slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

U19: Euskal gazteriaren askatasunaren aldarria

15 Urt, 2013 manifestazioa

Espainiar estatuko epaitegietan, euskalduna eta gaztea izatea delitu da
 

Gazte Abertzaleaketik, EAren gazte erakundea, beti salatu izan dugu euskal mugimendu independentistaren aurka espainiar estatuak erabili duen estrategia oro.

Abertzaleon aurkako erasorik bortitzena legez-kanporatzeetan eta atxiloketa bidegabeetan oinarritutako politikak ezartzean datza, gure herriko gazteriak urte luzetan zehar jasan behar izan duen, eta egun jasaten duen politika hain zuzen ere. Euskal Herrian politikan aritzeak kartzela zigorra ekar dezake, trantsizio garaian Espainian ezarritako sasi demokraziaren oinarriak dardarka jarriz.

Arestian aipatu ditugun zigor arbitrarioak Auzitegi Nazionaletik irteteak ez gaitu inolaz lasaitzen, izan ere Frankismoaren garaitik heldu zaigun organo jurisdikzional honek ozta-ozta du sarrerarik espainiar konstituzioan, baina inolaz ere lekurik sistema demokratiko batean.

Estrategia zital honen adibideak gertu ditugu, bai lekuz eta baita denboraz. Azkena, Oarsoaldeako gazte talde bat “Segiko kide” izateagatik, hau baita gazteon aurka duten erruztapen bakarra, espainiar auzitegi gorenak Auzitegi Nazionalaren epaia berrestearena. Horrek zer esan nahi du? Politika egiteagatik, berriro diogu, espainiar epaitegi, inkomunikazio egun, tortura, kartzelatze, eta pertsekuzio polizialetatik bidaia eskaintzen dizula espainiar legediak.

Gazte Abertzaleakek BETI defendatu izan ditu Giza Eskubide guztiak, guztiontzat. Euskal gazteok politikan aske eta inongo baldintzapenik gabe aritzeko eskubideen alde borrokatu dugu, eta borrokatzen jarraituko, benetako demokrazia, aniztasun eta parte-hartzearen oinarriak baitira espainiar auzitegiek espetxeratu nahi dituztenak.

Guzti honengatik, Gazte Abertzaleok espainiar estatuari euskal gazteriaren aurka darabilen estrategia ankerrarekin behingoz etetea eskatzen dugu. Honen harira, politika egiteagatik preso dauden kondenatu guztien askapena ere aldarrikatzen dugu, bai eta dispertsio politikarekin beraien legedian dagoena, gutxienez, bete dezatela.

Azkenaldi honetan euskal gizarteak erakutsi duen erantzute eta indar erakustaldiari men eginez, ELEAK mugimenduak antolatu dituen Gazteri Libre eta Legalaren aldeko kontzentrazio ezberdinetan parte hartzera animatzen zaituztegu, bai eta urtarrilak 19an Donostian ospatuko den manifestaziora bertaratzen. Hona hemen data ezberdinak: – Urtarrilak 17: GASTEIZ, Andra Mari Zuriaren plaza, arratsaldeko 7:30tan – Urtarrilak 18: IRUÑA, Udaletxeko plaza, arratsaldeko 7tan – Urtarrilak 18: BILBO, Arriaga Antzoki parean, arratsaldeko 7:30tan – Urtarrilak 19: DONOSTIA, Boulevardetik hasitako manifestazioa, eguerdiko 12.30tatik aurrera. – Gazte Abertzaleakeko kideok bertan izango gara.