slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Euskal gazteria aurrera!

16 Abe, 2010 Eskubide zibil eta politikoak, Gazteria

Beste behin ere Gazte Abertzaleak bart izan diren gazte independentisten atxiloketak irmoki salatzen ditugu. Lehenik eta behin, gure elkartasun guztia adierazi nahi diegu atxilotuei eta euren senideei eta gertukoenei une hauetan.

Era berean, atxilotuen eskubideak zapaltzea ahalbidetzen duen inkomunikazioaren behin betiko erradikazioa exijitzen dugu eta atxilotuak berehala aske uztea ere. Izan ere, gaztea izatea eta inguratzen gaituen errealitatea era demokratikoen bidez aldatu nahi izatea ezin da inoiz delitu kontsideratu edozein Zuzenbideko Estatu batean.

Guztiz zentzugabekoa deritzogu gurekin batera ETAri alde bakarreko, behin- betiko eta nazioarteak egiaztaturiko su- etena eskatzen dion akordio hori sinatu zituzten pertsonak atxilotzea erakunde horretako kide den talde batekoa izatea leporatuta. Beraz, gure erakundetik zenbait komunikabide espainiarrek azkeneko sarekadaren ostetik gazte independentistei egotzi nahi dieten marko berri honen barnetik lantzen ari den prozesuaren eragozpen papera salatzen dugu.

Oroitarazi nahi dugu, Segi erakundeak Frantzian Espainiako Estatuan duen egoerarekin ez duela zerikusirik. Frantziako Estatuan erakunde legala da, eta Espainian berriz lege guztietatik kanpo dagoen erakunde terroristatzat hartu dela. Honen aurrean gure salaketak areagotu nahi ditugu, eta garai berriekin gatazkaren konponketan lanean dihardugun gazte erakunde guztien legalizazioa biziki eskatzen dugu, proiektu politiko guztien errespetuan, eskubide guztiak guztientzat aldarriaren barnean, berebiziko garrantzia hartzen duten adierazpen eta biltze askatasunaren praktika erreala gure herrian emateko.

Abenduaren 6an Durangon egin zen manifestazioan esan genuen bezala, martxan dagoen gurpil hau ezin izango dute gelditu, eta neurri errepresiboen aurrean gure borondatea indartuko dugu, Euskal Herrian gauden gazte guztien arteko elkartasuna eta elkarlana bultzatuz gatazkari konponbidea bilatzeko helburuarekin.