slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Neska altxa, jalgi gaitezen plazara!

8 Mar, 2015 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Feminismoa

GA_MARTXOAK8_kartela2015_66x30cmMilurteko Historiaren gatibu, emakumearen papera gizonaren istorioen itzalpean idatzi da. Heteropatriarkatuan murgilduta, ikustezinak, urruneko betaurrekoak jantzi dituzte askorek, berdintasunaz paperetan mintzatuz eta errealitatean ukaezina den ezberdintasuna gailentzen utzi duten bitartean.

Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu gazteon eskuetan dagoela hau aldatzeko giltza; ekimenez ekimen, hitzez hitz, geldiezina dirudien estereotipoz eta ahuleziaz betetako gizarte honi buelta emateko.

Datozenak datozela, ondor
engo emakume belaunaldiek beste egoera hobeagoa bizi dezaten, emakumeon eskubideen aldarrikapen jarraian eta sutsuan jardun behar dugu eta horrelako egunetan guztiak elkartu gure ahotsa entzun dadin. Bortizkeri matxista jasaten dutenengatik, gizonezkoek determinatutako kulturaren itzaletan bizi behar duten horiengatik, min garrasia barnetik atera ez dezaketenengatik… haiei, gure alkartasuna eta oztopoak oztopo, aurrera jarraitzeko grina helarazi behar diegu, emakumeak gizalegez izan behar dituen eskubideengatik egiten ari garen lana ez baita inoiz ezerezean geldituko eta gure aldarrikapenetan urrats berri bat emateko balioko zaigu beti.

Horregatik, neskok antolatu eta geure helburuak garbi finkatu behar ditugu, behingoz sexismoak dakarren zanpaketa gelditzeko, mundu berri bat morez margotzeko, jendartean elkartasunez bizitzeko, ikuspegi berriekin arazoak konpontzeko; emakumeon ahalduntzea erreala izan behar du, sistema berri batera jo nahi badugu. Eta zurekin egingo dugu!

Horregatik, Gazte Abertzaleak puntu hauen defentsan irmoki azaltzen gara:

1. Indarkeria sexista eta patriarkatua: Indarkeria (fisikoa, psikologikoa eta sexuala) emakumeen mendetasuna betikotzeko kontrol- eta menderatze-mekanismo sozial gisa erabiltzen duen patriarkatuaren aurkako jardutea. Gizartearen hainbat esparrutan dagokigun lekua patriarkatuak eta sistema kapitalistak ukatu egiten digu, eta orain berreskuratu egin behar dugu leku hori.

2. Zeharkakotasuna eta parekotasuna: Emakumeak oraindik ez gara eskubide osoko herritarrak, emakumeok mendetasuna pairatzen dugu sistemaren funtzionamenduan. Gure presentzia ezinbestekoa da gizartearen  alor guztietan. Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun kulturalarekin amaitzeko hezkuntzatik hasi behar dela eta haurrei eragiten dien kanpoko faktore guztietan eragin behar dela (jostailuak, liburuak, marrazki bizidunak, pelikulak, etb.).

3. Ahalduntzea eta parte-hartzea: Presentzia hori bermatzeko, emakumearen parte-hartzea bermatzen duen tresnak behar ditugu. Instituzioen inplikazioa eta gizarte osoaren indarra behar degu honetarako. Nolanahi ere, espazio eta baliabideen, erabakiak hartzeko aukeraren, zaintzaren, ordaindutako lanaren eta, azken batean, bizitzaren eta guztion eskubide eta betebeharren banaketa zuzen eta bidezkoan oinarrituta eraiki behar da eredu hori.

4. Ugaltze eskubidea: Sexu heziketa ezinbestekoa da emakumea libre izateko. Askatasun horrek emango baitigu gure gorputzaren mendekotasuna geuregan hartzeko ahalmena. Emakume orok, nahi izanez gero, abortu seguru, libre eta doakoaren bidez, ospitale publikoetan eta osasun psikofisikoa bermatuz haurdunaldia eteteko duen eskubidea bermatu behar da.