slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Berria

GAk Marokok Aaiunen bereizi gabe egindako erasoa gaitzetsi du irmoki

9 Aza, 2010 Berria

Gazte Abertzaleakek Marokoko gobernuak Saharako Agdaym izik kanpamenduaren aurka egindako erasoa erabat gaitzezten du. Eraberean, gazte erakundeak Espainiako Gobernuari “Marokokin dituen erlazio guztien etetzea” eskatzen dio “Saharako herriaren aurkako errepresioa amaitzen duenerarte”. Marokoko gobernu zapaltzaileak herri saharauiaren aurka erabiltzen ari den “bortizkeria jasangaitza da”, eta herri honek demokratikoki egiten dituen eskaera guztiei jarrera ankerragoarekin erantzuten die. Hau dela eta, Euskal Herritik, Gazte Abertzaleakeko kideak, indarra eta babes osoa bidaltzen die saharaui guztiei, “elkartasunak gobernu zapaltzaileek ezarri nahi dizkiguten muga eta oztopo guztiak gainditzen...

Read More

Gazte Abertzaleakek bat egiten du larunbat honetan Bilbon Udalbiltzaren alde deituriko manifestazioarekin

15 Uzt, 2010 Adierazpena, Audientzi Nazionala, Berria, Bilbo, Eskubide zibil eta politikoak, Prentsa Oharrak

Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gaur goizean bat egin du larunbat honetarako Bilbon Udalbiltzako auziperatuen alde “UDALBILTZA ASKE! BAI UDALBILTZARI. BAI EUSKAL HERRIARI” lelopean deitua dagoen manifestazioarekin. Gazte Abertzaleakek gaur goizean adierazi du bat egingo duela larunbat honetan Bilboko la casillatik, Udalbiltzako auziperatuen alde egingo den manifestazioarekin. Gazte erakunde independentistak “bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi die prozesu honetan auziperatuak dauden 22 pertsonei. Ezin dugu onartu estatu españolak gure erakunde propioak izan nahiagatik kartzela zigorrak ezartzea”. Erakunde independentista eta ezkertiarraren aburuz “horrelako prozesuekin argi geratzen da estatu espainolak ez duela sekula onartuko gure herriaren askapena, eta horregatik tinko eutsi behar diogu desobedientzia zibilaren mailuari, era demokratiko eta baketsu batean gure herriaren independentzia eta erakunde propioak lortzeko.” Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak argi utzi nahi du, “Udalbiltza bezalako ekimenek erakusten dutela gure herriak bere erakunde propioak behar dituela eta herriak eskatzen dituela”. Horrela gazte erakunde independentistak eskakizun bat egiten dio auzitegi nazionaleko fiskaltzari, “erretira ditzala 22 auziperatuen aurkako karguak eta beraien absoluzioa eska dezala, ez baita inongo deliturik Estatua nahi duen herri batek estatu hori lortzeko erakundeak sortzean”. Horregatik, Gazte Abertzaleakek dei egiten die Euskal Herriko gazte guztiei parte har dezatela larunbat honetan Bilbon egingo den manifestazioarekin, “auziperatuek euskal gaztediaren babesa eta berotasuna behar dute, auzi injustu eta bidegabe baten aurrean ikus dezaten Euskal herritarrok ez dugula begirada...

Read More

Argentinan ere, Gernika gogoratuz

2 maiatza, 2010 Berria, Diaspora, Ekintzak

“Zingirako Euskaldunak”, Chacosmúseko eusko- argenitinar egoitzak, Gernikako bonbardeaketaren 73. urteurrenaren ekitaldia egin du pasa den maiatzaren 1ean.Gure herriko Independentzia enparantzan, Gernikako arbolaren kimuaren ondoan, Pedro Mauregui Larrandak, Euskal Etxearen Idazkariak, urteurren honen inguruko gogoeta hitzak esan zituen. Geroago, Emiliano Armendáriz, “Eusko Hazia” Dantzari taldearen Zuzendari legez, Iñaki Agostini Zubillaga, necocheatar txistulari eta dantzariak “Aurresku” eder bat dantzatu egin zuen. Ondoren Euskal Etxeko Alkatea den Osmildo Aranchetbeherak eta lehendakari- ordea den Teresa Ayerza de Ehulek lore sorta bat eskeini egin zuten, hurrenez hurren Agustu Infantek Cesar Arrondo irakasleak egindako idazkia irakurri zuelarik, bertan egon zirenen artean zabaldua izan zelarik. Azkenik, Jeronimo Infantek berak konposatutako “Pueblo Vasco” izena duen abestia gogotxu abestu zuen, ekitaldi zoragarri honi amaiera emanez. (Pedro Mauregui Larrandak, Gazte Abertzaleakeko Diasporako Idazkariak...

Read More

GA bakearen alde Chascomús-en

1 maiatza, 2009 Berria

Chascomús-eko Elkarte Eusko-Argentinarraren Zuzendaritza Komisioak, “Zingiriko Euskaldunak”, joan den apirilaren 25ean Independentziaren Plazan ekintza bat antolatu zuen komunitatearen gazteekin, orain 72 urte Gernikan izandako bonbardeaketaren inguruko kontzientzia zabaltzeko. Helburua bakearen inguruko mezua zabaltzea izan zen. Leku horretan dagoen Gernikako Arbolaren kimuaren inguran, gazteek bakearen inguruko marrazkiak egin zituzten. Marrazkiak Chascomús-eko dendetan banatuak izan ziren. Gazte Abertzaleakek parte hartu zuen diasporako idazkaritzaren...

Read More

GA lagun eta afiliatuei

21 Urr, 2008 Berria

Gazte Abertzaleak-ek parte hartuko du asteburu honetan Eusko Alkartasunetik proposatutako ekintzetan. Zentzu horretan, bere lagun eta afiliatuei, larunbatean erabakitzeko eskubidearen eta kontsultaren aldeko mobilizazioetara joateko deia egiten die. Bide batez, iganderako EAk antolatutako ekitaldian izango dela iragartzen du gazte erakundeak. Lizarran, erabakitzeko eskubidea eta lurraldetasuna defendatuko...

Read More