slide

  • GIZA ESKUBIDEAK, BAKEA ETA KONPONBIDEA

    Besteak beste, euskal presoen defentsa eta ordezkaritza legala egiten duten abokatuak eta beste herritar batzuk atxilotzea ekarri zuen egindako polizia operazioak denboran atzera begira jarri gintuen atzo. Euskal Herrian bizi izan ditugun azken urteak debaldekoak izango balira bezala. Atzoko sarekada …

  • 25 urtez Euskal Herriaren alde borrokan! #25urtezborrokan

    25 urtez Euskal Herriaren alde borrokan! #25urtezborrokan

    “25 urtez Euskal Herriaren alde borrokan” lemapean geure erakundeak 25 urte hauetan ekinean ibiltzearen oroimena ekarri nahi du egunera. Duela 25 urte erakunde hau sortu zuten pertsonek jarritako helburuak egun geure ditugu: Euskal Herriaren independentzia; justizia soziala; eta demokrazia errealaren …

  • Euskara, eutsi, eskatu, askatu! #euskatu

    Euskara, eutsi, eskatu, askatu! #euskatu

    Euskara, herri basati baten hizkuntza da, diote. - Basoei esker biziraun genuen herri gara, diogu Euskara, ez hanka ez bururik ez duen hizkuntza, diote. - Bihotzetik ahora doan muxua, diogu. Euskara, zertarako ikasi ingelera edo txinera ikasi ahal daitekenean? diote. - Euskara ez da itzuli …

Zergatik ez gara elkarlanean aritzen?

2012, Mar 7 || Euskadiko Gazte Kontseilua, Gazteria, Iritzia

Guillermo Aranzabal, Alvaro Goñi, Arri Zulaika eta Joseba Bello sinatuta

Urteroko Euskadiko Gazte Kontseiluaren asanblada asteburu honetan ospatuko da, martxoak 10. Aurreko urteetan bezala, historia gehiago edo gutxiago dugun erakunde ezberdinetako ordezkariok elkartu egingo gara kontseiluko batzar honetan.

Garaiak asko zein gutxi alda daitezke, baina inori ez zaio ahaztuko azken urteetan heldutako aldaketa politikoen zurrunbilo hauekin nabari ahal izan diren aldaketak gogor eutsi dion gizarte baten lanarengatik etorri izan direla. Eta bereziki bere eragile nagusiengatik, gazteria, urteetan zehar gogor ekin diona. Ez gara okertuko. Euskal Herriko gazteek izan eta izaten ari dira itsasontzi hau abian mantentzeaz arduratzen ari direnak, itsasontzi hau lan egiten mantendu dezan; eta ez izan zalantzarik, gazteria bere lanean jarraituko du, ardatz politiko esterilak inposatu nahi diguten gazteei zuzendutako politikak baino urrunago doan espazio bat eraikitzeko, zeinetan gazteok parte hartze zuzenago eta justuago bat praktikan jar izango dugun.

Azken honengatik, EGKren asanblada honen aurrean Gazte Abertzaleaketik elkarlanerako espazioen garapenean eta Euskal Herriko lurralde ezberdinen arteko elkarlanean sinesten dugu. Ulergaitza da gaur egun organismo baten barruan, Euskal Herriko gazte guztien sentsibilitate eta ideiak batzen dituen kontseilurik ez egotea. Hainbatetan ikusi ahal izan den bezala, herrialdeak banatzen dituzten diferentzia administratiboak alde batera utzita, Pirineoetako alde bietan aurki ditzakegun gazte ezberdinen elkartasuna, edo Altsasun dagoen osina sinestarazi nahi diguten baino harago , interesgarria izango litzateke Nafarroako eta Iparraldeko gazteriarekin elkarlanerako mekanismoak planteatzea, sistema neoliberalean gertatzen ari diren mugimenduen aurrean talde justu eta solidario bat eratzeko. Argi eta garbi esan behar dugu: gazteriaren parte hartzea funtsezkoa da, dibertsitatea eta kulturaren bidez sozializazioari bidea irekitzen dio, gizarte baketsu eta justu baten eraketan lagunduz. Zergatik ez dugu gure inguru kulturaleko beste lurraldeekin elkarlanerako organismo baten osaketa aukeratzen?

Hausnarketa honetan oinarriturik, Gazte Abertzaleaketik xede amankomunak dituzten lurraldeen arteko kontseilu baten eraketan sinesten dugu, era eraginkor batean Euskal Herriko erakundeek duten antolatzeko behar nazionalari aurre egiteko, era solidario batean estatu baketsu baterantz lan egiteko, irekia eta independentea.

Ez litzateke saiatzen den lehen aldia izango, baina oraingoa inoiz izandako egoera pribilegiatuena dugu. Euskal Herriko Gazte Kontseilu berria, gazteentzat nahi handia izateaz gain, bide berriak garatzeko aukera da, zeinetan lurralde guztietako gazteria eztabaidatzeko, hausnartzeko eta, bereziki, gazteriaren gainean dagoen krisiaren betiereko itzalarekin amaitzeko aukerak proposatzeko aukera duen.