slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Donostia

Gazte Abertzaleakek bat egin du euskal hezkuntzaren alde larunbat honetarako hainbat eragileek Donostian deitutako manifestazioarekin

24 Eka, 2010 Donostia, Hezkuntza

Gazte Abertzaleakek bat egin du gaur goizean, larunbat honetan Donostian deitua dagoen manifestazioarekin. Gazte erakundearentzat “behar beharrezkoa da hezkuntza sistema propio bat Euskal Herriarentzat, eta horretarako ezin diegu muzin egin orain arte eman diren pausuei”. “Euskal Herriak nazio erakundeak behar dituen heinean, behar beharrezkoa du hezkuntza sistema propioa, non gure hizkuntzak behar duen pisua izango duen” esan du gazte talde independentistak. Eusko Alkartasunaren gazte erakundearentzat “larunbatean argi ikusi behar da, orain arte kalitatezko hezkuntza euskaldun baten alde egindako aurrera pausuen aurkako eraso instituzionalek jendartearen erantzun sendoa jaso behar dutela”. Garrantzi handikoa da orain ireki berri den ilusio eta esperantza garai honetan, “irmo eta tinko eustea” Lakuako gobernuak euskal identitatearen eta euskararen aurka hezkuntzan ematen ari diren erasoen aurrean. Gazte Abertzaleakek dei egiten die Euskal Herriko gazte guztiei larunbat honetan parte hartzera  Donostian antolatu den martxan, gazte independentisten aburuz “gure herriak subiranotasuna behar du eta independentzia, arlo guztietan behar beharrezkoa dena, eta nola ez gizabanakoaren bizitzan hain garrantzitsua den...

Read More

Militante independentisten atxiloketengatik protesta egiteko deitutako manifestaldietan parte hartuko du Gazte Abertzaleakek

17 Api, 2010 Audientzi Nazionala, Bilbo, Donostia, manifestazioa, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakeko Nazio Batzorde eragileak Donostia eta Bilbon Guardia zibilak aste honetan zehar hamarnaka pertsonen, zeinetatik 3 abokatuak diren, atxiloketen aurka protesta egiteko deituak dauden manifestaldietan parte hartuko duela erabaki du. Eusko Alkartasunaren gazte erakundearen aburuz, atxiloketa hauek Euskal Herrian eman daitekeen normalizazio prozesua saboteatzeko eta oztopatzeko erabaki politikoei erantzun emanaz egin dira. Erakunde Independentistak azpimarratu nahi izan du, alderdi politiko espainiar unionistek eta zenbait komunikabideek, atxilotuen errugabetasun-presuntzioa bortxatu dutela. Beste alde batetik, Gazte Abertzaleakek bere ardura adierazi du atxilotuetako zenbaitzuren osasun egoerarengatik, hauetako batzuek atxilotuak izan aurretik osasun arazoak baitzituzten eta hauek areagotuak ikus baitaitezke, honen eredu dira atxilotu batzuen ospitalizazioak. Zentzu honetan, gazte erakundeak inkomunikazio aldiaren amaitzea eskatu du, eta era berean tortura edota beste giza eskubide ezberdinen konkulkazioen praktika hauekin era eragingarri batean amaitzeko neurrien aplikazioa eskatu du. Amaitzeko, Gazte Abertzaleaketik adierazi da “Euskal Herriaren eskubide zibil eta politikoen defentsan tinko jarraituko dutela, Giza Eskubide guztiak presente izanaz eta egunez egun gure herrian kolokan jar daitekeen justizi baten izenean egiten diren eskubideen urraketa guztiak salatuaz”, era berean Euskal Herriko gazte guztiak animatu ditu bihar Donostia eta Bilbaon egingo diren manifestaldietan parte...

Read More

Donostiako TAOaren zabaltzearen aurka

30 Mar, 2010 Donostia, Iritzia

Donostiako Gazte Abertzaleakek bere ezinegona adierazten du Donostiako udal gobernuak (PSOE-Alternatiba-Aralar) TAOaren zonaldeak zabaltzeko hartutako erabakiaren aurrean. Ondorioz, Unibertsitateko zonaldea eragiten duenez bertako ikasleak aterako dira kaltetuenen. Gazte Abertzaleakek uste du automobil bidez doan ikasleei gehiegizko kostu bat suposatuko diela neurriak eta hiriko gobernuaren diru-biltze nahi bati soilik erantzuten diola. Zentzu berean, gaztedi independentistaren aburuz, diru behar hori hiriak behar ez zituen beste proiektu batzuetan gastu zuhurgabeak egitetik dator, PSOE, Alternatiba eta Aralarrek bultzatutakoak hain zuzen ere. Honek gaur egungo udal gobernuak duen gaitasun eza azalerazten du. Udalbatzarrak hartutako neurria, Eusko Alkartasuna eta oposizioko beste alderdiak aurka agertu zirelarik, ez du soilik ikasleen poltsikoa kaltetzen, euren errendimentu akademikoari ere eragiten baitio. Gazte talde abertzale bezala, geure buruari galdetzen diogu ikasleek nola egingo duten klase orduak eta estazionatzeko muga-orduak urztartzeko; era berean, Donostian bizi ez diren beste ikasleak nola moldatuko diren galdetzen diogu gure buruari, bidaiaren kostuak ordaintzeaz gain helmugan berriz ordaindu beharko baitute (askotan euren herritik garraiobide publikoen bidez iristea ezinezkoa delarik). Bestalde, GAk positiboki ikusten du kotxearen erabilera bateratua sustatzeko ekimena, baina PSOE-Alternatiba-Aralarrek hartutako neurria ez dela nahikoa deritzo. GAk bide honetatik jotzen duten ikasleentzat exentzioa eskatzen du. Eusko Alkartasunako gaztedi donostiarren aburuz, “kaltea egina dago” eta udal gobernuari eskatzen diogu etorkizunean “gaztedian eta honen beharretan gehiago pentsatu dezaten”. Jabier Estebanez Laredo Donostiako Gazte Abertzaleakeko...

Read More

MUSIKENEREN JARRAIPENARENGATIK

29 Mar, 2010 Donostia, Iritzia

Sutsuki entzuten dira erreibindikazioan daudenen doinuak. Indartsu entzuten dira duela asteburu batzuk, kementsu eta zalantzarik gabe. Larunbat eta igandero ikasketa osatu bat izateko eskubideak murriztuta ikusi nahi ez dituztenen kontzertu inprobisatu bat dugu. Argi dago, Musikene, Musika zentro Nagusiko ikasle eta irakasleek bizi duten egorari buruz argi garela. Gazte Abertzaleak, zehazki, ikastegiaren gaur egungo egoerak larritzen du, eta batez ere, Carmen Rodriguez Suso gerente aukeratu zutenetik. Susok aurreko zuzendaritza taldearen “gestio txarrari” buruz hitz egiten du, datorren urteko plaza kopurua 114tik 50era pastasen duen bitartean, ikasleek aukeratu ditzaketen 34 espezialitateen artetik 14 kentzeaz gain. Musikene erakunde gailena da Europa osoan, eta hori donostiarrontzat ohore bat izan beharko luke, musika beti oso presente izan dugun hiri kultural batean. Herritarrek ezin dute Musikene Donostiara ekartzeak suposatu zuen esfortzua ezerezean geratu edota beste leku batera joatea utzi. Ikasleek, euren aldetik, ezin dute ikastegiak eskaintzen duen ikasketa plan berezia galdu, hori baita nazioarteko garrantzia ematen diona. Horrexegatik, hiri honen kide bezala, ikasle eta kulturaren miresle, gure elkartasuna mobilizatzen ari diren ikasleentzat eta hiritarrak, bestalde, ikasle eta irakasleekin batera manifestatzera deitzen ditugu gaur arratsaldean Antiguotik Bulebarreraino. Jabier Estebanez Laredo Donostiako Gazte Abertzaleakeko...

Read More

GA Donostiako Aste Nagusian

27 Abu, 2008 Donostia

Donostialdeko Gazte Abertzaleak-ek, pasatako Aste Nagusian, jendearen parte-hartzea sustatzen duen eta euskal kulturak presentzia handiagoa  duten festen alde egin zuen. Gainera, urrian ospatu beharreko kontsultaren aldeko pankartak ere jarri...

Read More