slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Bilbo

Gazte Abertzaleak irmoki errefusatzen du Auzitegi Nazionalak Etxeratek antolatutako manifestazioa debekatzea

31 Abe, 2009 Audientzi Nazionala, Bilbo, manifestazioa, Prentsa Oharrak

Eusko Alkartasunako gaztediak neurri hauek zorrozki demokraziaren aurkako meatxua dela diote oinarrizko eskubide eta askatasuna erabat zapuzten baitute Gazte Abertzaleakeko Batzorde Eragileak gaur irmoki errefusatu du Etxerat larunbat honetan Bilbon antolatutako manifestazioaren debekua, Auzitegi Nazionalak hartutako erabakiak adierazpen askatasuna determinatzen duelako. Era berean, gazte erakundeak oroitarazi nahi izan du Etxeratek antolatutako martxak eragile desberdinen babesa zuela: kirolariak, elkarteak, alderdi politikoak eta euskal gehiengo sindikala, besteak beste. Gazte Abertzaleakek, ordu batzuk lehenago manifestaziora atxikitzeko pausoa eman zuelarik, Auzitegi Nazionalak demokraziak bermatu behar dituen eskubideen eta askatasunaren urraketa sakonena egin du debekatze honekin. Gazte Abertzaleakek dispertsioaren amaiera eta presondegietan giza eskubideak bermatzeko aldarrikapena zilegitzat, legezkotzat eta demokratikotzat hartzen du, beraz, debekuaren ezeztapena irmoki eskatzen...

Read More

Gazte Abertzaleakek Bilbon jasotako azken eraso homofoboaren aurkako kontzentrazioan parte hartzen du

30 Aza, 2009 Bilbo, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleak gaur arratsaldeko 20:00tan Bilboko Arriaga Antzokiaren aurrean antolaturiko kontzentraziora bertaratuko da, aurreko astean Bilboko Alde Zaharrean jazotako eraso homofoboa gaitzesteko. Erakunde independentistak agintariei eskatu die homofobia erasotzaileen aurka astungarria izan dadila eta gizartean homofobiaren arazoari konponbideak sustraitik emateko neurriak hartu ditzala. Gazte talde independentistak LGTB kolektiboek gaur arratsalderako antolaturiko kontzentraziora atxikitzen dela iragarri du, arratsaldeko 20:00tan Arriaga Antzokiaren aurrean. Gazte Abertzaleakek pasaden astean Bilboko Alde Zaharreko Pilota kalean gazte batek pairatutako eraso homofoboa gaitzetsi du eta eskatu du horrelako ekintzak ez daitezen ekintza aislatu kontsideratu, “azkenaldian, zoritxarrez, maiz errepikatzen baitira”. Asier Gomez Barrenetxea, Gazte Abertzaleakeko Nazio Batzordeko kidea, gazte erakundearen izenean bertaratuko da kontzentraziora Gertakari hauen aurrean, Gazte Abertzaleakek administrazioari eskatu dio beharrezko neurriak hartu ditzan, beharrezko errekurtsoak erabiliz homofobia alde guztietatik borrokatzeko, batez ere, hezkuntzan, errespetuan eta tolerantzian sakonduz. Talde independentistaren aburuz, “larria da kalean arnasten den homofobia, baina are larriagoa da oraindik homofobia hori hezkuntza zentroetan ematen denean, horregatik berebizikoa ikusten dugu administrazioaren jarduketa.” Gazte Abertzaleakek espero du lehenbailehen erasotzaileek Justiziaren aurrean erantzutea eta legea guztiz bete dadila horrlako erasoak ez daitezen inpune geratu. Zentzu berean, Gazte Abertzaleaketik eskatu da homofobiaren astungarria horrelako delituen autoreen aurka erabili dadila. “Homofobia, sexu diskriminazio izateagatik, Kode Penalean jasorik dago astungarri bezala; halere, epaile eta fiskalen aldetik sententzietan aplikatzeko boluntade falta dagoela” kritikatu dute Gazte...

Read More

Gaztekari Berezia. Euskal Herria vs. Catalunya

12 Urt, 2008 Bilbo, Euskal Herriko Selekzioa, Gaztekaria, Herriz Herri

Lehengo astean zin egin genuen bezala hementxe duzue Euskal Herriko selekzioaren partida egunean San Mames kanpoan banatu genuen Gaztekari Bereziaren ale digitala. Deskargatu dezakezue eta baita hura iruzkindu ere. Azpimarratu beharra dago harrera ezin hobea izan zuela aldizkariak eta 15 minuturen buruan alerik gabe gelditu ginela. Hementxe duzue, bada. Aurkibidea honakoa duzue: 4.or. EDITORIALA 6.or. ERREPORTAJEA -Selekzioaren historio laburra 8.or. EH. MUNDIALERA -Euskal selekzio bat izateko… -Bide eginez. -Selekzioa babestuz. 13.or. EH. ATZERRIAN -Venezuela vs. Euskadi -Catalunya vs. Euskadi Aldizkaria ikusi nahi baduzue, egin ezazue klik hemen edo...

Read More

Euskal Herria-Catalunya. Argazki Erreportajea

31 Abe, 2007 Bideoak, Bilbo, Ekintzak, Euskal Herriko Selekzioa, Herriz Herri

 Gazte Abertzaleak Euskal Selekzioaren aldeko manifestazioan egon zen. [youtube]kTpjTvG6L-c[/youtube]    GAko militanteak, Rafa Larreinarekin, manifestazioko pankarta eramaten (25 000 pertsona inguru, bildu ziren manifestaldian).   GAko kideak Donostia euskal selekzioaren aldeko kartelak jartzen ibili ziren. Bilbon, berriz, San Mames estadioaren kanpoan Euskal Herriko Selekzioari buruzko Gaztekari monografiko baten 2000 ale banatu zituzten partidua baino lehen. Partiduaren hasieran jokalariek “Nazio bat selekzio bat. Una nació una selecció.” leloa zuen pankarta...

Read More

GA Sinboloen Inposaketaren aurrean

23 Abe, 2007 Bilbo, Herriz Herri, Prentsa Oharrak

Bilboko Gazte Abertzaleak-ek erabateko gaitzespena erakutsi nahi dio Bilboko Udalari egunero bandera espainola esekitzera behartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko sententziari. Asko dira egunero inongo banderarik esekitzen ez dituzten estatuko udalak, baina PP nahiz PSOE beste sindikatu ultraeskuindarrekin batera bandera espainola Euskal Herrian ondo esekia egon dadin arduratzen dira, gogorarazteko horrela beste behin, Bidasoaren ibaiertz honetan gauden euskaldunak espainiar inperio sakrosantuaren parte garela konkista-eskubideak direla medio. Beste behin motibazio politikoak ikusi ditzakegu sententziaren atzean, izan ere, soberan erreza eta errentagarria da euskal gatazkari esker Espainian botoak lortzea. Gazte Abertzaleak-en gero eta argiago dugu estatuak uzten digun bide bakarra desobedientzia zibil, baketsu eta demokratikoa dela eta horregatik Bilboko alkate den Iñaki Azkunari bandera espainola ez esekitzeko eskatzen diogu, bilbotarrek eskatzen ez dioten bitartean. Modu berean alkateari gogorarazten diogu herri-arautegian badaudela nahiko mekanismo parte-hartzea bultzatzeko eta hiritarren nahia zein den...

Read More