slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

11 koloretako Euskal Herri baten alde

21 Mar, 2015 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Aniztasuna, Berdintasuna

GA_XENOFOBIA KARTELA1979. urtean NBEko (Nazio Batuen Erakundea) batzar orokorrak gaurko eguna (martxoak 21) izendatu zuen Arrazakeria eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna.

Baina gaurko egunean ez dugu zer ospatzerik. Gaurko egunean, urtean jasaten diren giza eskubideen bortxaketak salatu nahi ditugu, eguneroko lana eta borroka dala uste baitugu. Horregatik, gaur, bihar eta etzi, denon eskubideak defendatzera aterako gara irmoki Euskal Herriko karrika eta txoko guztietara.

Hamaika koloretako mundua nahi dugu, aniztasunaren lehio. Hamaika koloretako Euskal Herria nahi dugu eta horren alde eta injustizien aurka dudarik gabe jo behar degu. Gazte Abertzaleaketik, Euskal Herri anitz eta parekide baten alde borrokan jarduko dugu.

Europak XX. mendean bizi izan dituen gatazka guztien gainetik, faxismo eta arrazakeriaren gainetik, aurrera jarraitu dugu gizarte justuago eta parekide bat eraikitzen. Garai makalak izan arren, bidea erraza izan ez arren, aurrerapauso asko eman ditugu gure gizartean.

Hala ere, XXI. mendean Europa barnean sortzen ari diren mugimendu arrazistak salatu nahi ditugu gogorki. Euskal Herria ez da atzean geratu eta, inposatutako krisia dela medio, erakunde batzuk xenofobia eta gorroto mezuak zabaltzen ari dira boto batzuen truke.

Horregatik, Gazte Abertzaleaketik gizarte parekide eta anitz baten alde agertzen gara:

11 koloretako Euskal Herri baten alde!