slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Denetarik

Denetarik gaiapean beste gaietan lekurik ez duten bidalketak sartzen dira

Gure etorkizunaren jabe, gazteok kalera!

30 Api, 2015 Denetarik

Maiatzak 1a, langileen eskubideen aldeko borroka eguna izan arren, utopiaren eguna da aurten ere, tamalez. Baina nola aldarrikatu al ditzakegu langileen eskubideak, hauek geroz eta mehar eta inexistenteak baldin badira? Meharrak, eskubide horiek merkatu santuaren izenean zanpatzen dituztelako, Neoliberalismo basatiak merketzen dituelako, eta Merkelek, Rajoyek eta Hollandek merketzen dituztelako. Inexistenteak, lan egiteko prest dagoen gazteriak ezin duelako lanik egin. Gazteok inoiz baino prestatuago egon arren, inoiz baino aukera gutxiago ematen dizkigutelako gu geu garatzeko edota gizarteari ekarpenak egiteko. 2 gaztetik batek gutxienez ez du lanik egiteko aukerarik! Zer nolako askatasuna izango du bat horrek? Eta lanean dagoen “zorioneko” horrek zer nolako baldintzak jasan behar ditu? Lan baldintza prekarioak, besterik ez. Merkealdi honek ez du pagotxatik ezer. Izan ere gazteriaren etorkizunean ezin da beherapenik egin. Gazteriak inbertsio handia eskatzen dio gizarteari bai, baina badirudi batzuk ez direla ohartu nahi  etorkizunean inbertitzea ez dela gastua, aberastasuna ekarriko duen aukera segurua baizik. Gizarte sektore honen erdia kalean gaude, kale gorrian. Lan egiteko gogoa, indarra eta trebezia alperrik galtzen. Ezin independizatu gabiltza, alokairua ordaintzeko dirurik ez dugulako. Ezin ikasten jarraitu gradu-ondoko edo masterrak dituzten zeroek azterketetan atera ditzaketenak baino 1.000 aldiz gehiago balio badute. Zifren dantza ankerra. Izen asko jartzen zaizkio belaunaldi honi, baina denak dira egoera beraren iturritik atereak: Langabeziaren, prekarietatearen, eskubide gabeziaren egarriak itotzen gaituen iturria hain zuzen. Herri bat gobernatzeko, etxean egiten dugun kudeaketa izan beharko genuke eredu. Dirurik sartzen ez denean, txanpon txikiak zertara zuzentzen diren ongi pentsatu behar dugu. Ongi egiten dutenei erraztasunak eta bultzadak eman ordez, marginatuta eta botata uzten ditu gobernu honek ostera. Instituzioen ardura pertsona eta gizartearen garapen eta ongizatea da. Burujabe izan behar gara gure eskubideak bermatzeko. Horretarako, ezinbestekoa dugu elkarrekin borrokatzea, oraingo sistemak ezartzen gaituen miserietatik atera ahal izateko eta sistema justuago bat eraikitzeko. Gazteria kalera irtetea, egoera zentzugabe hau salatzeko, guztion ardura da. Beraz, etxean nahi gaituztenoi, otzan, ixil, eta esperoan, kaleak hartuko ditugula jakinarazten diegu, ausart, ozen, eta gure etorkizunaren jabe eginez!...

Read More

Bizirik gaudelako!

26 Api, 2015 Denetarik

78 urte pasatu dira Alemaniako naziek eta Espainiako frankistek Gernika bonbardatu zutenetik, 78 urte faxistek Errepublika, Euskal Gobernua eta gure herriaren autonomia gerra bidez usurpatu eta 40 urteko diktadura ezarri zutenetik. Hildakoak, zaurituak, etxe suntsiketak, sua… Gernika ia-ia bere osotasunean desagertarazi egin zuten. Ez zen kasualitatea izan Gernika aukeratzea, izan ere bertan baitzegoen (eta mantentzen da) euskal herritarrentzat, garai hartan, garrantzitsua zen askatasunaren arbola, Gernikako Arbola. Isilarazi, makurtuarazi eta menperatu nahi gintuzten, baina Gernikarrek eta Euskal herritarrek orokorrean, Euskal Gudarostearen bitartez bizirik mantentzeko ahaleginak egin zituzten. Euskal Herriaren alde borrokatu zuten, faxismoari aurre egin zioten eta gaur egun ere defendatzen duguna babestu zuten: Euskal nortasuna eta izatea. Eta modu batean edota bestean, garai hartako Eusko Gudariei esker, gaur ere ozenki esan dezakegu euskal nortasuna eta izatea inoiz baino biziago dagoela, euskal errepublika inoiz baino gertuago dagoela eta faxismorik ez dugula nahi! Gerra Zibilak eta 40 urteko diktadurak ondorio latzak ekarri zizkigun, gure izatea desagertu nahi izan baitzuten. Ez zuten lortu, denbora guzti honetan zehar euskaldunak garela, herri bat garela eta herri honek bere etorkizuna modu demokratiko eta libre batean aukeratzeko eskubidea duela erakutsi izan dugulako. Gaur egun ere, isilarazi, makurtuarazi eta menperatu nahi gintuzten arren, faxismoari aurre egitea besterik ez zaigu geratzen. Herri gisa, ezetza esatea ezarri nahi dizkiguten inposizioei, murrizketei, ukazioei eta ozen adierazteko orain 78 urte bezala, Euskal herritarrak garela, herri bat garela, gure etorkizuna aukeratuko dugula eta herri honek euskal errepublika behar eta nahi duela! Jose Labauria Gernikako alkateak 1937ko maiatzaren 4an, bonbardaketa ondoren, Euskadi irratian eskainitako mintzaldian esan zuen bezala “”Gernikak, Euskal askatasunaren sinboloak -nazioarteko faxismoaren basakeriaren sinboloa ere bai aurrerantzean-, bizirik dirau, Euskal Herriak bizirik dirauelako!”. Aurrera...

Read More

Nafarroaren Eguna, euskaldunon jomuga!

25 Api, 2015 Denetarik

Nafarroaren Eguna ospatuko da aurten ere Baigorrin. 1979 urtean sortu zen ospakizun historiko-kultural hau urtez urte pirineoetako bi aldeetako nafarrak batu ditu bertan. 37 urtez herritar guztion eta bereziki euskaldunon bihotzak musikaz, dantzaz eta ekitaldi anitz aberatsez alaitzen. Euskal Herrian aldaketa somatzen da. Bai Baxenabarren eta baita Nafarroa Garaian euskal kultura eta bizimodua berpizten ari da. Euskarak arnasa behar badu, biharko egunean eman diezaiogun elkar behar duen airea. Nafarroak aldaketa behar du eta euskaldun guztion artean eman diezaiokegu taupadaz taupaza, pausoz pauso eta urratsez urrats behar duen diztira. Haize berriak datoz, euskaldunon garaia...

Read More

Europan ere erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen elkartasunetik

23 Api, 2015 Denetarik

Gazte Abertzaleak taldeko ordezkaritza bat Bautzen herrian izan da, sorabiar nazioan, Gazteen Aliantza Libre Europarrak (EFAy, ingelerazko elez) ospatu duen Goi Bileran. Sorabiarrak nazio gisa antolatzen eta borrokatzen laguntzera joan gara bertara. Izan ere herri gisa existitzen mendeak daramaten arren, oraindik beraien hizkuntza eskubideen edota eskubide sozialetan ezin izan dute aurrera egin. Germaniar estatuak bertako mehatzeak ustiatzen eta bertako lurrak guztiz kutsatzen eta antzutzen dituzten bitartean, herri gisa ez dio inongo aitorpenik egiten. EFAy-ko bileran, Gazte Abertzaleakeko ordezkaritzarekin batera, beste 16 estatugabeko nazioetako gazte erakunde politikoak izan dira bertan. Besteak beste, sorbiarren nortasuna eta autonomia politikoa garatu nahi duten gazte talde bat biltzea lortu dugu, hurrengo urtean, EFAyko kide egingo dena. Bi gaiek izan dute garrantzi berezia asanblea honetan: Batetik estatuak nazioak desitxuratu eta pobretzeko nahien aurrean, guk defendatzen dugun autonomia edo burujabetza politiko, ekonomiko eta soziala eztabaidatu da. Adibide gisa frantziar gobernuak aurrera eraman duen zentralizazio administratiboaren kanpaina. Departamenduak guztiz era artifizialean eraldatu dituenak nazioak errespetatu gabe, eta are gutxiago departamendu bereizi bat eman barik (hori izan da aho batez onartu dugun mozioetako baten muina). Beste adibide bat Galesen dugu, non Britania Handiak “devolution tax” delakoaren bidez eskumen gehiago emango zizkien Gales eta Eskoziako parlamentuei, baina oraindik orain ez dute inongo erantzunik jaso. Bestetik ingurumena eta TTIParen aurkako adierazpena onartu dugu: Frackingaren mamuari aurre egiteko, lizentziak bertan behera lagatzea eskatu diogu espainiar gobernuari. Bestalde, TTIPa guztiz eta erabat arbuiatzen duen Adierazpena onartu dugu: ez delako deontologikoa, demokratikoa, justo edo ekitatiboa, herritarren bizkarrera egin delako, gutxi batzuren onuara eta asko batzuren zama izateko diseinatutako akordioa delako, etab. Euskal Herriaren egoera politikoaren berri ere eman genuen gure kide europarren aurrean: Bake prozesuaren “stand-by”eko jarrera espaianiar eta frantziar estatuena, eta horren aurrean Bake Bideatik ekainaren 11an Parisen antolatuko den ekitaldia, udal eta foru hauteskundeek duten garrantzia, politika berriak, ezkerrekoak eta subirautzara bideratutakoak egiten jarraitzeko, edo Fronte Zabalaren nondik norakoak izan ziren azaldu genituen gaietako batzuk. Denboran ere salto bat eman genuen, eta gure herrietan, hemendik 20 urtetara jarri ginen pentsatzen. Nolako herri edo aberriak ginakeen, zer nolako politikak garatzen ziren, zein egoera linguistikotan bizi ginen… Iparra are argiago erakutsi zigun ariketa/hitzaldia izan zen. Guk Euskal errepublika askea ikusi genuen, 7 probintziez osatua, euskara izanik oinarriko kultura eta hizkuntza, baina aniztasunak ekarritako...

Read More

Gazte Abertzaleak JERCeko kongresuan izan da

4 Ots, 2013 Denetarik

Aurreko asteburuan, Gazte Abertzaleak JERCeko (Joventuts d’Esquerra Republicana de Catalunya) kongresuan izan da. Gure aldetik, kide diren lagun catalanei, independentziarako bidearekiko dugun ilusioa eta itxaropena azaleratu diegu. Gazte Abertzaleaken partez, JERCeko batzorde berriari, atxikipen handiena eman nahi diogu, eta bere militantzia osoari, orokorrean. Visça la terra lliure i visça el...

Read More

U19: Euskal gazteriaren askatasunaren aldarria

15 Urt, 2012 Denetarik

Espainiar estatuko epaitegietan, euskalduna eta gaztea izatea delitu da Gazte Abertzaleaketik, EAren gazte erakundea, beti salatu izan dugu euskal mugimendu independentistaren aurka espainiar estatuak erabili duen estrategia oro. Abertzaleon aurkako erasorik bortitzena legez-kanporatzeetan eta atxiloketa bidegabeetan oinarritutako politikak ezartzean datza, gure herriko gazteriak urte luzetan zehar jasan behar izan duen, eta egun jasaten duen politika hain zuzen ere. Euskal Herrian politikan aritzeak kartzela zigorra ekar dezake, trantsizio garaian Espainian ezarritako sasi demokraziaren oinarriak dardarka jarriz. Arestian aipatu ditugun zigor arbitrarioak Auzitegi Nazionaletik irteteak ez gaitu inolaz lasaitzen, izan ere Frankismoaren garaitik heldu zaigun organo jurisdikzional honek ozta-ozta du sarrerarik espainiar konstituzioan, baina inolaz ere lekurik sistema demokratiko batean. Estrategia zital honen adibideak gertu ditugu, bai lekuz eta baita denboraz. Azkena, Oarsoaldeako gazte talde bat “Segiko kide” izateagatik, hau baita gazteon aurka duten erruztapen bakarra, espainiar auzitegi gorenak Auzitegi Nazionalaren epaia berrestearena. Horrek zer esan nahi du? Politika egiteagatik, berriro diogu, espainiar epaitegi, inkomunikazio egun, tortura, kartzelatze, eta pertsekuzio polizialetatik bidaia eskaintzen dizula espainiar legediak. Gazte Abertzaleakek BETI defendatu izan ditu Giza Eskubide guztiak, guztiontzat. Euskal gazteok politikan aske eta inongo baldintzapenik gabe aritzeko eskubideen alde borrokatu dugu, eta borrokatzen jarraituko, benetako demokrazia, aniztasun eta parte-hartzearen oinarriak baitira espainiar auzitegiek espetxeratu nahi dituztenak. Guzti honengatik, Gazte Abertzaleok espainiar estatuari euskal gazteriaren aurka darabilen estrategia ankerrarekin behingoz etetea eskatzen dugu. Honen harira, politika egiteagatik preso dauden kondenatu guztien askapena ere aldarrikatzen dugu, bai eta dispertsio politikarekin beraien legedian dagoena, gutxienez, bete dezatela. Azkenaldi honetan euskal gizarteak erakutsi duen erantzute eta indar erakustaldiari men eginez, ELEAK mugimenduak antolatu dituen Gazteri Libre eta Legalaren aldeko kontzentrazio ezberdinetan parte hartzera animatzen zaituztegu, bai eta urtarrilak 19an Donostian ospatuko den manifestaziora bertaratzen. Hona hemen data ezberdinak: – Urtarrilak 17: GASTEIZ, Andra Mari Zuriaren plaza, arratsaldeko 7:30tan – Urtarrilak 18: IRUÑA, Udaletxeko plaza, arratsaldeko 7tan – Urtarrilak 18: BILBO, Arriaga Antzoki parean, arratsaldeko 7:30tan – Urtarrilak 19: DONOSTIA, Boulevardetik hasitako manifestazioa, eguerdiko 12.30tatik aurrera. – Gazte Abertzaleakeko kideok bertan izango...

Read More