slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Y sin embargo se mueve… Andaluzia askatu baten alde!!

11 Mar, 2011 Juventudes Andalucistas, Nazioartekoa

Gazte Abertzaleakeko delegaritza batek pasaden asteburuan Juventudes Andalucistas-en XII. kongresuan parte hartu zuen “y sin embargo se mueve” lemapean.

Antolakuntza Idazkariak, Haritz Perezek, itxiera ekitaldian parte hartzeko aukera izan zuen eta lehenik eta behin Miguel Angel Jimenez Garciari eginiko omenaldira batu nahi izan zuen, azken 6 urteetan erakunde andaluzistaren Idazkaritza Nagusia eraman duen gaztea. Era berean, kargua uzten zuen zuzendaritzak Gazte Abertzaleak eta Juventudes Andalucistas batzen dituen urteetako harremanak sendotzeko eginiko lana eskertu zuen.

Bestalde, egunero publiko egiten ari diren korrupzio kasuen eta PSOE-PPren bipartidismo faltsuaren aurrean Haritz Perezek azpimarratu zuen “guztiak ez garela berdinak eta benetako alternatiba zintzo eta garden bat badagoela argi eta garbi esan behar dugu, zuek zarete alternatiba hori”.

“Gazteak gure herrialdeen etorkizuna izateaz gain, gure herrialdeen oraina ere” badirela azpimarratu ondoren, Gazte Abertzaleakeko Antolakuntza Idazkariak bere diskurtsoa bukatu zuen benetako aldaketa bilatzen duten gazte taldeak garrantzizkoak eta beharrezkoak direla esanez, “egon zaitezte ziur, printzipio, ideal eta baloreetan oinarritutako aldaketak Andaluzian ere garaipena lortuko du”.

Jana Bacevak, EFAyko Idazkari Orokorrak, atzerriko delegazioen txanda itxi zuen, Juventudes Andalucistas EFAyko beste kideekin batera Europa sozial, batu eta inklusibo batengatik lanean jarrai dezan. Kongresuan gonbidatuak izan ziren baita ere JNC eta EGI gazte erakundeak.