slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

EAJk eskoziar eredua faltsutu egiten du bere paktismoa justifikatzeko

18 Ira, 2014 Iritzia

Gaur esan dezakegu Eskoziak jada irabazi duela. Bere etorkizuna libreki erabakitzeko eskubidea irabazi du, kanpoko esku-sartzerik gabe, eskoziar hiritarren borondatean errespetatuz. Hori dela eta, eta erreferendumaren emaitzak alde batera utziz, Eskoziak jada irabazi du.

Zer esanik ez Gazte Abertzaleaketik Eskoziar independentziaren aldekoak garela, SNP-ko lehen ministroa den Alex Salmond eta Youth Scots for Independence-eko (SNP Youth) gure kideek defendatutako aukera.

Eskoziatik hainbat ondorio atera ahal ditugu. SPN-k hartutako hauteskunde zein gobernuko konpromisoak betetzerako orduan erakutsitako koherentzia eta konpromisoa da lehena. Alex Salmondek sezesioa hautestontzietan berretsia izango zela promestu zuen eta horrela izango da, bere hitzak bukaeraraino eraman ditu eta britainiar gobernuarekin tentsio maila altuenetan aurkitu direnean ere, ez da ezbaian egon.

Bigarren ondorioa, britainiar gobernuak eta herri horretako beste instituzioek, eskoziar gizarteak hautestontzietan adierazitako borondateari erakutsitako errespetuarekin lotuta dago. Ingalaterrako Isabel II-ak ere onartu behar izan duen errespetua. Erabakitzeko eskubidea oinarrizko printzipio demokratikoaren onarpen jarrera hau Europar Batasuneko azken urte hauetako gertaera historikoa bilakatu da eta barne-dibertsitate plurinazionala aitortzen ez dituzten estatuen jarrera jakobinoak deslegitimatuta gelditu dira nazioarte mailan..

Lehenengo ondorioa estrapolatuz eta Euskal Herrira ekarriz, konparaketak gorrotagarriak dira. Euskal Autonomi Erkidegoan indar handien duen talde politikoak bitan albo batera utzi du gizartea, lehenengoa 2003-2004 urteetan, Eusko Legebiltzarrak onartutako estatutu berriarekin egindako defentsa mizkinarekin eta Espainiako Gorte Nagusietan hartutako itsuskeria erantzun politikoen faltarekin. Bigarren zakarkeria, urte batzuk beranduago izan zen, 2008an, EAJk euskal kontsultaren inguruan Auzitegi Konstituzionalaren sententzia, errekurtsoa jarri aurretik, onartu eta bete egingo zuela anuntziatu zuenean.
EAJko buruzagiek, Ibarretxe Lehendakaria buru izanik, haien promesa eta konpromiso elektoralak ez zituzten bete. Eta hau, zoritxarrez, EAJri ondorioak ekarri ahal dion edo ez albo batera utzita, batez ere eta esentzialki independentismo kaltetzen du, gizartean etsipena zabalduz.

Bigarren ondorioak, Frantzian zein Espainian, oso leku txarrean uzten ditu talde unionisten posizio politikoak. Hala ere deigarria da nola EAJ bere erara, “Eskoziar eredua” nola defendatzen duen. Jeltzaleek eredu honen paktismo izaera defendatzen dutela diote. Hala ere, Eskoziako erreferenduma agenda politikoan 2007tik aurkitzen da eta SPNak eskoziar parlamentuan aurkitzen zen gutxiengo parlamentarioa zela eta hurrengo legealdirako atzeratua izan zen. 2011an gehiengoa lortu zutenean erreferendumaren deialdia aldebakarreko izaera zuen eta britainiar gobernuarekin izandako negoziaketak ez zuten, kontsulta zela eta, Londreseko onespena bilatzea helburu, baizik eta gai teknikoak konpontzea.
Horregatik, EAJk tranpak egiten ditu Eskoziako ereduaren izaera paktista aipatzen duenean. Trikimailu honen helburua Nazio Eraikuntzan jeltzaleek dituzten miseriak ezkutatzea bilatzen du Londres, Paris eta Madrilek izan dituzten jarrera ezberdinak aipatu gabe.

Ez Paris ezta Madrid ere, ez dute onartu euskal gizartea libreki bere etorkizuna erabakitzea. Are gehiago, haien jarrera immobilistarekin interes sozio-ekonomikoak erasotzen dituzte, argi eta garbi desberdinak diren nazio proiektuak politikoki ukatzen dituzte eta berriz ere duela gutxi Catalunyaren kasuan ikusi ahal izan dugun bezala, baita mehatxu militarrari erabiltzen dute ere.

Hau guztia dela eta oso larria eta kezkagarria da EAJk bere jarrera paktistarekin egun oraindik euskal gizartearen tutoretza Madril eta Parisi eskaintzea; hau da, beto-eskubidea onartzea eta horren ondorioz Status Quo-aren apurketa ezinezkoa egin.