slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Mozal Legea salatzeko “gazte manifestazioa” eginen da ostiral honetan Iruñean

26 Mar, 2015 Albiste aukeratuak, manifestazioa

CBBEBdJWkAALAhF

Bihar Madrilen onartuko den Mozal Legea salatzeko eta eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko, Ernai, Gazte Abertzaleak, Gazte Komunistak, Gazte Anarkistak eta Ikasle Abertzaleak manifestazio antolatu dute ostiral honetarako.
Arratsaldeko 19.30etan abiatuko da Autobus Geltokitik.

Bihar, osteguna, Herritarren Segurtasunerako Legea onartuko du. Lege honen bitartez, PPren Gobernuak “salbuespen egoera normalizatzeko” asmoa duela salatuko dute hainbat gazte erakundeek Iruñean ostiralean eginen duen manifestazio batean, “eskubide zibil eta politikoen eremuan oro har atzerapauso nabariak” emanen direlako.

“Gazteak jendarteko sektore aktibo eta konprometituenetakoak gara. Barrikadaren lehen lerroan egon garenak, pankartaren atzean eta injustizien aurrean parez pare. Hori dela eta, Iruñerriko Gazteria, frankismoaren garaietara itzultzen gaituen eta oinarrizko eskubideen urraketa ahalbidetuko duen lege honen kontra kalera ateratzeko hautua egin dugu”, azaldu dute prentsa ohar batean.

Manifestazioa arratsaldeko 19.30etan Autobus Geltokitik abiatuko da.

Info: Ahotsa.info