slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Denetarik

Denetarik gaiapean beste gaietan lekurik ez duten bidalketak sartzen dira

Euskal Eskola Publikoarearen Jaian hezkuntza sistema propioa bultzatuz

6 Eka, 2015 Denetarik

Gazte Abertzaleaken beti egon gara eskola publikoen alde, eskal kultura eta hizkuntza sustatzen duenaren alboan. Kalitatean eta pedagogian oinarrituz, eskuntza sistema propioa bultzatzea dugu helburu. Baina estatu espainoletik, Eusko Jaurlaritzatik eta Nafarroako Parlamentutik ere jasaten ari garen murrizketen ondorioz, inoiz baino baharrezkoagoa da euskal eskola publiko eta indartsua eraikitzea, euskal hezkuntza eredua eta hizkuntza propioa bermatuko dituena. Halaber, Estatu frantsesatik euskararen kontra jasaten diren erasoak euskal eskola publiko propioaren aurka ere eragiten dute. Horixe izango baita azken urteotan gure ereduaren aurka jasaten ari garen erasorik bortzitzenei aurre egiteko tresnarik eraginkorrena, Hezkuntzako aurrekontuen murrizketei nahiz LOMCEren inposaketei alegia, hekuntzarako euskararen balioa gaitzesten den bitartean. Gaur egun eskola publikoa Euskal Herriko herri guztietan bermatuta dagoela pentsatu arren, oraindik badaude herri asko heziketa publikorako eskubideak bermatuak ez dauden; esate baterako Sopuertan edota Kanbon. Nahiz eta eremu ez euskaldunetan euskararen erabilera gorantz joan, eremu euskaldunetetan beherantz dijoa. Hori dela eta, inoiz eta larriagoa ikusten dugu Elgoibarren egingo den jai giroz inguratutako euskal eskola publikoaren aldeko festaren alde agertzea. Horregatik, Gazte Abertzaleakeko kideok datorren igandean, ekainaren 7an Elgoibarren izango den Euskal Eskola Publikoaren jaian egongo gara, ilusioz beteta, Debabarrenan euskarak beherantz egin ez...

Read More

Bardeetako poligonoaren aurkako XXVIII. Martxan

6 Eka, 2015 Denetarik

Urtero bezala, Gazte Abertzaleak osatzen dugunok bat egingo dugu ekainaren 7an ospatuko den Bardeetako Tiro Poligonoaren Aurkako XXVIII. Martxarekin. Bakegintzan eta antimilitarismoan oinarrituz, gazteok igande honetan berriro ere ezetza emango diogu Nafarroan espainiako ejerzitoak eremu naturalak diren Bardeak tiro poligono gisa erabiltzeari. 64 urtez bonbaz bete dituzte Bardeetako zerua. Erriberan egunero jasaten duten egoerari aurre egiteko sortu zen Antipoligono Asanblada. Dirua bonbetan xahutzea baino, politika sozialetan inbertitzea exijitzen dugu berriro ere. Hori dela eta, hainbat alderdi, sindikatu eta eragile ezberdinekin batera, Aguilaresen egingo den kontzentrazioan parte hartuko dugu goizeko 11.30etan. Antipoligono Asanbladak manifestua irakurri ostean, 12.00etan martxari hasiera emango diogu Bardeetatik zehar. Tiro poligonorik ez! Ejerzitoa...

Read More

Ibilaldia 2015, harro ibiltzeko jai-giroa!

31 maiatza, 2015 Denetarik

Eta heldu da eguna, duela 22 egun Iparralden eskola publikoa bultzatzen izan ginen eta gaur Bilbon egoteko unea dugu. Euskarak hori eragiten digu, euskaraz gozatzeko eta euskara ospatzeko harrotasun irmoa. Gazte Abertzaleak argi du Hezkuntza gizarteko oinarri dela. Hortaz, Euskal Herri osoko hezkuntza sistema propio baten alde borrokatu egiten du. Hezkuntza sistema propio honetan, bai eskola publikoa, baita geure ikastolak ere nahitaezkoak zaizkigula esateko harrotasuna dugu. Biek geure hezkuntza aberastu egiten dute, geure gizarteko umeen hazkuntzan esku hartzen eta garapena ahalbidetzen dutelarik. Hala eta guztiz ere, bitxia egiten zaigu geure gizartean hain erraz errotu den jai-egun hau 1978. urtean sortu izanak. Nola da posible, behin franquismo garaia bukatuta, euskaraz gozatzeko irakasten eta geure euskaldun izaera sustatzen duen ikastolen alde borrokatzeko eginkizun eta premia eduki behar izatea? Garbi daukagu ibilaldia geuretzako alai, harro eta jai giroan aritzeko eguna dugula, egunen batean borroka hau iragan bihur dadin, benetan ospakizun bilakatuz! Horregatik, euskara ahoan gozatzen duzularik, harro ibil zaitez Bilboko...

Read More

Iparraldean, euskal eskola publikoa orain!

9 maiatza, 2015 Denetarik

1984ean sortua eta urtero prestatua, maiatzaren 10ean Herri Urratsen besta berri bat izango dugu. Senpereko lakuan izango da berriz ere Seaskak antolatu duen aldarrikapenez jositako egun hau. Iparraldeko Ikastolen Elkarteen eskutik hezkuntza sistema propioa eta euskalduna eskatzeko eguna da hau, euskararen egoera Iparralden larria baita. Estatu frantsesak ezartzen dituen politika linguistikoak xaken jartzen du geure hizkuntza. Honi aurre egiteko, eta festa honen bitartez, Iparraldeko ikastolen mantenimenduen zati bat sustatzeko balioko du egun hau. Beharrezkoa da euskal ikastolek kalitatezko hezkuntza ematea, urtez urte haur eta gazte gehiagok ikasi nahi bait dute beren herriko hizkuntzan. Iparraldearen euskal nortasuna ukatu nahi dutenen aurrean, Gazte Abertzaleaken beti defendatuko ditugu ikastolak eta gizartetik sortutako euskal erakundeak. Zentzu honetan, aurten ere Iparraldeko ikastolen festan, Herri Urratsean, gure konpromezua mantentzen dugula adierazi nahi dugu. Beraz, maiatzaren 10ean euskaldun guztion presentzia bermatzea ezinbestekoa da Senperen. Eskola publiko eta euskaldun baten alde, denok...

Read More

Euskal gazteria #Libre!

6 maiatza, 2015 Denetarik

#28akEreLibre-ko Ainhoa Villaverde, Bergoi Madernaz eta Xabat Moran gazteak atxilotu dituzte oraingoz eta Ibon Esteban, Marina Sagastizabal, Igarki Robles eta Aiala Zaldibia kondenatu dituzte. 1/12ko sumarioan Segiko kide izatea leporatuta auzipetutako gazteak atxilotzen hasi da berriz Espainiako Polizia, Urkulluren poliziarekin batera. Ertzaintza beharrezko gaizkidea da berriz ere Euskal Herriko gazteriaren aurka. 28en kontrako auzia gogorki salatu genuen bere garaian, baita beste hogeiri egin zioten sarekada, atxiloketa bortitzari eta jasan zituzten torturei. Euskal gazteria berriz mehatxupean jarri dute Espainiako instituzioek. Nahiz eta duela 5 hilabete Fiskaliak 12 gazteri akusazioa baztertu, gaurko egunean prozesuan jarraitzen duten 16tik 3 atxilotzeak ez dakar ezer onik. Bakea, konponbidea eta giza eskubideen alde gaudelako, atxilotuak askatzea eskatzen dugu behin betikoz. Hau guztia dela eta, sasiauzia bertan behera uztea exijitzen dugu. Ez ditugu gazte gehiago espetxeetan nahi, ezta gazte gehiago euren ekintza politikoengatik atxilotuak izatea ere. Politika egiteagatik 6 urtez espetxeratzeak ez da inolako konponbidearen seinale. Gure elkartasun zintzoena eskeintzen diegu eta datozen mobilizazioetara gazteria eta euskal gizartea atxikitzea animatzen dugu. Beraz, gazteei jazarpenik ez, elkartasuna irizpide, batu gaitezen sasijustiziaren aurka beste behin...

Read More

Etxerateko Batzarrean, gure alkartasuna adieraziz

3 maiatza, 2015 Denetarik

Maiatzaren 3an, Gazte Abertzaleakeko kideok Etxeratek Iruñan ospatutako XIV. Batzar Orokorrean egon gara. Bertan, beste erakunde anitzekin batera, honako manifestua sinatu dugu: Etxerat giza eskubideen aldeko lanean aritzen den errepresaliatuen senideen elkartea da eta euren senide izaera aukeratu ez duten askotariko pertsonez osatua dago. Euren senideek espetxean zein deserrian bizi behar izaten dituzten urraketen berri ematen du, baita kanpoan dauden senideek beraiek pairatu behar dituzten urraketen berri ere, eta hauek bukatzearen alde lanean aritzen da, horren alde dauden beste eragile batzuekin batera. Ezinbesteko informazio eta salaketa da honakoa, baita urraketa horien dokumentazioan egiten den lana ere. Errepresaliatu zein hain senideen eskubideen alde lan hau egitea ez da delitua, erabat beharrezkoa den lana baizik, beraz onartezina da haien kontrako edozein eraso. Senideek bidegabeko egoera asko bizi behar izaten dituzte, egoera zail eta gogor asko, instituzio publikoetatik orokorrean inongo laguntzarik eskaintzen ez zaielarik, ezta aitortzarik ere. Elkartean beharrezkoa duten informazioa, laguntza, parte-hartzea eta elkartasuna topatzen dute; egoera horiei aurre egiteko ezinbesteko osagaiak izanik askorentzat. Sistematikoki eta modu orokorrean aplikatutako dispertsioa, eskubide urraketen markoa da. Honek zigor gehitu bat eragiten die preso zein senide hauei, erabat bidegabea den sufrimendua soilik eragiten duelarik. Sufrimendu horrekin amaitu dadin, urgentziaz, dispertsio politikarekin amaitu behar da eta horretarako ezinbestekoa da jendartea osatzen dugun norbanako, eragile, instituzio eta elkarte guztien inplikazioa. Urraketa horiekin guztiekin amaitzeko bide horretan, gure elkartasuna, konpromisoa eta babesa adierazi nahi diogu sinatzaileok ETXERAT elkarteari eta berau osatzen duten senide guztiei. Gurekin kontatu dispertsioarekin behingoz bukatzeko eta guztien eskubideen errespetua...

Read More