slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

XI. Biltzar Nagusia: Hamaika ikusitakoak

14 Ira, 2009 Kronika

Gazte Abertzaleako Biltzar Nagusia

Asteburu honetan, Gazte Abertzaleakek bere XI. Kongresua ospatu du, “Hamaika ikusitakoak, 20 urtez independentziarantz” lelopean, Gasteizeko Alkartetxean eta hasiera eman die bere 20. urteurreneko ekitaldiei, azken urteetan eginiko lan gogorra gogoratuz.

Gazte erakundeak ia aho batez onartu ditu Nazio Batzorde ohiak aurkeztutako ponentziak, delegatuen aportazioekin aberastu dituelarik, eta nazio Batzorde berria aukeratu du, Maider Carrere izango delarik idazkari nagusi berria.

Ponentzia politikoan, Euskal Herriko egoeraren azterketa sakon bat egin ondoren GAk bere printzipioak berretsi ditu, krisi garaian gazteriaren arazo sozialei are garrantzia gehiago emanik. GAk argi dauka Euskal Herriak Europan merezi duen lekua lortzeko euskal errepublika eraikitzea beharrezkoa dela eta helburu horren atzetik baketsuki baina sutsuki lan egiten jarraituko du. Estatutuei dagokienean ez dago aldaketa nabarmenik eta GA, gaur egungo zatiketa administratiboa gaindituz, bailaraka antolatzen jarraituko da.

Modu berean, ia aho batez Gazte Abertzaleakek Nazio Batzorde berria aukeratu du, gaurtik aurrera Maider Carrere gazte donostiarra izango delarik Idazkari Nagusi berria. Berarekin bat Batzorde berrian Imanol Marañon (Antolakuntza eta finantzak idazkaria), Asier Gomez (Komunikazio eta marketin idazkaria), Juan Carlos Perez (Nazioarteko harremanen idazkaria), Josu Cristobal (Barne eta erakundearteko harremanen idazkaria) eta Haritz Perez (Sozioekonomia idazkaria) egongo dira.

Kongresuaren itxiera ekitaldian Europako hainbat herrialdetatik etorritako delegazioek gonbidapena eskertu zuten, eta baita GAk urteetan zehar EFAy-en barnean egindako lana, kide-sortzaileetariko bat dela gogoratuz.

GAako Idazkari Nagusi berriak argi esan zuen “Gazteok gure tokia behar dugu, bai Euskal Herrian, baita Europan ere. GAk aspaldian, Mikel Irujo buru zela, honen garrantziaz jabetuz, gazteon lekua Europan aldarrikatzeko EFAyren sorrera bultzatu zuen. Eta argi izan ezazue GA hurrengo urteetan horretan jardungo duela, behinik behin, Euskal Herrian bizi dugun egoera zail honi konponbidea aurkitzeko Europara jo beharko dugulako.” Maider Carrerek ideiak argi ditu: “Aurretik gelditzen zaigun lan gogorrak ziur gaude bere fruituak ekarriko dituela, eta batez ere EAri begira, gure lana garrantzizkoa delako alderdiaren barnean. Gure erakundetik politiko trebeak, eta batez ere pretsona zintzo eta leialak atera dira: adibide argienak Iñaki Agirrezabala, Gurutzne Azumendi, Fernando Velasco, Onintza Lasa, Maiorga Ramirez edota EAko idazkari nagusi dugun Pello. Azken honek ere hitza hartu zuen ekitaldian eta ondorengoa aldarrikatu zuen:“ Gazte Abertzaleak abertzaleak egiteko fabrika da, Eusko Alkartasunaren berebiziko oinarria izango da. Izan ere, Eusko Alkartasuna ez zen bera izango Gazte Abertzaleaketik pasa den jendeak utzitako aztarnarik gabe”; bere garaian Gazte Abertzaleakeko idazkari nagusi izan zela gogoratu zuelarik.

Bestalde Gazte Abertzaleak oso pozik dago Deloreanen eta Rosa-Luxemburgen kontzertuan izandako arrakastarengatik, 400 pertsona baina gehiago bildu zituelarik eta GAn eta ziur daude horrelako ekitaldiak errepikatuko direla.

Deskargatu: Maider Carrere-ren diskurtsoa