slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Donostiako TAOaren zabaltzearen aurka

30 Mar, 2010 Donostia, Iritzia

Donostiako Gazte Abertzaleakek bere ezinegona adierazten du Donostiako udal gobernuak (PSOE-Alternatiba-Aralar) TAOaren zonaldeak zabaltzeko hartutako erabakiaren aurrean. Ondorioz, Unibertsitateko zonaldea eragiten duenez bertako ikasleak aterako dira kaltetuenen.

Gazte Abertzaleakek uste du automobil bidez doan ikasleei gehiegizko kostu bat suposatuko diela neurriak eta hiriko gobernuaren diru-biltze nahi bati soilik erantzuten diola.

Zentzu berean, gaztedi independentistaren aburuz, diru behar hori hiriak behar ez zituen beste proiektu batzuetan gastu zuhurgabeak egitetik dator, PSOE, Alternatiba eta Aralarrek bultzatutakoak hain zuzen ere. Honek gaur egungo udal gobernuak duen gaitasun eza azalerazten du.

Udalbatzarrak hartutako neurria, Eusko Alkartasuna eta oposizioko beste alderdiak aurka agertu zirelarik, ez du soilik ikasleen poltsikoa kaltetzen, euren errendimentu akademikoari ere eragiten baitio. Gazte talde abertzale bezala, geure buruari galdetzen diogu ikasleek nola egingo duten klase orduak eta estazionatzeko muga-orduak urztartzeko; era berean, Donostian bizi ez diren beste ikasleak nola moldatuko diren galdetzen diogu gure buruari, bidaiaren kostuak ordaintzeaz gain helmugan berriz ordaindu beharko baitute (askotan euren herritik garraiobide publikoen bidez iristea ezinezkoa delarik).

Bestalde, GAk positiboki ikusten du kotxearen erabilera bateratua sustatzeko ekimena, baina PSOE-Alternatiba-Aralarrek hartutako neurria ez dela nahikoa deritzo.

GAk bide honetatik jotzen duten ikasleentzat exentzioa eskatzen du. Eusko Alkartasunako gaztedi donostiarren aburuz, “kaltea egina dago” eta udal gobernuari eskatzen diogu etorkizunean “gaztedian eta honen beharretan gehiago pentsatu dezaten”.

Jabier Estebanez Laredo
Donostiako Gazte Abertzaleakeko koordinatzailea