slide

  • Gizarte  eskubideen  alde  eta  DBE-ren  murrizketen  aurka,  apirilaren  1eko  manifestazioan  egongo  gara

    Gizarte eskubideen alde eta DBE-ren murrizketen aurka, apirilaren 1eko manifestazioan egongo gara

    Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak manifestazio bat antolatu du datorren apirilaren 1erako Bilbon eskubide sozialen alde eta murrizketen kontra. Gaur Eusko Jaurlaritzaren aurrean egindako kontzentrazioan deitzaileek ekimenak orain arte jaso dituen atxikimenduak aurkeztu dituzteeta Gazte Abertzaleak ekimen honen parte da. …

  • Gazte  Abertzaleakek  Gipuzkoako  Diputazioak  errauskailua  eraikitzeko  dituen  presak  salatu  ditu

    Gazte Abertzaleakek Gipuzkoako Diputazioak errauskailua eraikitzeko dituen presak salatu ditu

    Gazte Abertzaleak Gipuzkoan errauskailua eraikitzearen alde eman diren azken pausoen kontra azaldu da eta hauek geldi daitezen eta “benetako alternatiba jasangarria” adostu eta eraiki dadin eskatu du. Diputazioan dauden EAJ eta PSEk makro-proiektua eraikitzeko dituzten presak gogor salatu ditu eta …

  • Martxoaren 19ko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, martxoaren 19an egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Nortzuk Gara?

Gazte Abertzaleak (GA) Euskal Herriaren askapen nazionalaren eta justizia sozialaren lorpenerako lan egiten duen gazte talde eraldatzailea da.

Zer nahi dugu?

Gazte Abertzaleak zuk eraiki nahi duzun herriarentzako lanabesa zuzena da.

Gazte Abertzaleakek 5 zutabe sendo ditu:

  1. Independentzia VS Zatiketa administratiboa: 7 lurraldeak osotasun ideologiko ezkertiar baten alde, zure esku. Euskal Herria, hots, zazpi lurraldeetan zabalduriko herri euskalduna birbateratzea dugu helburu gure nazio zahar honi zor zaion errespetu eta aitorpena bideratuz.
  2. Elkartasuna internazionalista VS Zapalketa internazionala: “Inor ez zapaltzeko gogoa, zapalduak ez izatekoa” lemapean elkartasuna internazionalista gidari, Europako markoan, Euskal Errepublika Soziala eraikitzeko elkartu ginen.
  3. Justizia soziala VS Sistema neoliberala: “beste mundu bat posible da” leloarekin bat gatozelako, gure etsaiak, kapitalismoa eta indibidualismoa, matxismoa eta patriarkatua, faxismo eta arrazakeria, intolerantzia eta edozein motatako indarkeria dira. Feminismoa, Justizia soziala eta garapen iraunkorra, zentzurik zabalenean, mundu honetan dauden arazoen giltzarria dela aldarrikatzen dugu.
  4. Demokraziaren ezarketa erreala VS Zentzugabeko gidaritza politikoa: Demokraziaren ezarketa erreala aldarrikatzen dugu, inongo merkatu eta enpresa handien menpe ez dagoena: hiritarren partehartzean eta giza eskubideen errespetuan oinarrituta begirune eta tolerantziaren eredu bihurtuko dena.
  5. Formazioa eta ekintza politiko zuzena da gurean ardatza, gazte erakunde politikoa baikara, gure ustetan hauek baitira, erakundetako lanarekin batera, sistema eraldatzeko bitartekoak.

Funtsean Gazte Abertzaleakek zure indarra behar du… aukera berdintasuna, ingurugiroa eta garapen iraunkorra, adierazpen eta pentsamendu askatasuna, lanpostu duina, etxebizitza eskuragarriak, antimilitarismo sendo eta sakona, sexu askatasuna, drogekiko hezkuntza, informazio eta legalizazioa, herrien arteko elkartasuna, demokrazia erreala… lortzeko eta bidean aurrera jarraitzeko!

Gazte Abertzaleak erakundeak Euskal Herriarentzat eraldaketa dakar. Euskal Herria estatu gisa eraikitzeko eta aitortzeko beharrezkoak zaizkion erreminta errealak erabiliz,  nahi dugun herria aurrera ateratzeko grinaz egindako alternatiba.

Zer proposatzen dugu?

Dinamika suntsigarrietatik eta bortsa estrategietatik urrun ideien gizarteratzea dugu helburu euskal gizartearen gehiengoa gurekin bat egin bitartean. Izan ere bortsak, etikoki onartezina izateaz gain, ezin irabazi dezakegun bi Estatu boteretsuen kontrako gerra dinamika batetara baino ez garamatza.

Desobedientzia zibila aldarrikatzen dugu askapen nazional zein sozialerako zilegizko bide bezala. Tamalez ez da lan erraza; astintzen gaituen gatazkak indiferentzia eta pasibitatea eragiten du gazte askorengan.