slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Etxerateko Batzarrean, gure alkartasuna adieraziz

3 maiatza, 2015 Denetarik

IMG-20150503-WA0011Maiatzaren 3an, Gazte Abertzaleakeko kideok Etxeratek Iruñan ospatutako XIV. Batzar Orokorrean egon gara. Bertan, beste erakunde anitzekin batera, honako manifestua sinatu dugu:

Etxerat giza eskubideen aldeko lanean aritzen den errepresaliatuen senideen elkartea da eta euren senide izaera aukeratu ez duten askotariko pertsonez osatua dago. Euren senideek espetxean zein deserrian bizi behar izaten dituzten urraketen berri ematen du, baita kanpoan dauden senideek beraiek pairatu behar dituzten urraketen berri ere, eta hauek bukatzearen alde lanean aritzen da, horren alde dauden beste eragile batzuekin batera. Ezinbesteko informazio eta salaketa da honakoa, baita urraketa horien dokumentazioan egiten den lana ere. Errepresaliatu zein hain senideen eskubideen alde lan hau egitea ez da delitua, erabat beharrezkoa den lana baizik, beraz onartezina da haien kontrako edozein eraso.

Senideek bidegabeko egoera asko bizi behar izaten dituzte, egoera zail eta gogor asko, instituzio publikoetatik orokorrean inongo laguntzarik eskaintzen ez zaielarik, ezta aitortzarik ere. Elkartean beharrezkoa duten informazioa, laguntza, parte-hartzea eta elkartasuna topatzen dute; egoera horiei aurre egiteko ezinbesteko osagaiak izanik askorentzat.

Sistematikoki eta modu orokorrean aplikatutako dispertsioa, eskubide urraketen markoa da. Honek zigor gehitu bat eragiten die preso zein senide hauei, erabat bidegabea den sufrimendua soilik eragiten duelarik. Sufrimendu horrekin amaitu dadin, urgentziaz, dispertsio politikarekin amaitu behar da eta horretarako ezinbestekoa da jendartea osatzen dugun norbanako, eragile, instituzio eta elkarte guztien inplikazioa.

Urraketa horiekin guztiekin amaitzeko bide horretan, gure elkartasuna, konpromisoa eta babesa adierazi nahi diogu sinatzaileok ETXERAT elkarteari eta berau osatzen duten senide guztiei. Gurekin kontatu dispertsioarekin behingoz bukatzeko eta guztien eskubideen errespetua lortzeko!