slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Euskal gazteria #Libre!

6 maiatza, 2015 Denetarik

#28akEreLibre-ko Ainhoa Villaverde, Bergoi Madernaz eta Xabat Moran gazteak atxilotu dituzte oraingoz eta Ibon Esteban, Marina Sagastizabal, Igarki Robles eta Aiala Zaldibia kondenatu dituzte. 1/12ko sumarioan Segiko kide izatea leporatuta auzipetutako gazteak atxilotzen hasi da berriz Espainiako Polizia, Urkulluren poliziarekin batera. Ertzaintza beharrezko gaizkidea da berriz ere Euskal Herriko gazteriaren aurka.

28en kontrako auzia gogorki salatu genuen bere garaian, baita beste hogeiri egin zioten sarekada, atxiloketa bortitzari eta jasan zituzten torturei. Euskal gazteria berriz mehatxupean jarri dute Espainiako instituzioek. Nahiz eta duela 5 hilabete Fiskaliak 12 gazteri akusazioa baztertu, gaurko egunean prozesuan jarraitzen duten 16tik 3 atxilotzeak ez dakar ezer onik. Bakea, konponbidea eta giza eskubideen alde gaudelako, atxilotuak askatzea eskatzen dugu behin betikoz.

Hau guztia dela eta, sasiauzia bertan behera uztea exijitzen dugu. Ez ditugu gazte gehiago espetxeetan nahi, ezta gazte gehiago euren ekintza politikoengatik atxilotuak izatea ere. Politika egiteagatik 6 urtez espetxeratzeak ez da inolako konponbidearen seinale. Gure elkartasun zintzoena eskeintzen diegu eta datozen mobilizazioetara gazteria eta euskal gizartea atxikitzea animatzen dugu.

Beraz, gazteei jazarpenik ez, elkartasuna irizpide, batu gaitezen sasijustiziaren aurka beste behin ere!