slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Audientzi Nazionala

#7akLIBRE eta gazteria aske!

18 maiatza, 2015 Adierazpena, Araba, Audientzi Nazionala, Eskubide zibil eta politikoak

Igande honetan Gasteizeko kaleak laranjaz bete ziren. Eskubide zibil eta politikoen aldeko martxa honetan ehunka gaztek gure babesa eman genien espainiako Auzitegi Gorenak 6 urtez espetxeratu nahi zituen 7 gazteei. Manifestazioa jai-giroan eta era positiboan burutu bazen ere, aldarri politikoz, bake oinarri sendoz eta atxilotu nahi dituztenekiko elkartasun zintzoenaz bete zen Gasteizeko Andra Maria Zuriaren plaza. Jendetzaren artean atxilotu nahi zituzten Ibon Esteban, Aiala Zaldibar eta Igarki Robles zeuden. Bertaratu ginanok, maskara laranjaz eta ileorde koloretsuz jantzia, geure babes beroena eman genien. Herri harresia osatu genuen euren inguruan Ertzaintzak, espainiako sasi-justiziak agindua, eraman ez zitzaten. Espetxeratu nahi zituztenen krimena? “Banda armatuaren kide” izatea. Antza denez, herri honetan politikagintzan ibiltzea “terrorista” izatea da. Euskal Herrian gazte izatea eta ezkertiarra izatea aspaldi bilakatu zuten “terrorismo”, Egunkariak euskaraz idaztea bezainbeste. Eta nahiz eta aitortzak inkomunikazio egoeran eta torturapean lortuak egon, Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak mutu, itsu eta giza eskubideen urraketen buru izaten jarraitzen dute. Gaur goizean Espainiako epaitegi frankista batek emandako aginduari men egin du Ertzaintzak, eta Gasteizeko Andra Maria Zuriaren plazan zeuden gazteen duintasuna, konponbiderako aldarria, eta erresistentzia baketsua zanpatu nahi izan dute, kolore laranja odolgorrituz. Euskal gizarteari eragindakoen lekuko lotsatuak izan gara gaur ere. Loiolan egin zuten bezala, kolpez desegin dute Herri Harresia, atxilotu nahi dituztenekiko elkartasuna desegiten lortu ez badute ere. Atxiloaldian 60 gazte inguru zauritu dituzte, banan-banan Herri Harresitik ateratzen eta hainbat atxilotzen ere. Haietatik gutxienik bi, anbulantzian eraman dituzte erietxera. Beste behin ere, bortizkeriaren bitartez, Ertzaintzak ekimen baketsu bat porraz eta odolez desegin du. Sinesgaitza bada ere “zoru etikoa, bake plana, elkarbizitza…” bezalako hitzak modan daude Euskal Herrian, baina hitz soilak dira. Ekintzetara igarotzean, bakea porra eta armaduragatik aldatzen dute; zoru etikoa gazteak zorutik arrastaka eramateko teknikatzat dute; eta elkarbizitza, gertatutakoak eskutatzea, errelato faltsua egitea, eta euskal gizarteari gezurrak transmititzean datza. Honegatik guztiagatik, beste behin ere, euskal gizarteari egindakoa eta bereziki euskal gazteriaren aurkako jazarpenen etetea exijitzen diogu Espainiako Gobernuari. Berriro ere, Ertzaintza Estatu españolaren txontxongilo eta beharrezko gaizkide ez izatea eskatzea lotsa ematen digu Eusko Jaurlaritzari. Ertzaintzaburuaren dimisioa eskatzea soilik geratzen zaigu Urkulluri. Herri Harresi eta erresistetzia baketsuaren bitartez, #7akLIBRE eta gazteria...

Read More

Gazte Abertzaleakek irmoki errefusatzen du bigarren manifestazioaren betoa

11 Ira, 2010 Audientzi Nazionala, Eskubide zibil eta politikoak, manifestazioa

Gazte Abertzaleakek irmoki gaitzetsi nahi du herritar talde batek gaur Bilbon deituriko bigarren manifestazioaren ilegalizazioa, edonork manifestatzeko duen oinarrizko eskubidea bortxatu duen ilegalizazioa. Eusko Alkartasunaren gazte erakundearentzat Auzitegi Nazionalak euskal gehiengo sozialaren adierazpen askatasuna erasotu du, hau ixilarazteko helburuarekin. Gazte Abertzaleaken arabera, Auzitegi Nazionalak beto honekin demokrazia berriz lehertarazi du, honen oinarria minatuz, bere burua demokratikotzat duen edozein estatutan herritar orok izan behar lituzkeen Giza Eskubideak eta eskubide politiko zein zibilak. Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak Auzitegi Nazionalak frankismotik duen oinordekotza gogorarazi nahi izan du eta lehenbailehen deuseztatu dadin exigitu du. Gazte erakunde independentistak, era berean, lasaitasuna eta sosegua eskatu dio Euskal Herriko gizarteari eta batez ere euskal gazteriari, ez dadin estatu antidemokratiko eta errepresore baten probokazioetan eror. Zentzu honetan Gazte Abertzaleakek Zapateroren gobernuari behingoz Euskal Herrian irekitako garai politiko berria oztopatzeari utzi diezaiola eta egungo egoerak eskatzen drenaren neurrira egon dadila exigitzen dio, izan ere horrelako ekintzekin interes partidista eta elektoralengatik gatazka armatua luzatu nahi duela aditzera besterik ez du ematen. Gazte Abertzaleakek, azkenik, Euskal herritar guztiei eskubide guztiak aitortuak izan daitezela exigitzen du. Era berean, Gazte Abertzaleakek manifestazioarekin bat egin zuten beste gazte eragile guztiekin eskubide guztien defentsaren alde lanean jarraitzeko bere konpromezu guztia berretsi...

Read More

Gazte Abertzaleakek bat egiten du larunbat honetan Bilbon Udalbiltzaren alde deituriko manifestazioarekin

15 Uzt, 2010 Adierazpena, Audientzi Nazionala, Berria, Bilbo, Eskubide zibil eta politikoak, Prentsa Oharrak

Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gaur goizean bat egin du larunbat honetarako Bilbon Udalbiltzako auziperatuen alde “UDALBILTZA ASKE! BAI UDALBILTZARI. BAI EUSKAL HERRIARI” lelopean deitua dagoen manifestazioarekin. Gazte Abertzaleakek gaur goizean adierazi du bat egingo duela larunbat honetan Bilboko la casillatik, Udalbiltzako auziperatuen alde egingo den manifestazioarekin. Gazte erakunde independentistak “bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi die prozesu honetan auziperatuak dauden 22 pertsonei. Ezin dugu onartu estatu españolak gure erakunde propioak izan nahiagatik kartzela zigorrak ezartzea”. Erakunde independentista eta ezkertiarraren aburuz “horrelako prozesuekin argi geratzen da estatu espainolak ez duela sekula onartuko gure herriaren askapena, eta horregatik tinko eutsi behar diogu desobedientzia zibilaren mailuari, era demokratiko eta baketsu batean gure herriaren independentzia eta erakunde propioak lortzeko.” Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak argi utzi nahi du, “Udalbiltza bezalako ekimenek erakusten dutela gure herriak bere erakunde propioak behar dituela eta herriak eskatzen dituela”. Horrela gazte erakunde independentistak eskakizun bat egiten dio auzitegi nazionaleko fiskaltzari, “erretira ditzala 22 auziperatuen aurkako karguak eta beraien absoluzioa eska dezala, ez baita inongo deliturik Estatua nahi duen herri batek estatu hori lortzeko erakundeak sortzean”. Horregatik, Gazte Abertzaleakek dei egiten die Euskal Herriko gazte guztiei parte har dezatela larunbat honetan Bilbon egingo den manifestazioarekin, “auziperatuek euskal gaztediaren babesa eta berotasuna behar dute, auzi injustu eta bidegabe baten aurrean ikus dezaten Euskal herritarrok ez dugula begirada...

Read More

Militante independentisten atxiloketengatik protesta egiteko deitutako manifestaldietan parte hartuko du Gazte Abertzaleakek

17 Api, 2010 Audientzi Nazionala, Bilbo, Donostia, manifestazioa, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakeko Nazio Batzorde eragileak Donostia eta Bilbon Guardia zibilak aste honetan zehar hamarnaka pertsonen, zeinetatik 3 abokatuak diren, atxiloketen aurka protesta egiteko deituak dauden manifestaldietan parte hartuko duela erabaki du. Eusko Alkartasunaren gazte erakundearen aburuz, atxiloketa hauek Euskal Herrian eman daitekeen normalizazio prozesua saboteatzeko eta oztopatzeko erabaki politikoei erantzun emanaz egin dira. Erakunde Independentistak azpimarratu nahi izan du, alderdi politiko espainiar unionistek eta zenbait komunikabideek, atxilotuen errugabetasun-presuntzioa bortxatu dutela. Beste alde batetik, Gazte Abertzaleakek bere ardura adierazi du atxilotuetako zenbaitzuren osasun egoerarengatik, hauetako batzuek atxilotuak izan aurretik osasun arazoak baitzituzten eta hauek areagotuak ikus baitaitezke, honen eredu dira atxilotu batzuen ospitalizazioak. Zentzu honetan, gazte erakundeak inkomunikazio aldiaren amaitzea eskatu du, eta era berean tortura edota beste giza eskubide ezberdinen konkulkazioen praktika hauekin era eragingarri batean amaitzeko neurrien aplikazioa eskatu du. Amaitzeko, Gazte Abertzaleaketik adierazi da “Euskal Herriaren eskubide zibil eta politikoen defentsan tinko jarraituko dutela, Giza Eskubide guztiak presente izanaz eta egunez egun gure herrian kolokan jar daitekeen justizi baten izenean egiten diren eskubideen urraketa guztiak salatuaz”, era berean Euskal Herriko gazte guztiak animatu ditu bihar Donostia eta Bilbaon egingo diren manifestaldietan parte...

Read More

Gazte Abertzaleakek “Egunkaria auziko” auziperatuak absolbitzea gutxiegi dela ebatzi du eta erantzukizunak exijitzen ditu.

12 Api, 2010 Audientzi Nazionala, Euskara, Prentsa Oharrak

Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, Gazte Abertzaleakek, gutxiegitzat jo du “Egunkaria Auziko” bost auziperatuak absolbitze, uste baitu ebatzi honek berak ez duela jasandako kalte guztia ordaintzen. Zentzu honetan, Estatuari eskatu dio erantzukizunak garbi eta onar ditzala. Espainiako Auzitegi Nazionalak “Egunkaria Auziko” bost auziperatuak absolbituak izandakoaren notizia ezagutu bezain laster Gazte Abertzaleakek bere poza adierazi du, honen ustetan auziak ezin baitzezakeen beste epai bat izan. Hala ere, Eusko Alkartasunaren gazte erakundearentzat auziperatuak absolbitzea gutxiegi dela dio, epai honek ez baitu auziperatuek jasandako kalte guztia, ezta Euskaldunon Egunkariaren ixte ilegalak ekarri zuen galera ere ordaintzen ere. Gazte Abertzaleakentzat epai honekin argi geratzen da Euskaldunon Egunkariaren itxiera motibazio politikoek erakarri zutela soilik. Honegatik Komunikazio medio bat ixtea agindu edota beren isiltasuna edo baimenarekin beronen konplize bihurtu ziren agintarien artean erantzukizunak garbi daitezela behar beharrezkotzat jo du. Gazte erakundearen aburuz, argi geratu da “adierazpen askatasunaren biolazio argi bat eman zela” egunkari bat auziperatuen aurkako akusazioa sostengatzen duen inolako frogarik gabe ixteagatik, horregatik eskatzen dio Estatuari ahal duen neurrian sortutako kalteengatik ordain dezala. Amaitzeko, Gazte Abertzaleakek PSEko parlamentaria den Jose Antonio Pastorrek egindako manipulazio interesatua salatu du, honen ustez epaiak argi uzten baitu berme guztiekin “funtzionatzen duela Espainiako justiziak”. Gazte Abertzaleakek uste du 7 urtez luzatu den “Egunkaria auzia” bezalako sumarioa bezalakoak, non komunikazio medio bat itxi den, inkomunikazioa aplikatuz hiritarrak atxilotu diren eta gainera torturak jasanaren salaketak agertu diren, horiek ez direla berme guztiekin funtzionatzen duen justizia baten erakusle eta horregatik parlamentari sozialistaren hitzak “adarjotze makabrotzat” jo...

Read More

Gazte Abertzaleak irmoki errefusatzen du Auzitegi Nazionalak Etxeratek antolatutako manifestazioa debekatzea

31 Abe, 2009 Audientzi Nazionala, Bilbo, manifestazioa, Prentsa Oharrak

Eusko Alkartasunako gaztediak neurri hauek zorrozki demokraziaren aurkako meatxua dela diote oinarrizko eskubide eta askatasuna erabat zapuzten baitute Gazte Abertzaleakeko Batzorde Eragileak gaur irmoki errefusatu du Etxerat larunbat honetan Bilbon antolatutako manifestazioaren debekua, Auzitegi Nazionalak hartutako erabakiak adierazpen askatasuna determinatzen duelako. Era berean, gazte erakundeak oroitarazi nahi izan du Etxeratek antolatutako martxak eragile desberdinen babesa zuela: kirolariak, elkarteak, alderdi politikoak eta euskal gehiengo sindikala, besteak beste. Gazte Abertzaleakek, ordu batzuk lehenago manifestaziora atxikitzeko pausoa eman zuelarik, Auzitegi Nazionalak demokraziak bermatu behar dituen eskubideen eta askatasunaren urraketa sakonena egin du debekatze honekin. Gazte Abertzaleakek dispertsioaren amaiera eta presondegietan giza eskubideak bermatzeko aldarrikapena zilegitzat, legezkotzat eta demokratikotzat hartzen du, beraz, debekuaren ezeztapena irmoki eskatzen...

Read More