slide

  • Eman euskarari arnasa, bizi euskaldun

    Euskara gu guztion altxorra da, ez putzu sakon eta ilun batean gordetzeko altxorra. Euskaldunok ezpainetan dugun lanabes baliotsua da, elkarrekin partekatzekoa. Muxuak bezalaxe, ezpainetik ezpainetara salto egiten duen animalia da, elikatu eta zaindu beharreko laguna. (gehiago…)

  • Ez  ikaratu

    Ez ikaratu

    Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, …

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

Berdintasuna

Ez ikaratu

25 Aza, 2017 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Berdintasuna, Feminismoa

Azaroaren 25a “Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna“ bada ere, egunkarietako azaletako irudia bihurtzen bada ere, Nazio Batuen Erakundearen mikrofonoetan, erakundeetako adierazpenetan, eta bularretan lazo lilak eramaten badira ere, azaroaren 26an ahantziko den postureo hutsa izango da; propaganda amaitu orduko, aho gutxi batzuetan iraungo duen garrasia izango da. Beste behin ere, emakumeok bortizkeria bera jasaten jarraituko dugu inongo “nazioarteko egunek” erremediorik jarri gabe. Emakumeok egunero eta edonon gu txikitzea bideratuta dagoen bortizkeria jasaten dugu. %35oi bortizkeria matxistak kolpatuko gaitu bizitzan zehar. Bortizkeria modu anitzek inguratzen gaituzte. Isilpean eta ikusezinak diren jarrera txikitzaileak dira asko; uneoro, munduko edozein bazterretan, emakumeak zapaltzen gaituzten gizarteetako estrukturetan barneratutako eraso sistematikoak jasan behar ditugu. Eta hauek ez dituzte gorputzean markarik uzten, ez; hauek arima zulatzen dizkigute, gure bizitzan sakonki eragiten digute. Gazte Abertzaleaketik argi dugu hezkuntza heteropatriarkal batean oinarritzen den sistemak arazo hau areagotu besterik ez duela egiten, eta parekidetasunean eta sexu askapenean oinarritutako hezkuntza sistema beharrezkoa dela aldarrikatzen dugu eredu matxista gainditzeko eta betiko ezabatzeko. Egun gai zabal honen inguruan lantzen diren politikak eskasak iruditzen zaizkigu; erakunde publikoek modu testimonial batean lantzen dute gaia, bitarteko gutxi eta diru gutxiago inbertituz. Bitartean, tortura matxistari, mespretxu matxistari, bortizkeria matxistari aurre egiteko gizartean antolatutako mugimendu feministak egiten duen lana arazo honen ezagutzan eta kontzientziazioan berebiziko garrantzia du eta nola ez, bat egiten dugu borroka horretan. Emakumeok ez dugu beste izakiok merezi duten errespetua baino gehiago izan nahi. Errespetatuak izatea nahi dugu. Gure askatasuna eta gure duintasuna ez dira eztabaidan egon behar. Gure bizitza askatasunean bizitzeko eskubidea bermatuta izan nahi dugu. Eta hau bete ezean, borroka feministak aurrera jarraitu behar du. Edonon eta edonoiz ikusezin diren erasoak, jarrera txikitzaileak eta eraso fisiko guztiak salatu behar ditugu eta erantzuna izan behar dute. Hortaz, aurten Gazte Abertzaleakeko kideok argi dugu gure aldarria: Jarrera mutuak kolpeak bezain bortitzak dira!...

Read More

Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alardean diskriminazioa toleratzen laga dezatela exijitzen die

29 Eka, 2017 Albiste aukeratuak, Berdintasuna, Emakumea, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alarde pribatu eta diskriminatzailearen aurrean duen tolerantziari bukaera ematea exijitu dio. Gazte erakundea, urtero legez, Alarde publiko eta parekideko emakume eta gizonei udaletxean emango zaien harreran parte hartuko du. Gazte Abertzaleaketik “kaldartzat” hartu da Iñigo Urkullu Lehendakariaren jarrera “Emakunderen atzean ostentzeagatik”. “Eusko Jaurlaritzak baliabideak ditu urtero emakumeak diskriminatuak ez izaten jarraitzeko, baina udal gobernuaren onespenarekin diskriminatzen jarraitzen dute”, adierazi du. Honela, Eusko Jaurlaritzari neurri zehatzak hartu ditzan eskatzen dio, Irungo emakumeek beren jaietan baldintza beretan eta diskriminaziorik gabe goza dezaten. Gainera, Jose Antonio Santano Irungo alkatearen jarrera salatu du Eusko Legebiltzarreko Berdintasun Legea bete ez izanagatik, Alarde diskriminatzaileari fabore tratua eskaintzen jarraitzen...

Read More

11 koloretako Euskal Herri baten alde

21 Mar, 2015 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Aniztasuna, Berdintasuna

1979. urtean NBEko (Nazio Batuen Erakundea) batzar orokorrak gaurko eguna (martxoak 21) izendatu zuen Arrazakeria eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Baina gaurko egunean ez dugu zer ospatzerik. Gaurko egunean, urtean jasaten diren giza eskubideen bortxaketak salatu nahi ditugu, eguneroko lana eta borroka dala uste baitugu. Horregatik, gaur, bihar eta etzi, denon eskubideak defendatzera aterako gara irmoki Euskal Herriko karrika eta txoko guztietara. Hamaika koloretako mundua nahi dugu, aniztasunaren lehio. Hamaika koloretako Euskal Herria nahi dugu eta horren alde eta injustizien aurka dudarik gabe jo behar degu. Gazte Abertzaleaketik, Euskal Herri anitz eta parekide baten alde borrokan jarduko dugu. Europak XX. mendean bizi izan dituen gatazka guztien gainetik, faxismo eta arrazakeriaren gainetik, aurrera jarraitu dugu gizarte justuago eta parekide bat eraikitzen. Garai makalak izan arren, bidea erraza izan ez arren, aurrerapauso asko eman ditugu gure gizartean. Hala ere, XXI. mendean Europa barnean sortzen ari diren mugimendu arrazistak salatu nahi ditugu gogorki. Euskal Herria ez da atzean geratu eta, inposatutako krisia dela medio, erakunde batzuk xenofobia eta gorroto mezuak zabaltzen ari dira boto batzuen truke. Horregatik, Gazte Abertzaleaketik gizarte parekide eta anitz baten alde agertzen gara: 11 koloretako Euskal Herri baten...

Read More

Garena izan, eman eta egin! (Clara Zetkin gogoan)

7 Mar, 2014 Adierazpena, Albiste aukeratuak, Berdintasuna, Feminismoa

“gizonak mutu gelditzen direnean, geure idealak ozen esatea dagokigu emakumeoi” Clara Zetkinen hitzak XXI. mende honetan diraute. 1910. urtean Copenhaguen Clara Zetkinek “emakumezkoentzat maiatzaren lehena” izan behar zuena aldarrikatu zuen, gerora “Emakumeen nazioarteko eguna” bezala ezagutu duguna. Hitzak eta irudiak badiraute ere, 2014. urte honetan emakumeen eskubideen alde ibilbide luzea egiteko dugula argi dugu. “gure lana ez dute ulertzen gure etsaiek, ezta gure kideek ere” Duela mende bat morez margotu nahi izan zuten egun honek, egun emakumeok geure eskubideen jabe ez garela irudikatzen du. Honen harira Clara Zetkinek esan zuena gogora ekarri dugu geure borroka latzena gure ingurukoetan baitatza; egunerokotasunean hamaika arazo garrantzitsuagoak daudela eta emakumeen eskubideetan aurrera pausoak eman direla argudiatuz, edozein esparrutan emakumeen eskubideen alde jardutea bigarren maila batean uzten baitute. Hipokresiaren armiarma sarean nahasirik dauden hamaika eskaintza eta berdintasunaren aitzakia, feminismoa albo batera botatzeko ahaleginetan, zaharkituta dagoen mugimendua dela sinestarazi nahi digute. Feminismoa, matxismoaren pare jartzen dutenak ere badaude, maltzurki sexu desberdintasunaren fruitu bera dela esanez; eta orduan oroitu beharrean gaude matxismoak feminismoarekin duen alde nabarmenetarikoa matxismoak emakumeak erailtzen dituela da. Eta joko horretan gaude. Ez atzera ez aurrera. Emakumeen eskubideekin jolasean, nor baino nor berdinago, berdintasuna eskubideen bermea balitz bezala; hori bai, berdintasun horretan emakumeen eskubideak erabaki politiko eta erlijiosoen menpe utzita. “emakume langileari bere mailako gizonarekin batera gizarte kapitalistaren aurka borrokatzea dagokio”. Nork hitz-egingo du gutaz hiltzen garenean? Inork ez (pelikula gogora ekarriz). Horregatik antolatu eta geure eskubideen alde guk geuk borrokatu behar dugu. Inork ez du gure hitza kontutan izango desagerrarazten bagaituzte; isilarazten bagaituzte; lotsaz ezkutatzen bagaituzte. Eta ez gaitzatela nahas: Feminismoa lan egin nahi duen guztiarentzat irekia dago eta bidelagun izan nahi duen oro ongi etorria da; Feminismoa gizaki orok besarkatu dezakeen askatasun taupada da. Clara Zetkinen hitzak berreskuratuz “Emakume langileari bere mailako gizonarekin batera gizarte kapitalistaren aurka borrokatzea dagokio”. Feminismoak gizarte eredua eraldatuz gizaki ororentzat giza legezkoa dena eman nahi dio. Ez gehiago, ez gutxiago. Garena izan, eman eta egin. Ekintza zuzena eta argia bultzatu behar dugu: morez margo ditzagun geure gizartean aurkitzen ditugun hamaika oztopo; eta morez koloreztatu tokian tokiko sortzen diren berdintasunaren inguruko gatazkak; morez jantzi geure bihotzak mehatxu, bortizkeri eta bortxaketa baten aurrean; eta beste kolpe batean aurrean, bandera moreekin ingura ditzagun urtean erailak izaten diren emakumeak. Erantzun...

Read More

Urrats bat berdintasunera

8 Mar, 2011 Berdintasuna, Euskal Herria Ezkerretik

Gazte Abertzaleak erakundetik uste dugu gaur egun sexuen arteko berdintasuna ez dagoela bermatua eta hortaz, ez dela benetakoa gure gizartean, eta bere lorpena arte borroka egitea beharrezkotzat hartzen dugu. Martxoaren 8etan argi gelditzen da geure gizarteak erabateko aldaketa behar duela . Azken batean, gure gizartean sexua diskriminaziorako arrazoia izaten jarraitzen duela. Gizon edo emakume jaiotzeak gizarte rol bat izatera eramaten gaitu, askotan kentzea zaila den papera. Modu berean, egutegian emakumearen eskubideak ozenago aldarrikatzeko egun bat zehaztuta izateak, gizarte honek emakumeekiko bidegabekeriak egiten jarraitzen duenaren isla da. Lan baldintza txarrak eta indarkeria, iceberg erraldoi baten punta besterik ez dira, bakarrik emakumea izateagatik gertatzen diren eguneroko giza eskubide basikoen urraketan oinarritzen den iceberg erraldoia. Egun guztiak izan behar dira Martxoaren 8a, gutxienez egun honetan egiten dugun aldarrikapena beharrezkoa ez den bitartean, guztiekin bidezkoa den gizarte bat lortu arte, non sexua ez da diskriminaziorako baldintza bat. Gazte Abertzaleakeko kideok, gaur bezalako egun batean, emakumeak jasaten dituzten eskubide urraketen eta irainen kontrako borrokan berresten gara, berdintasunaren aldeko deia berea eginez. Zentzu honetan, erakunde abertzalearen militanteok, Euskal Herria Ezkerretik gaurko egunean antolatutako ekitaldian eta udalerri desberdinetan deitutako manifestazioetan parte hartuko...

Read More

Gazte Abertzaleak berdintasunaren alde, Irungo Alardean ere

30 Eka, 2010 Berdintasuna

Gazte Abertzaleak aurten ere Irungo Alarde mistoari  bere babes aktiboa eman nahi izan dio, udaletxeko balkoian harrera emanez. Irungo kaleetatik emakumez zein gizonez osatutako alardea jarraitu dute, Eusko Alkartasuneko hainbat kiderekin batera. Gizarteak baditu mila gaitz herrietako festak sexismoaren pozoiaz kutsatzeko; urratu ditzagun tradizio faltsuen kateak, eta utz dezagun jai giroa denontzat paketsua eta alaia izan dadila. Egunero arrazoigabeko jarrera sexistek milaka pertsonen bizia aurrera era normal batean eramateko oztopoak jartzen dituzte. Legearen aurreko berdintasuna lortzeak, zoritxarrez ez du praktika errealean parekidetasuna ekarri, eta kezkaz ikusten dugu, gazteen artean betiko egoera eta jarrera diskriminatzaileak nola berrematen diren: publizitate sexista, tratu txarrak, botere eta erabakitzeko guneetan neska eta emakume presentzia eskasa, etab. Hau dela eta, Alardea bezalako egun batean, Gazte Abertzaleak gazte erakunde bezala bere atxikimendua helarazi nahi die Irungo alarde mixtoko kideei, beraien aldarrikapenak geureak egiten ditugula...

Read More