slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Memoriaren eguna, ororena

10 Aza, 2015 Adierazpena, Denetarik

Gure gizartean bizi eta jasan behar izan ditugun indarkeria guztien artean “euskal gatazka” dugu ororen gainetik. Amorrua, samina, ukazioa, beldurra eta heriotza baino ez digu ekarri urte luzez. Eta oraindik ere, ETAk borroka armatua utzi zuenetik 4 urte luze pasa badira ere, gatazka honen ondorioak urte askotarako jasan beharko ditugu.
Horregatik, gizarte honen zauriak sendatzeko asmoarekin, gatazka egin, eragin eta gaur egun ere mantentzen duten aktore ezberdinak identifikatu behar ditugu, arma eskutan hartzea erabaki zutenetatik, Estatu egituretan erabakiak hartu dituztenerarte. Soilik euskal gatazkaren izaera politikoa eta soziala aitortzeak ekarriko dizkigu benetazko lehen urratsak konponbidean. Jatorri anitzetako indarkeriak gatazka horren ondorioa dira, baina ez da gatazkaren izaeraren parte.
Biktima ororen aitorpena ezinbestekoa da bide honetan. Espainiako Gerra Zibiletik hasi eta Frankismoan emandako errepresioaren azterketan sakonduz, ETAz modu irekian mintzatuz, Estatuak martxan jarri zuen makinaria terrorista eta “Estatu terrorismoa” kontzeptua behin-betiko onartuz, bestelako talde armatuak eta “demokrazian” ematen ari den jazarpenean sakonduz, Euskal Herriko ehundaka gazteen estigmatizazioa onartuz, dispertsioak erahil dituen presoen senideak oroituz, eta poliziaren indar deskontrolatuak sortutako kalteak zintzotasunez eztabaidatuz (inkomunikazioa, torturak, lesioak eta manifestazioetan hildakoak) benetazko gatazkaren garaipena ekarriko digu.
Salbuespeneko legegintza eta salbuespen judizialeko sistemakin amaitu behar dugu “euskal gatazka”ren lokarria askatu ahal izateko. Salbuespen-doktrinak (Parot Doktrina) alde batera uztea eta zigor-erregularizazioak (Mozal Legea) deuseztatzea bideratuko digu euskal gatazkaren konponbidean atzera bueltarik izango ez duten urratsak ematea.
Egia, justizia eta erreparazioa bide, aitorpena, adiskidetzea eta bakea ekarriko digu. Konponbidean gure oinatza beharrezkoa da, konponbidean gazteok bat egin behar dugu etorkizuneko giltza baikara.