sistema alternatiboa jorratu behar baldin badu, feminismoak urteetan aldarrikatu dituen urratsak ere bere egin behar ditu.