slide

  • Gazte Abertzaleak rechaza el desalojo del Gaztetxe Maravillas y acusa a Geroa Bai de “sabotear el gobierno del cambio para buscar el recambio con el PSN”
  • Ez ikaratu

Declaración

Hagámosle frente a la LGTBIfobia

17 May, 2017 Declaración, Noticias seleccionadas, Sexu Askapena

LGTBIfobiaren aurkako eguna da gaur, baina ez daukagu zer ospatzerik; homofobia, transfobia eta hainbat fobia gure gorputz eta arimetan jasaten baititugu gaur egun ere. Mundu osoan zabalduak dauden jarrera zital hauei aurre egin behar diegu gogorki, baina bai Europan eta baita gure herrian ere ez gara ekintza doilor hauetaz libratzen. Moskutik Lisboara eta Atenasetik Dublinera lasai asko dabiltzan gaitzak dira hauek. Euskal Herrian ere errealitate hau pairatzen dugu, gure herrian oraindik ez dugu LGTBIfobiarekin bukatu. Erasoak gutxitan ematen badira ere, gure kaleetan gorroto jarrerak ematen dira eta, mikromatxismoarekin gertatzen den modura, gure gizartean errotuta jarraitzen dute jarrera hauek. Gizarte hau itsu, mutu eta gor jarraitzen du askotan egunero ematen diren erasoekiko. Europan faxismoaren eta ultraeskuinaren gorakadak sexu askapenaren aurkako jarrerak areagotzea errazten du. Urteetan zehar gure gizartearen baitan jasan ditugun jarrera hauek azken boladan ekintza bortitz bilakatu dira, eta oldarkor agertzen zaizkigu. Eraso fisikoak geroz eta gehiago ematen dira sentitzeko eta bizitzeko modu ezberdina duten pertsonengan. Behar beharrezkoa zaigu eraso hauen aurka mantendu dugun irmotasunari eustea, eta edonolako jarrera faxistei aurre egitea. Administrazio publikoetatik erakusten zaigun egoera positiboa baino gordinagoa da datuek irudikatzen diguten errealitatea. LGTBIfobiek lasai asko jarraitzen dute gure herrietako kaleetan, gure etxeetan eta bereziki, gure ikastetxeetan. Botere publikoek beste alde batera begiratzen jarraitzen dute, egoera higuingarri hauei aurre egin baino. Justiziaren eta poliziaren lankidetzak ere, kasu hauek artatzerakoan, gauerdiko ahuntzaren eztulak bezain bat laguntzen du jokabide hauek errotik baztertzeko orduan. Ezinezkoa da oraindik ere eraso hauek “gorrotoak eragindako” kasu gisa artatzea; betiko legez, falta soilak dira. Eta zer esan eskoletako egoeraz? Euskal Herrian fobia hauetan oinarritutako eskola-jazarpena da euskal gazteriak bere buruaz beste egiteko kausa nagusia. Hezkuntza alorreko arduradun eta agintariei berehalako neurriak eskatzen dizkiegu, batez ere heteropatriarkatuaren eredutik at dauden sentitzeko eta bizitzeko erak euskal curriculumean txertatu ditzaten. Eraso gehiagorik ez, LGTBIfobiari...

Read More

Maiatzaren 7ko herri galdeketetan, bai independentziari

5 May, 2017 Declaración

Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, maiatzaren 7an egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo gara mezu sinple baina itxaropentsua babestuz: bai demokraziari, bai justizia sozialari, bai euskarari, bai askatasunari eta bai etorkizunari. Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu Estatu espainoleko nahiz frantseseko egoera politiko, sozial, kultural eta ekonomikoak basamortu idor bilakatzen dutela geure herria, eta bertatik itsaso zabalera bueltatzeko independentzia behar-beharrezko garraioa zaigula. Mendean gaituzten estatuek inposatzen dizkiguten mugak hausteari ez diogu beldurrik, geure geroa erabakitzeko urratsa emateko ordua heldu zaigu guri ere. Bidai hori eta bide hori gure artean erabaki behar dugu, hemen erabaki behar dugu zein bake, zein lege, zein askatasun nahi dugun, hau da, burujabetza plenoa. Hori dela eta, independentziarako 5 arrazoi sinple zabaldu nahi ditugu gazteriarengan eta jendartearengan: 1. Euskal Herria munduan errekonozitua izateko, geure buruaren jabe izateko eta benetako demokrazia parte hartzaile baten kide izan nahi dugulako. 2. Justizia sozialaren bidetik, geure etorkizun ekonomiko eta soziala eraikitzeko burujabetza osoa behar dugu, etorkizuneko Euskal Herri oparoa eraiki nahi dugulako. 3. Geure hezkuntza sistema propio eta euskaldun baten bitartez, euskaraz bizitzeko aukera eskaini nahi dugulako: euskal kulturak munduan bere tokia izatea nahi dugu. 4. Injustiziak gaindituz eta bakoitzaren jatorri, genero, sentimendu edota erlijioaren gainetik, guztiontzako eta guztion arteko Euskal Herri dibertsoa eraiki nahi dugulako. 5. Gazteriari eta ondorengo belaunaldiei Euskal Herri alai, anitz eta aske batean bizitzeko aukera eman nahi diegulako. Hau finkatuz, gaztekideok Euskal Herriko hainbat herrietan egingo diren galdeketak bultzatuko eta babestuko ditugu. Gazte Abertzaleakeko kideok herri galdeketen aldeko ekimenetan parte hartuko dugu eta dei egiten diogu euskal gazteriari bertan ere parte hartu dezan. Maiatzaren 7an, eta etorriko diren herri galdeketa ezberdinetan ere, bai...

Read More

Primero de Mayo, los jóvenes en lucha

30 Abr, 2017 Declaración, Notas de Prensa, Noticias seleccionadas

En este Primero de Mayo del 2017 Gazte Abertzaleak ratifica su compromiso por una Euskal Herria libre y solidaria y manifiesta que participará en las convocatorias de la mayoría sindical vasca, animando a la juventud vasca a ser parte activa de ellas. Ha recordado a los ciudadanos que el Primero de Mayo nació como “día de lucha”, y que este año también hay que entenderlo de este modo. “Trabajadoras y jóvenes, desempleadas y abandonadas, organicémonos y luchemos por nuestros derechos”, ha declarado la organización juvenil. Maiatzaren lehena, gazteok borrokan Maiatzaren lehena langileon eskubideen aldeko borroka eguna izan arren, utopiaren eguna izango da aurten berriz ere, tamalez. Baina nola aldarrikatu al ditzakegu langileon eskubideak, hauek geroz eta mehar eta inexistenteak baldin badira? Meharrak, eskubide horiek merkatuaren izenean zanpatzen dituztelako, neoliberalismo basatiak merketzen dituelako, eta Merkelek, Rajoyk eta Hollandek merketzen dituztelako. Inexistenteak, lan egiteko prest dagoen gazteriak ezin duelako lanik egin. Gazteok inoiz baino prestatuago egon arren, inoiz baino aukera gutxiago ematen dizkigutelako gu geu garatzeko edota gizarteari ekarpenak egiteko: bi gaztetik batek gutxienez ez du lanik egiteko aukerarik. Zer nolako askatasuna izango du bakar horrek? Eta lanean dagoen “zorioneko” horrek zer nolako baldintzak jasan behar ditu? Lan baldintza prekarioak, besterik ez. Merkealdi honek ez du pagotxatik ezer. Izan ere gazteriaren etorkizunean ezin da beherapenik egin. Gazteriak inbertsio handia eskatzen dio gizarteari bai, baina badirudi batzuk ez direla ohartu nahi etorkizunean inbertitzea ez dela gastua, aberastasuna ekarriko duen aukera segurua baizik. Gizarte sektore honen erdia kalean gaude, kale gorrian. Lan egiteko gogoa, indarra eta trebezia alperrik galtzen. Ezin independizatu gabiltza, alokairua ordaintzeko dirurik ez dugulako. Ezin ikasten jarraitu gradu-ondoko edo masterrak dituzten zeroek azterketetan atera ditzaketenak baino 1.000 aldiz gehiago balio baitute. Zifren dantza ankerra! Izen asko jartzen zaizkio belaunaldi honi, baina denak dira egoera beraren iturritik atereak: Langabeziaren, prekarietatearen, eskubide gabeziaren egarriak itotzen gaituen iturria hain zuzen. Instituzioen ardura pertsona eta gizartearen garapen eta ongizatea da, baina gazteok burujabe izan behar gara gure eskubideak bermatzeko. Horretarako, ezinbestekoa dugu elkarrekin borrokatzea, oraingo sistemak ezartzen gaituen miserietatik atera ahal izateko eta sistema justuago bat eraikitzeko. Gazteria kalera irtetea, egoera zentzugabe hau salatzeko, guztion ardura da. Beraz, etxean nahi gaituztenoi, otzan, isil, eta esperoan, kaleak hartuko ditugula jakinarazten diegu, ausart, ozen, eta gure...

Read More

Euskara eta euskal kultura sustatzeagatiko sariak

19 Abr, 2017 Alkartasuna Fundazioa, Declaración, Noticias seleccionadas

Alkartasuna Fundazioak saria emango die Txomin Peillen, Martine Bisauta, ‘Txetx’ Etcheverry eta Xebax Christy jaun-andreei euskal kulturari eta euskarari egindako ekarpena eskertzeko. ‘Zazpirak bat’ dominarekin sarituak. Domina Nestor Basterretxea eskultorearen lana da. Alkartasuna Fundazioak euskara eta euskal kultura babesteko erakutsi duten inplikazioa ohoratzea erabaki du, baita Euskal Herriaren garapen sozial, ekonomiko eta politikoaren alde egin duten ekarpena ere, betiere justizia sozialaren eta bakearen printzipioei jarraikiz. Ekitaldia 2017ko apirilaren 22an egingo da, 11etan Le Bayonne Hoteleko Salle Baiona aretoan....

Read More

En favor de los derechos sociales y en contra de los recortes en la RGI, estaremos en la manifestación del 1 de abril

29 Mar, 2017 Declaración, Declaración, Noticias seleccionadas

La Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria ha convocado una manifestación en Bilbao el próximo sábado 1 de abril en favor de los derechos sociales y en contra de los recortes. Hoy las y los convocantes de esta iniciativa han presentado las adhesiones recibidas hasta ahora, y Gazte Abertzaleak es parte de ella. La Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria ha realizado una comparecencia hoy frente a la sede del Gobierno Vasco en Bilbo. En la misma han participado algunas de las personas que están en huelga de hambre por los derechos sociales y contra los recortes desde el pasado 24 de abril, haciendo un llamamiento a participar en la manifestación que se celebrará el sábado en Bilbo. La manifestación que realizará la Carta en Bilbo partirá desde las 17:30 desde el Sagrado Corazón. Éstas son las principales reivindicaciones: • Que se aplique a la RGI y al resto de prestaciones gestionadas por Lanbide el incremento del 8% que ha tenido lugar en el SMI. •Que se deje sin efecto la disposición adicional recogida en el proyecto de presupuestos del Gobierno Vasco para 2017 que establece el recorte del 7% en la cuantía de las prestaciones sociales. Estas reivindicaciones las realizamos tras años de recortes: • Se han endurecido los requisitos para acceder a las prestaciones sociales, como por ejemplo pasando de uno a tres años de empadronamiento para poder solicitar la RGI. • Se ha recortado la cuantía de las prestaciones en un 7% . • Lanbide ha aplicado criterios restrictivos, vulnerando en muchas ocasiones los derechos de las personas más necesitadas. Somos decenas las organizaciones sociales y sindicales que suscribimos estas demandas, y por tanto nos adherimos a la manifestación convocada para este sábado. Sabemos que está mucho en juego, que la existencia de unos ingresos mínimos garantizados es fruto de la lucha social, fruto de la movilización de la sociedad. Defender los derechos sociales pasa por rechazar los recortes de la RGI y la criminalización de quienes la perciben. Queremos llamar la atención sobre la pluralidad de quienes lo exigimos. Pertenecemos a sindicales, a organizaciones sociales del espacio feminista, del movimiento juvenil, de apoyo a personas inmigrantes, del ecologismo, de pensionistas, contra la pobreza,...

Read More

Martxoaren 19ko herri galdeketetan, bai independentziari

18 Mar, 2017 De todo, Declaración, Independentistak @es, Noticias seleccionadas

Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, martxoaren 19an egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo gara mezu sinple baina itxaropentsua babestuz: bai demokraziari, bai justizia sozialari, bai euskarari, bai askatasunari eta bai etorkizunari. Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu Estatu espainoleko nahiz frantseseko egoera politiko, sozial, kultural eta ekonomikoak basamortu idor bilakatzen dutela geure herria, eta bertatik itsaso zabalera bueltatzeko independentzia behar-beharrezko garraioa zaigula. Mendean gaituzten estatuek inposatzen dizkiguten mugak hausteari ez diogu beldurrik, geure geroa erabakitzeko urratsa emateko ordua heldu zaigu guri ere. Bidai hori eta bide hori gure artean erabaki behar dugu, hemen erabaki behar dugu zein bake, zein lege, zein askatasun nahi dugun, hau da, burujabetza plenoa. Hori dela eta, independentziarako 5 arrazoi sinple zabaldu nahi ditugu gazteriarengan eta jendartearengan: 1. Euskal Herria munduan errekonozitua izateko, geure buruaren jabe izateko eta benetako demokrazia parte hartzaile baten kide izan nahi dugulako. 2. Justizia sozialaren bidetik, geure etorkizun ekonomiko eta soziala eraikitzeko burujabetza osoa behar dugu, etorkizuneko Euskal Herri oparoa eraiki nahi dugulako. 3. Geure hezkuntza sistema propio eta euskaldun baten bitartez, euskaraz bizitzeko aukera eskaini nahi dugulako: euskal kulturak munduan bere tokia izatea nahi dugu. 4. Injustiziak gaindituz eta bakoitzaren jatorri, genero, sentimendu edota erlijioaren gainetik, guztiontzako eta guztion arteko Euskal Herri dibertsoa eraiki nahi dugulako. 5. Gazteriari eta ondorengo belaunaldiei Euskal Herri alai, anitz eta aske batean bizitzeko aukera eman nahi diegulako. Hau finkatuz, gaztekideok Euskal Herriko hainbat herrietan egingo diren galdeketak bultzatuko eta babestuko ditugu. Gazte Abertzaleakeko kideok herri galdeketen aldeko ekimenetan parte hartuko dugu eta dei egiten diogu euskal gazteriari bertan ere parte hartu dezan. Martxoaren 19an, eta etorriko diren herri galdeketa ezberdinetanere, bai...

Read More