slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Euskal Eskola Publikoarearen Jaian hezkuntza sistema propioa bultzatuz

6 Eka, 2015 Denetarik

Gazte Abertzaleaken beti egon gara eskola publikoen alde, eskal kultura eta hizkuntza sustatzen duenaren alboan. Kalitatean eta pedagogian oinarrituz, eskuntza sistema propioa bultzatzea dugu helburu.

Baina estatu espainoletik, Eusko Jaurlaritzatik eta Nafarroako Parlamentutik ere jasaten ari garen murrizketen ondorioz, inoiz baino baharrezkoagoa da euskal eskola publiko eta indartsua eraikitzea, euskal hezkuntza eredua eta hizkuntza propioa bermatuko dituena. Halaber, Estatu frantsesatik euskararen kontra jasaten diren erasoak euskal eskola publiko propioaren aurka ere eragiten dute.

Horixe izango baita azken urteotan gure ereduaren aurka jasaten ari garen erasorik bortzitzenei aurre egiteko tresnarik eraginkorrena, Hezkuntzako aurrekontuen murrizketei nahiz LOMCEren inposaketei alegia, hekuntzarako euskararen balioa gaitzesten den bitartean.

Gaur egun eskola publikoa Euskal Herriko herri guztietan bermatuta dagoela pentsatu arren, oraindik badaude herri asko heziketa publikorako eskubideak bermatuak ez dauden; esate baterako Sopuertan edota Kanbon. Nahiz eta eremu ez euskaldunetan euskararen erabilera gorantz joan, eremu euskaldunetetan beherantz dijoa. Hori dela eta, inoiz eta larriagoa ikusten dugu Elgoibarren egingo den jai giroz inguratutako euskal eskola publikoaren aldeko festaren alde agertzea.

Horregatik, Gazte Abertzaleakeko kideok datorren igandean, ekainaren 7an Elgoibarren izango den Euskal Eskola Publikoaren jaian egongo gara, ilusioz beteta, Debabarrenan euskarak beherantz egin ez dezan.