slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

X. Biltzar Orokorra

12 maiatza, 2008 Kronika

Gazte Abertzaleak-ek bere X. Biltzar Orokorra ospatu du pasa den asteburuan Bilbon. Bertan, hurrengo bi urteetarako lan ildoak definitu ziren larunbateko jardunaldian aurreko batzordeak aurkezutako ponentzia estrategikoaren eztabaidai esker. Ponentzia honi aurkeztutako emendakinak interes handikoak izan ziren eta erakundearen bidea zein izan behar den argi gelditu zen. Honen adibide, ehuneko ehuneko adostasuna jaso izana.

Izaera berezia zuen batzar honek, izan ere Gazte Abertzaleak-en 20.urteurrena betetzen den urte honetan ospatzen da. Egoera berezi honi behar zuen indarra emateko, Peio Urizar Idazkari Nagusi ohia gonbidatu berezia izan zen batzarrari hasiera emateko. Argi utzi zuen honek aukeratutako leloa, indarberrituz, ondo aukeratutakoa dela. Erakundea beti lan egin behar duelako bere ideiak gizarteratzeko.

DSCN1092

DSCN1100

DSCN1101

Igandeko jardunaldian, bestalde, Nazio Batzorde berriko kideak aukeratu ziren aho batez. Hona hemen aukeratutako gazteen zerrenda bere karguarekin batera:

Idazkari nagusia: Alain Zamorano

Antolakuntza eta formazio idazkaria: Javier Estebanez

Nazioarteko idazkaria: Lander de Bilbao

Komunikazio idazkaria: Urtzi Jauregibeitia

Giza esbubideen idazkaria: Asier Gómez

Sozioekonomia idazkaria: Juan Carlos Pérez

Lurralde idazkaria: Josu Cristobal

Diaspora idazkaria: Pedro Maguregui

Euskara eta Kultura idazkaria: Maider Carrere

Finantza idazkaria: Imanol Marañon