slide

  • Gizarte  eskubideen  alde  eta  DBE-ren  murrizketen  aurka,  apirilaren  1eko  manifestazioan  egongo  gara

    Gizarte eskubideen alde eta DBE-ren murrizketen aurka, apirilaren 1eko manifestazioan egongo gara

    Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak manifestazio bat antolatu du datorren apirilaren 1erako Bilbon eskubide sozialen alde eta murrizketen kontra. Gaur Eusko Jaurlaritzaren aurrean egindako kontzentrazioan deitzaileek ekimenak orain arte jaso dituen atxikimenduak aurkeztu dituzteeta Gazte Abertzaleak ekimen honen parte da. …

  • Gazte  Abertzaleakek  Gipuzkoako  Diputazioak  errauskailua  eraikitzeko  dituen  presak  salatu  ditu

    Gazte Abertzaleakek Gipuzkoako Diputazioak errauskailua eraikitzeko dituen presak salatu ditu

    Gazte Abertzaleak Gipuzkoan errauskailua eraikitzearen alde eman diren azken pausoen kontra azaldu da eta hauek geldi daitezen eta “benetako alternatiba jasangarria” adostu eta eraiki dadin eskatu du. Diputazioan dauden EAJ eta PSEk makro-proiektua eraikitzeko dituzten presak gogor salatu ditu eta …

  • Martxoaren 19ko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, martxoaren 19an egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Tarifazoa

EAJk eta PSEk gazteei eta langilegoari Bizkaiko garraio publikoko tarifak igo dizkie 2017ko martxoaren 8tik aurrera eta, hori salatzeko intentzioarekin, Gazte Abertzaleakek kanpaina atera du Bizkaian.

Garraio publikoa erabiltzen dugunon aukako eraso honi aurre egiteko, hona hemen datu batzuk. Kasu larrienean % 69raingoko igoerak jasan beharko ditugu.


METRO BILBAOko erabiltzaileek jasango ditugun igoerak

GAZTE HILEKOA-tik GAZTE ORO-ra

  • 1 Zona: 29 eurotik 39ra – % 34,5-(e)ko igoera
  • 2 Zona: 34 eurotik 43ra – % 26,5-(e)ko igoera
  • 3 Zona: 39 eurotik 47ra – % 20,5-(e)ko igoera

HILEKOA-tik BIDAI ORO-ra

  • 1 Zona: 35,30 eurotik 46ra – % 30,3-(e)ko igoera
  • 2 Zona: 42 eurotik 51ra – % 22,4-(e)ko igoera
  • 3 Zona: 47,80 eurotik 56ra – % 17,2-(e)ko igoera

SUPER50-tik BIDAI 50-ra

  • 1 Zona: 30,40 eurotik 32ra – % 5,3 -(e)ko igoera
  • 2 Zona: 35,70 eurotik 37,80ra – % 5,9 -(e)ko igoera
  • 3 Zona: 40,15 eurotik 43ra – % 7,1 -(e)ko igoera

EUSKOTRENeko erabiltzaileek jasango ditugun igoerak

HILEKOA-tik BIDAI ORO-ra

  • 1 Zona: 30 eurotik 46ra – % 53,3-(e)ko igoera
  • 2 Zona: 36 eurotik 51ra – % 41,7-(e)ko igoera
  • 3 Zona: 44 eurotik 56ra – % 27,3-(e)ko igoera
  • 4 Zona: 56 eurotik 71ra – % 26,8-(e)ko igoera
  • 5 Zona: 66 eurotik 93ra – % 40,9-(e)ko igoera

GAZTE HILEKOA-tik GAZTE ORO-ra

  • 1 Zona: 23 eurotik 39ra – % 69,6-(e)ko igoera
  • 2 Zona: 28,50 eurotik 43ra – % 50,9-(e)ko igoera
  • 3 Zona: 34,50 eurotik 47ra – % 36,2-(e)ko igoera
  • 4 Zona: 44 eurotik 61ra – % 38,6-(e)ko igoera
  • 5 Zona: 52 eurotik 81ra – % 55,8-(e)ko igoera

Ibilbide batzuen adibideak, pairatuko ditugun igoeren adierazle

  • Bermeo – Gernika (1 Zona) Euskotren – % 69,6 gehiago
  • Durango – Usansoloko Ospitalea (2 Zona) Euskotren – % 50,9 gehiago
  • Sopela – Deustu (3 Zona) Metro Bilbao – % 20,5 gehiago
  • Ermua – Etxebarri (4 Zona) Euskotren – % 38,6 gehiago

Martxoaren 5ean gazte erakundeak zabaldu zuen prentsa oharra (esteka)

Gazte Abertzaleakek Bizkaiko garraio publikoko tarifa berriak langileria kaltetzen duela salatu du

  • Mugikortasunerako foru diputatuak gizarteari gezurra esatea leporatzen dio.
  • Metro Bilbao eta EuskoTreneko bezeroek %30 eta %40ko igoerak jasango dituzte, hurrenez hurren.

Materiala

KARTELA

ESKUORRIA