slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Asko garelako!

1 maiatza, 2010 Gazteria, Iritzia

Gazteak gara herrialdetako etorkizuna, bizitzak bere bidea jarrai dezan beharrezkoak garenak eta herri guztien makinariak funtzioan jarrai dezan funtsezkoak garen piezak gara. Teorian lanean jardun beharko genukeenak gara, urte luzez lanean aritu direnen pentsioak ordainduko lituzkeenak, horrela ziklo laborala itxiko litzatekeelarik. Baina krisi garaietan, gazteentzat aukera gehien egon beharko liratekeenean lan merkatuan promozionatzeko edota gure lehen aukera izan dezagun lanean hasteko, lehenak gara gazteak ustezko ezkertiar gobernu batek zuzendutako kapitalismo liberalaren garrak sufritzen.

Gobernuak onartutako zabor kontratuak, gaztedia jasaten ari garen  egoera prekarioa are eta makurragoa sakontzen du. Honi gainera gehitu behar diogu, EAEko gazteek adibidez ezin dugula Gernikako estatutuak markatzen duenaz aprobetxatu lan materien konpetentzia ez baitago oraindik %100ean erkidegora igorria eta oraindik gurea ez den gobernu baten mende gaude.

Eusko Jaurlaritzak 2008an egindako ikerketa batek, hain justu krisia hasia zen garaian, markatzen zuen gazteen %50ak ez ginela hilean 300€tako diru sarreratara iristen, eta beste %50etatik %19ak ez dela 900€ko diru sarreratara iristen hilabete bukaeran. Honek zer esan nahi du, gaztediaren ia %70ak ez duela hilabetean 900€ko diru sarrerarik izaten. Esaten da egungo gazteak ez dugula etxetik joan nahi, oso gustura bizi garela gurasoen etxean, baina emantzipatu al naiteke hilean 900€ko diru sarrerarekin?

Euskal autonomi Erkidegoan etxebizitza iberiar penintsulako garestienetakoa da. Hau da, EAEn alokairu baten media 600€ hilabetekoa da eta emantzipaziorako gobernu diru-laguntzak 375 milioi eurotakoak dira bakarrik, baina laguntza horren beharra dugunak asko gehiago gara, baina noski errazagoa da gazteoi errua botatzea esanaz ez dugula gurasoen etxetik irten nahi. Euskal gaztedia Europa mailako prestatuenetakoak gara akademikoki, baina honek ateak zabaldu ordez lan merkatuan, gure logeletako paretak dekoratzeko soilik ez du balio, enpresariek estatuaren erremintak erabiltzen baitituzte gazteoi lan prekario bat  eta non gure gaikuntzak gutxiesten diren.

Hainbeste idatzia izan den krisia gazte ororen hilobia bihurtu da. Ez dela denbora asko entzuten genuen nola patronalak gazteon eskubideak are eta gehiago murriztearen alde agertzen zen, horrela enpresak 2007ko irabazietara iristearren, inolako lotsarik azaldu gabe gizarteari egindako planteamenduagatik. Baina hemen beti errua gazte nagi horiena da, zeinak ez duten 10 orduko hornitzaile lan bat nahi 650€ gordinengatik.

Baina horregatik gazte, zu herri honek sekula izan duen gazte preparatuena zarena, zu zeinak zure langile eskubideak zapalduak izan ez daitezen nahi duzunak, zuk non zure etorkizuna zure herrian erabaki dadila nahi duzunak eta ez inposatu dizuten herri batean, altxatzeko eta garrasi egiteko denbora heldu da. Asko garelako Euskal Herria independente eta ezker transformadore bat posible dela pentsatzen dugu gazteak, asko garelakok politika egiteko beste era bat badagoela pentsatzen dugun gazteak, ASKO GARELAKO!

(Imanol Marañon Loidi, Gazte Abertzaleakeko Gai Sektorialetako Idazkaria)