slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Deklarazioa

Zure heriotzean, Sabin, izar berri bat piztutzen da Euskal Herriko zeruan

28 Abe, 2010 Deklarazioa

Justuago den Euskal Herri independente eta baketsu baten alde zuk hartutako konpromisoa ez da itzaliko. Euskal Herriaren aldeko diskurtso sutsuekin eta atzera bueltarik ez zuten jarrera eta ekimen ausartekin, gazteoi irakatsitakoak ez ditugu ahantziko, eta guk zure borroka gogoz indartuko dugu, ez dugulako beste bideetan sinisten, hau delako bidea; independentisten arteko elkarlana sustatzen eta elkartasuna hizpide duen Euskal Herri justuago eta ezkertiarrago baten alde egingo dugu. Gaur gure Euskal Herriko zeruan izar berri bat piztu da, esperantza, indarraren eta tinkotasunaren izarra. Zure lana jarraituko dugu, zintzotasunez egingo dugu eta tinko, zuk irakatsitakoaren bide. Izan zinetelako gara, eta garelako izango dira. Agur eta ohore...

Read More

Gazte Abertzaleak ere joango da

15 Abe, 2010 Bakebidean, Deklarazioa, Eskubide zibil eta politikoak

Gazte Abertzaleakeko kideok “Euskal Presoak Euskal Herrira eskubide guztiekin, EGIN DEZAGUN URRATSA” lemapean urtarrilaren 8an Bilboko kaleetan antolatuko den manifestazioarekin bat egiten dugu. Gure gazte erakundeak argi izan du beti nazioarte mailan dauden Giza eta Talde eskubide ororen errespetuan, Euskal Herri mailan urratzen den eskubide horietako bat, bai frantses zein espainiar estatuetatik inposatutako espetxe politika izan dela. Beraz, itxaropen eta ilusio garai hauetan gai honen inguruan Gazte Abertzaleaken historikoki landu ditugun aldarriak eta jarrerak areagotzen ditugu, alkartasun eta babes osoa emanik euskal preso politikoen eskubideen alde. Euskal gazte eragile independentista bezala ezin gara euskal presoek eta bere senideek, zein lagunek pairatzen ari diren sufrimendutik urrun egon. Giza eskubide guztien defentsan ezin dugu ahantzi euskal presoek Estatuek ezartzen duten sakabanaketa politikaren menpe daudela; gaixotasun larriak edota 3/4ak beteta dituzten presoak oraindik gatibu dituztela kartzeletan; isolamendua, bakartzea eta aurrez aurreko bisitetan jasan beharreko tratu iraingarriak kontutan hartuta, besteak beste, eta Gernikako Akordioaren sinatzaileak garenez geroztik, ezin diogu muzin egin errealitateari, eta honen inguruan jarrera aktiboa erakutsi behar dugu. Aro berri honen atarian, euskal gazte independentista orori urtarrilaren 8an Bilboko kaleetan zehar alkartasun eta babes oihartzuna eramateko dei egiten diogu. Minimo demokratikoen oinarrizkoa den eskubide guztien defentsan, Euskal Herrian eta hemendik at dauden euskal herritarren eskubideak sartzen dira eta beste kasuetan bezala, bakegintzaren bidean alkartasun aktiboa ezinbestekotzat jotzen dugu. Urte berriaren hasieran, Gazte Abertzaleakeko kideok, urtarrilaren 8an Euskal Herriak behar duen urrats berri horretan parte hartuko dugu, besteetan egin dugun antzera, gure jardun politikoari balore erantsi bat eskainiz:...

Read More

Gazte Abertzaleak tortura eta ilegalizazioen aurka eta proiektu politiko guztiak garatzeko eskubidearen aldeko manifestaziora atxikitzen da

19 maiatza, 2010 Deklarazioa, Gazteria

Gazte Abertzaleaketik, beste behin ere, estatuaren politika errepresiboa salatu nahi dugu. Kezkaz ikusten jarraitzen dugu gaur egun euskal gazteria pairatzen ari den zirikatze eta jazarpen egoera. Euskal Herria egoera berri batean sartzen ari den honetan, oso larria deritzogu hala nolaz, Estatuak bere zapaltze politika medio gazte independentistak atxilotzea, hauen “delitu” bakarra independentziaren alde lan egitea denean. Urteetan euskal gaztediak bizi izan duen iraultza itxaropentsua bizitzen ari garen unean, ez du logikarik inkomunikazioak, torturak, atxiloketak, etab. aurrera eramatea, Estatuak Euskal Herrian normalkuntza egoera ez sustraitzea bere helburuetariko bat ez bada noski. Hauek, gaurko testuinguruan, Estatuak Euskal Herriko gazteen aurkako eraso zuzentzat jotzen ditugu, eta zentzu honetan, errealitatea zein den jakinda, irmoki aldarrikatzen dugu gazteok joko horretan ez garela eroriko, eta gure erantzuna inoiz baino tinkoago izanik, min gehien egin diezaiekeen oihartzuna izan behar dugu gure ahotan fase berri honetan: independentzia nahi dugu, gazteok eskubide zibil eta politikoen bermea izateko. Argi dugu justiziaren presentzia eza bizi garen egun hauetan, askatasunaren berrezarpenaren beharra inoiz baino handiagoa dela, parte hartze esparrua birsortuz, gizarteak demokrazia sistemaren inguruko konfiantza berreskuratzeko. Euskal Herriko gazte guztion indarra Iruñeko kaleetan barrenan ikusiko da. Bat eginik, desberdintasunak alde batera utzita, batzen gaituen eskubide zibil eta politikoen aldeko martxa izango da, proiektu guztiak garatzeko eskubidearen aldarrikapen garbia, amaiera, inkomunikatzearen aurkako urratsa, askatasuna eta elkartasunaren aldeko aldarria. Beraz, Gazte Abertzaleakeko kideok berriro ere gazte independentista guztien eskubideen urraketen aurkako martxarekin bat egiten dugu; gaztea eta independentista izateak dakartzan kriminalizazio eta jazarpen egoera salatuz, Euskal Herriko hiritarrok izan behar ditugun eskubide guztiak eskutan izan arte. Gure oihartzuna ezin izango dute legez kanpo utzi, ezingo gaituzte gelditu. Beti...

Read More

Gazte Abertzaleakek eragile internazionalei gatazka palestino-israeldarra amaitzeko presioa egin dezaten eskakizuna egin du

14 maiatza, 2010 Deklarazioa, Eskubide zibil eta politikoak, manifestazioa, Prentsa Oharrak

Eusko Alkartasunako gazte erakundeak honako deklarazio Instituzionala egin du estatu Israeldarraren sorreraren 62. urteurrenean. 1948ko maiatzaren 14an estatu Israeldarraren sorrera aldarrikatu zen, 1947ko azaroaren 29an Nazio Batuen Batzar Orokorrak egindako bozka baten ondoren, non Palestinar protektoradoa bi estatutan banatzen zen eta Jerusalem Nazio Batuek zuzendutako hiri internazional moduan geratzen zen. Palestinak ezinezkoa duenean oraindik estatu bezala existitu, eta bitartean Israelek bere sorreraren 61. urteurrena ospatzen du. Gazte Abertzaleaketik datorren urtean herri palestinarrak bere urteurrena bete dezaten desiratzen eta irrikatzen du. Estatu independiente, demokratiko, ziurra eta Cisjordaniako kolonien muga libre eta justu batzuen eratzea ez da soilik betebehar historikoa, baizik eta elkarte internazionalaren eta Israelen betekizuna ere bada. Horregatik laukoteari (NBE, AEB, Errusia eta EB) eskatzen diogu presioa egin dezatela indar guztiekin eta dauzkaten método ororekin, Netanyahuren gobernu ultraeskuindarrak gera ditzan  akzio errepresibo guztiak eta eseri dadila Palestinako autoridade guztiekin alde guztientzako justua izango den bake bat lortzeko. Bestalde eta ezberdinen arteko elkarrizketa bai Euskal Herriko zein Ekialde Hurbileko gatazkak gainditzeko konponbide bakarra dela pentsatzen dugun heinean, Palestinako fakzioei borroka era unilateralean utz dezatela  eskatzen diegu borondate onaren seinale bezala eta horrela aurkez dezatela frente bateratu bat negoziaketetara legitimitate osoa emango diena. Muga justu eta Israelgo bizilagunekin era baketsuan biziko den Estatu Palestinar baten existentzia ematen ez den bitartean, ezingo da terrorista askoren justifikazioa den munduko gune beroena desaktibatu. Hainbat gerra, eraso, intifada eta inbasioren ostean, geroz eta egoera okerragoa du mespretxatuentzat, herri palestinarrarentzat. Baita exijitzen dugu ere Israel eta etorkizuneko estatu Palestinarraren artean elkarbizitza armoniosoa izan dadin lehen pausu bezala, Nazio Batuek onartutako erresoluzio guztiak bete...

Read More

GaztEHerriarekin denok Bruselara!!

5 maiatza, 2010 Deklarazioa, Ekintzak, Gazteherria, Gazteria, manifestazioa, Prentsaurrekoak

GaztEHerriak maiatzaren 29an Brusela parte hartuko duen martxaren aurkezpena egin du. Apirilaren 2an Durangon jaso zuen euskal gazteriak nazioarteko gazteriaren babesa eta herri zapaldu guztien etsaia berbera dela azpimarratu zuten orduan. Irakurritako manifestua ondorengoa da: Aurtengo udaberriarekin batera euskal gazte independentista eta ezkertiarrok burujabetasunaren alde pauso garrantzitsuak ematen hasiak gara. Durangoko ekimenaren aurretik esan genuen Euskal Herria fase politiko berrian sartua dela. Indarrak bildu eta independentziarako bide geldiezina abiatu da, honen adierazle izanik eragile politiko, sozial eta sindikalek independentziaren alde egiten ari garen urratsak. Honek agerian utzi du Espainiar Estatuaren egonezina. Eta hau hasiera besterik ez da. Gazteok independentziaren aldeko apustu sendoa egin dugu. Guk ere gure indarrak bildu eta independentziaren aldeko herri olatuari gure ekarpena egiteko jaio da GaztEHerria, Independentzia, alternatiba bakartzat ikusten dugun gazteon bilgunea. Durangon jarri genuen gure lehen harria Aberri Egunaren testuinguruan. Oztopoak oztopo, 10.000 gaztek bat egin genuen Independentziaren alde. Durangon argi geratu zen euskal gazteriaren hautua independentzia dela. Milaka gaztek, independentzian amestu, eta gaurdanik eraikitzen hasteko konpromisoa daukagula argi utzi genuen Durangon. Milaka izan ginen ere Aberri Egunean parte hartu genuen gazteak eta hain justu, Aberri Egun horrek markatu du aro berri honen hasiera. Orain, gure proiektua, independentzia, lau haizeetara zabaltzeko unea heldu da. Euskal Herrian, esan dugu, ematen ari garen pausuez kontziente gara. Espainiar Estatua ere kontziente da, eta hain zuzen horregatik saiatuko da ahalik eta gehien oztopatzen ekindako bidea. Nazioarteko eragileak ere kontziente dira ordea, eta horren adibidea dugu nazioarteko zenbait  gazte eragileek Gernikan egindako adierazpena. Badakigu, gure eskubideak bermatzeko bidean, nazioarteko agenteen inplikazioaren beharra dagoela eta era berean, independentziaren bidean bakarrik ez gaudela ikusi araztea. Europan eta mundu osoan zehar asko dira euren herrien askatasunaren alde lanean dabiltzan gazteak. Hala ikusi genuen, Durangon eginiko ekimenean, euskal gazteoi euren babesa eta elkartasuna azaltzeko, bertaratutako nazioarteko ordezkaritza zabalaren bidez. Baina Independentziaren aldeko lana garesti ordaintzen da Euskal herrian, gazteok ongi dakigu hori. Horren adibide dugu gazteok jasaten dugun etengabeko kriminalizazioa zein operazio polizial amaigabeak. Honen aurrean nazioarteko eragileen babesa etengabea eta mugagabea izan da. Testuinguru horretan kokatzen da apirilaren 1ean Gernikan aurkeztu zuten manifestua. Bertan, besteak beste, euskal gazteon eskubide zibil eta politikoen defentsa sutsua egin eta independentziaren aldeko lanaren zilegitasuna azpimarratzen da. Guk, gazteriak, dagozkigun eskubideen defentsan arituko ginela argi azaldu...

Read More

Egungo egoerari buruzko hausnarketa

15 Ots, 2010 Deklarazioa

Gazte Abertzaleakek beharrekotzat jotzen du Euskal Herriaren subiranotasunaren alde dauden eragile guztien metatze prozesua aurrera jarraitzea, eta ahalik eta esparru gehienetan bere izatea irudikatzea. Oso argi dugu, bai Espainiako eta baita Frantziako estatuak gatazka politikoa konpontzeko ez dutela intentziorik, beraz, independentziaren aldeko bidean ahal diren eragile gehienak elkartzea izan behar du gure helburua, herriaren oihartzuna bideratzeko norabide bakarrean. Giza eskubide guztien bermearen aldarrikapenean tinko jarraitu behar dugu. Alde batetik, nazioarte mailan onartuta dauden Banakako Eskubideak, genero, sexu joera, minusbaliotasun, ideologia, erlijio sineskerak edota jaioterriaren inguruko diskriminazioa erabat gaitzetsiz. Bestalde, Talde bezala ditugun Eskubideen alde lanean jarraitu behar dugu, kultur- nortasunaren babesa eta burujabetza eskubidearen aitortzea atal honen bi puntu garrantzitsuenak izanik. Gaur egun Frantzia eta Espainiako estatuek behin eta berriro ukatzen diguten bi idei izanik, guk geurean tinko eta zorrotz jarraitu behar dugu, burujabetasun praktika aurrera eraman arte. Gure aberria Estatu izatearen eskubidea aldarrikatzeko bidean, bortizkeria gabeko mugimenduaren aldekoak gara, “desobedientzia zibilaren” bidea lanabesa izanik; are gehiago, azkeneko urteetan gure aldetik bide honetan sortu ditugun ekimenak gutxi direla aitortzen dugu, eta gure erakundetik hartutako lehenengo konpromisoa norabide horretan datza: gure eskubideen aldarrikapenean burubelarri jardutea, “desobedientzia zibilaren” inguruko jarduerak sustatuz eta pausoz pauso euskal gizartean “lo” dauden eragile nahiz pertsonak esnatu, hasieran aipatu dugun helburuaren lorpenean parte har dezaten. Demokraziaren ezartze eskasa –birtuala- Euskal Herrian tamalez, urteetan pairatu dugun egoera izan da (kontutan harturik, bi estatuen arteko zatiketa erabat desitxuratzen duela Euskal Herriko arazoa osotasun batean hartzea eta aitzakia bezala balio dietela zenbaiti lurraldetasuna 7tik 3ra txikitzeko). Komunikabideen itxiera,manifestazioen debekua, zuzenbide-ikuspegitik justifikazio eskasa dituzten atxiloketa prebentiboak, torturak, etab. demokraziaren ezartze faltsuaren adibide garbiak dira. Beraz, gazte talde bezala dugun betebeharra Zuzenbidezko Estatuaren ezartze errealaren aldarrikapen jarraitua izan behar da. Egoeraren jabe bagara, gaur egun gizarte bezala bizi dugun geldialdia, herri bezala ditugun eskubideen alde modu sutsu, baikor eta bateratu batean lanean jarraitzearekin amaituko...

Read More