slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Araba pizten, euskaran murgiltzen

14 Eka, 2015 Denetarik

Gazte Abertzaleakek, urtero legez, Araba Euskarazeko gaurko jaian murgilduko gara euskarari behar duen arnasa emateko asmoakin. Aurten, ekainak 14, Gasteizen jorratuko den festan egongo gara.

Gasteizen hasi zen festa hau berriz ere bere jaioterrira itzuli da. Hogei eta hamalau urte eta gero ametsa dirauela erakutsi nahi digute Gasteizeko San Bizente ikastolatik. Jakin badakigu oraindik ere Araban eta Gasteizen gauza asko egiteke daudela, baina pausoz- pauso, bertan dauden euskaltzale orok egiten duten lanarekin, ziur gaude gutxi barru herrialde horien euskalduntzea ez dela esperantzan oinarrituko, baizik eta guztiok biziko dugun errealitatea izango dela.

Hau dela eta, Gazte Abertzaleak berresten du euskararekiko duen konpromezua, beti ere lehentasuna emanik gure kultura eta euskal nortasuna berreskuratzeko lan handia egin behar den tokietan.

Piztu euskara!