slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Bakebidean

Gazte Abertzaleakek Bateragune kasuko auziperatuak aske uztea exigitu du

25 Mar, 2012 Bakebidean

Gazte Abertzaleakeko ordezkariak diren Mikel Arreseigorrek eta Haritz Perezek atzo goizean Miramar jauregian egindako ekimen jendetsuan parte hartu dute, Euskal Herriko beste hainbat eragile eta pertsona erreferentzialekin, Bateragune auziaren errebokazioa exigitu dutelarik.Hona irakurri zuten testua: “Datorren asteazkenean, hilak 28, “Bateragune” delako auzian Entzutegi Nazionalak 8 eta 10 urte bitarteko espetxe zigorretara zigorturiko Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto militante politikoen defentsak aurkezturiko helegitea aztertuko du Auzitegi Gorenak. Izaera politiko nabarmena duen epaia aztertuko du Auzitegi Gorenak; iazko irailaren 16ean Entzutegi Nazionalaren moduko salbuespenezko auzitegi batek kaleraturiko salbuespenezko epaia. Herri honetako gehiengo politiko eta sozialarentzat agerikoa izan zen iazko ekainean buruturiko epaiketak eta osteko epaiak herri honetan ematen ari diren urratsak oztopatu eta baldintzatzea zuela helburu. Helburu honetan huts egiten ari dira eta ziur gaude, ez dute lortuko. Bost euskal herritar hauen aurkako zigor gogorrarekin, indar erakustaldia burutu nahi izan zuen Estatu espainiarrak, errepresioan oinarrituriko erakustaldia. Azken urteotan aldaketa nabarmen eta sakonak izan dituen errealitate politiko baten aurkako indar erakustaldia izan zen hura. Euskal jendartearen gehiengo batek bake, justizia eta demokrazian oinarrituriko etorkizuna ikuskatzen duen agertoki baten aurkako erantzun errepresiboa. Gure herriaren aurrean zilegitasunik gabe geratu den indar erakustaldia. Izan ere, euskal gehiengo sozialak judikatura helburu politikoekin erabiltzea arbuiatzen du; agertoki berriaren aurka judikatura erabiltzea arbuiatzen du. Ideia politiko guztien defentsa eta antolaketa askeak bermatuak izan behar dutela aldarrikatzen euskal jendarteak. Ondorioz, egoera berri honetan ez dago lekurik, behin betiko eten behar dute, bake eta aterabideen aurkako agenda politiko eta judizialek. Bertan bildu garen lagunok, Entzutegi Nazionalaren epaia baliogabetu behar dela deritzogu. Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacintoren berehalako eta baldintzarik gabeko askatasuna exijitzen dugu. Horrela, bertan bildutakook gatazkaren aterabide demokratikoarekiko gure konpromisoan berresten gara, bai eta bide horretan egun espetxeraturik dauden lagunek egindako ekarpenaren aitortzan. Bake eta konponbiderako lanean diharduten sektore politiko, sindikal eta sozial guztien berme eta sinesgarritasuna dute auzipeturiko lagunek. Azkenik, datorren 28an Bilboko Albiako Lorategietako Justizia Jauregiaren aurrean burutuko den kontzentrazioaren berri emateko aukera probestu nahi...

Read More

Gazte Abertzaleak ere konponbidearen alde!

18 Urr, 2011 Bakebidean

Urriaren 16an, Bake Konferentzia baino egun bat lehenago, gizarte eragile desberdinak gonbidatuak izan ziren topaketa garrantzitsu horren berri izateko, eta talde bakoitzak gaur bizi dugun egoeraren berri dituzten hausnarketak plazaratzeko. Gazte erakundetik prentsa arduraduna den Asier Gomez Barrenetxea bertaratu zen. Bere aburuz “egun bizi dugun agertoki honetan, eragile politiko eta sindikalaz gain, eragile sozialon hitzak berebiziko garrantzia du, gatazka honen konponbidean denok baitugu gure zeregina”. Ildo honetatik gazteen parte hartzea beharrezkoa dela azpimarratu zuen “Euskal Herriko gazteriak pakean bizitzeko aukera izan behar baitu, denontzat funtsezkoak diren eskubideen guztien errespetuan; eta hori bai orainaldian, baita geroan ere bermatua izan dadin, gazteok lan horretan jarduteko tokia aldarrikatu behar dugu eta proaktiboki lanean jardun konponbidearen...

Read More

Gazte Abertzaleakek “Gazte1+EZ!” ekimena babesten du

10 Eka, 2011 Bakebidean, Eskubide zibil eta politikoak

Aste honetako asteazkenean Gazte Abertzaleakeko antolakuntza idazkaria  den Haritz Perezek eta Joseba Bellok, Bidasoaldeko arduraduna,  “Gazte 1+ EZ!” ekimenari bere babesa eta atxikimendua emateko “Gazte mugimenduei” eskeinitako egunean, beste gazte mugimenduekin batera egindako bilkuran parte hartu zuten. Besteetan egin dugun bezala, Gazte Abertzaleakeko kideek gazteek pairatzen duten errepresioarekin amaitzeko behar ziren ekimenetan parte hartzeko borondatea eta konpromisoa hartu zuten, bakoitzak bere esparrutik alkartasun eta aktibismo olatua aktibatzeko. Nahiz eta azkenengo ekimen hau Donostian egin den, ez dugu ahantzi behar, Euskal Herriko txoko guztietan dauden gazteek pairatu behar izan duten errepresioa izan dela eta honen aurrean, eta benetako justizia eman dadin, gazte guztien indarra eta lana ezinbestekoa...

Read More

“Egin dezagun bidea”

9 Eka, 2011 Bakebidean, Eskubide zibil eta politikoak

Gazte Abertzaleakek “Eman dezagun urratsa” ekimenarekin egin zuen bezala, bere atxikimendua eta babesa eman nahi dio “Egin dezagun bidea” ekimenari. Gure gazte erakundeak argi izan du beti nazioarte mailan dauden Giza eta Talde eskubide ororen errespetuan, Euskal Herri mailan urratzen den eskubide horietako bat, bai frantses zein espainiar estatuetatik inposatutako espetxe politika izan dela. Euskal gazte eragile independentista bezala ezin gara euskal presoek eta bere senideek, zein lagunek pairatzen ari diren sufrimendutik urrun egon. Giza eskubide guztien defentsan ezin dugu ahantzi euskal presoek Estatuek ezartzen duten sakabanaketa politikaren menpe daudela; gaixotasun larriak edota 3/4ak beteta dituzten presoak oraindik gatibu dituztela kartzeletan; isolamendua, bakartzea eta aurrez aurreko bisitetan jasan beharreko tratu iraingarriak kontutan hartuta, besteak beste, eta Gernikako Akordioaren sinatzaileak garenez geroztik, ezin diogu muzin egin errealitateari, eta honen inguruan jarrera aktiboa erakutsi behar dugu. Aro berri honen atarian, euskal gazte independentista orori, urtarrilaren 8an egin zen moduan, hilaren 12an Bilboko kaleetan zehar alkartasun eta babes oihartzuna eramateko dei egiten diogu. Minimo demokratikoen oinarrizkoa den eskubide guztien defentsan, Euskal Herrian eta hemendik at dauden euskal herritarren eskubideak sartzen dira eta beste kasuetan bezala, bakegintzaren bidean alkartasun aktiboa ezinbestekotzat jotzen dugu. Hau horrela, Gazte Abertzaleakeko kideok Euskal Herriak pertsona orok izan behar dituen eskubide guztien onarpenera eramango gaituen bidearen eraikitzean parte hartzen jarraituko...

Read More

Gazteok demokraziaren alde

5 maiatza, 2011 Bakebidean

Gaur goizean, Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusia den Maider Carrerek , eta Andoni Rojok, Europako gazte eragile desberdinek sinatutako Auzitegi Gorenak Bildutaz kaleratutako epailaren inguruko adierazpenaren irakurketa egin dute. “Datozen Udal, Batzar Nagusi eta Nafarroako foru parlamentuko hauteskundeetarako Bilduko zerrendak legez kanporatzen dituen Auzitegi Gorenak kaleratu duen ebazpenaren aurrean, hemen sinatzen dugun gazte eragileek ondorengoa adierazi nahi dugu: 1. Euskal Herriko gazte guztiek praktika politikoa askatasunez eramateko eskubide guztia izan behar dute, beraien ideologiatik haratago dagoen eskubidea, giza eskubide, zibil eta politiko guztien errespetuaren baitan beti ere. 2. Auzitegi Gorenak 2011ko Udal, Batzar Nagusi eta Nafarroako Foru Parlamentu hauteskundeetarako Bilduk aurkeztutako zerrenden legez kanporatzea errefuxatzen dugu. 3. Legez kanporatze honek benetako sistema demokratiko baten aurka oldarki hartutako erabaki politiko baten ondorioa dela sinetsita gaude eta Estatu bermatzaile baten praktikarako kaltegarria erabat . 4. Hemen gaudenok ezeztatzen dugu, Euskal Herriko hainbat gazte erakundeez osatutako mugimendua den GazteEHerria, legez kanpo dauden erakundeen jarraipena, zein ETAren proiektuko zatia edo/eta estrategia denik. 5. Bilduko zerrendei kaleratutako inpugnazioetaz arduratuz eta GaztEHerriko partaideak dauden defentsa- gabeziaren aurrean, Estatu Fiskaltza eta Abokatutza orokorrei ondorengoa eskatu nahi diegu: argi utz dezaten GaztEHerriaren inguruko ikerketa judiziala egiten ari diren edo ez. Bilbo, 2011ko maitzaren 5an” AGENTES DE EUSKAL HERRIA GAZTE INDEPENDENTISTAK GAZTE ABERTZALEAK ALTERNATIBA GAZTEAK GAZTEHERRIA EGI IRATZARRI GKK GAZTE KOMUNISTAK EGK AGENTES ESTATALES JERC JNC JUVENTUDES ANDALUCISTAS CHOBENTU ARAGONESISTA GALIZA NOVA DARREU BLOC JOVE AGENTES EUROPEOS EFAY (ALIANZA...

Read More