slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Ekintzak

Udaberriko XVIII. ikastaroa: Berdez jantzi Euskal Herria!

5 Api, 2012 Ekintzak

Gazte Abertzaleakek Udaberriko XVIII. ikastaroa hasiko dugaur arratsaldean, Iruñean, Euskal Herriko hiriburu historikoan. Aurtengo dinamikek egoera sozioekonomikoa izango dute aztergai, Euskal Herriak Estatu bezala egituratuta zer nolako aukerak izango lituzke mahai gainera ekarrita. Zentzu honetan, jarduera horien artean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordea izandako Iñaki Ezkurrak herri bat jasangarritasunean oinarritutako garapena izateko zer nolako indikadoreak kontutan izan behar diren aztertzeko eta eztabaidatzeko mahai ingurua egingo dute Lizarrako alkartetxean ostiral arratsaldean; eta larunbat goizean, Iñaki Varasek abokatua eta Eusko Alkartasunako Nazio Batzordeko kidea, Estatu espainiarrak planteatu eta ezarri dituen erreformen inguruko hausnarketa ekarriko du, gustatu ala ez, greba orokorraren ostean, horri frente egitea izan behar delako justizia sozialean, elkarlanean eta elkartasunean sinisten duten pertsona guztien helburu. Ikastaro zikloak igandean bere itxiera izango dute, Gazte Abertzaleakeko kideak Independentistak Sareak antolatutako aldarrikapen eta jai egunean parte hartzeko deialdia zabaltzen baitu gazte erakundeak duen ildo estrategikoa...

Read More

Gaur ez dugu ezer ospatzerik: denak lanera!

6 Abe, 2010 Ekintzak, Eskubide zibil eta politikoak, Gazteria, Herriz Herri, Independentistak

Gazte Abertzaleakek gogoratu nahi du Espainiar Konstituzioaren urteurrena ospatzen den egun honetan, Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako biztanleek ez dutela zer ospatzerik. Gazte erakudearentzat, egoera zein den gogoratzeko eguna da gaurkoa, gatazkaren konponketarako oztopoa den lege baten urteurrena baita.  Horregatik, gazte erakundeak aurten ere adierazi nahi du gizartea galdetua ez den bitartean, gatazka bizirik izango dela eta lege bat indarrean egotea ez dela argumentu politiko sendoa egoera mantentzeko. Beraz, gaur gazte erakundeko nazio egoitza, zein tokiko hainbat egoitza, irekiak egongo dira goizeko 08.30tik eguerdirarte, Euskal Herriak berezko egutegi baten aldarrian jardungo dute egun honi insumisoak izanik. Eraberean, durangaldeko Gazte Abertzaleakeko taldeak gaur eguerdiko 12.00tan Landako erakustazokaren sarreran “Independentistak Sareak” antolatu duen “Kulturaren aldeko argazki berdean” parte hartzeko deialdia zabaltzen du. Ezin dugu ahantzi Independentziaren bidean, esparru desberdinen ekarpena ezinbestekoa izango dela; eta honen lanketan, “Independentistak Sareak” beraien aldarrikapen berdea Durangon zabaldu dadin, denen laguntza behar du: Independentziaren aldeko urratsa, denen auzia delako. Azkenik, gaur ere Durangon, arratsaldeko 17.30 “Eskubi zibil eta politikoen defentsan, GAZTERIA AURRERA!!” gazteri desberdinek antolatutako manifestazioa, erakustazokaren sarreratik gazte uholdea barraiatuko du Durangoko kaleetan zehar. Azkenengo atxiloketen harira, eta duela urtebete jazotakoekin, gazteen lana ez dela inoiz geldituko adierazteko ez dago beste biderik. Oztopoak oztopo, gazteek prozesu honen alde lanean jarduteko hartutako erabakia geldiezina dela zabaldu behar...

Read More

Gazte Abertzaleakek bat egin du larunbat honetarako euskal gehiengo sindikalak Bilbon deitutako manifestaldiarekin

10 Eka, 2010 Ekintzak, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakek bat egin du gaurko goizean euskal sindikatuek datorren larunbaterako deitu duten manifestazioarekin. Euskal erakunde independentistarentzat gizarteak bat egin behar du murrizketa politiken aurrean, “ezin dugu jasan besteek sortutako krisialdi ekonomiko bat denen artean ordaintzea, eta gainera gutxien dugunok gehien dutenak baina gehiago ordaintzea”. Eusko Alkartasunaren gazte erakundearentzat, “euskal langileriak kaleak berreskuratu behar ditu eta denon artean indarrak batu espainiar Estatuaren hutsunea eta Lopezen gobernuak azken honi men egitea salatzeko”. Gazte erakunde independentistak argi eta garbi utzi du Zapateroren gobernuak eta Lopezen ordezkaritzak onartutako murrizketak “ez dira euskal gizarteak behar dituztenak eta krisi garai hauetan beharrezkoagoa ikusten da euskal estatu independente bat sortzea krisiari era egokian aurre egiteko”. Gazte Abertzaleakek euskal gazteei dei egiten die bat egin dezatela sindikatuek egindako deiarekin eta denon artean “espainiar Estatuak onartutako murrizketen aurkako olatu bat sortu behar dugu langileok Bilbon larunbat honetan”. Euskal erakunde independentistaren kideak bertan izango dira, “langileon eta gizartearen eskumenak ezin ditugulako murriztu eta ezin dugulako onartu gurea sentitzen ez dugun estatu batek murrizketa horiek guri...

Read More

Gazte Abertzaleakek adierazi du “errege familia tutuz sartzea” euskal gizartearen gehiengoaren aurka doala eta “buruzagi politiko zenbaitzuk bista graduatu beharko luketela” ohartarazi du

4 Eka, 2010 Ekintzak, ESAIT, Kirola

Gazte Abertzaleakek larunbat honetan Basaurin emakumezkoen futboleko Espainiako errginaren kopako finalak direla eta ESAITek antolaturiko protesta ekitaldietan parte hartuko duela adierazi du. Gazte erakunde independentistarentzat, “Espainiako erreginaren kopako finala Basaurin jokatzea, Estatu Espainolaren sistemak gure herriaren aurkako  probokazioaren beste atal bat besterik ez da”. Gazte erakundearentzat  “Erret familia tutuz sartzea” azken aldian antolatzen diren ekitaldi instituzionaletan “ezjakinen gizarte bat gobernatzen ari dela uste duen, sozialismo zaharkituak” programatuta du, konturatu gabe “euskal gizarteartearen nahi nagusiaren aurka doala” eta beraz komunikatuan horrelako akzioak “ekitaldi absurdoak” bezala adierazten dute eta ez direla “alferrikako mugimendua” besterik “gure herrian –Euskal Herrian- onartuak izango ez diren eta  izango ez diren, espainolizazio ezaugarriak inposatzeko”. Erakunde abertzaleak “zenbait buruzagik bista graduatu beharko lukete” era “duintasunez eta errealitatera hurbilago” goberna dezaten eskatzen die, batez ere ikusirik Barakaldon saskibaloiko Errege koparen ospakizunean “argi geratu baitzen euskal gizartean ez duela  ulertzen erret familiaren presentzia”. Era berean Eusko Alkartasunako gazte erakundeak gogorki kritikatu du Basauriko Udala, krisi garaian horrelako ekitaldi batean 250.000€ gastatzeagatik. Erakunde Independentistarentzat, euskal gizarteak jasaten ari den krisialdi egoera “hain larri” honetan, ez da batere logikoa “udal batek bere errekurtsoetako zati handi bat kirol ikuskizun batean gastatzea batez ere jakinda bertatik jaso daitezkeen mozkinak oso dudagarriak direnean”, Gazte Abertzaleakek dei egiten die Euskal Herriko gazte independentista eta erret familiaren inposaketaren aurka dagoen oro, larunbat honetan bat egin dezaten Basaurin egingo den kontzentrazioarekin, beren komunikatuan baitioten bezala “oso garrantzitsua da Espainiar erret familiak ikus dezala Euskal Herritarrak ez ditugula nahi, eta ez ditugula beren izenak daramatzaten inongo lehiaketarik nahi. Guk gure lehiaketak, gure federazioak, gure selekzioak nahi ditugu!.” Era berean Gazte Abertzaleakeko nazio batzorde eragileko ordezkaritza bat Oñatin izango da larunbat honetan, ekainak 5, XII. Euskal Selekzioaren egunean, beti egin duen bezala, ESAITek egindako lana babestuaz, herriko federazioekin batera lehiaketa propioak eta selekzio propioak, izateak duten garrantzia adierazteko bidean, Euskal herriak behar duen errepresentazioa izan dezan inposatutako mugez...

Read More

GaztEHerriarekin denok Bruselara!!

5 maiatza, 2010 Deklarazioa, Ekintzak, Gazteherria, Gazteria, manifestazioa, Prentsaurrekoak

GaztEHerriak maiatzaren 29an Brusela parte hartuko duen martxaren aurkezpena egin du. Apirilaren 2an Durangon jaso zuen euskal gazteriak nazioarteko gazteriaren babesa eta herri zapaldu guztien etsaia berbera dela azpimarratu zuten orduan. Irakurritako manifestua ondorengoa da: Aurtengo udaberriarekin batera euskal gazte independentista eta ezkertiarrok burujabetasunaren alde pauso garrantzitsuak ematen hasiak gara. Durangoko ekimenaren aurretik esan genuen Euskal Herria fase politiko berrian sartua dela. Indarrak bildu eta independentziarako bide geldiezina abiatu da, honen adierazle izanik eragile politiko, sozial eta sindikalek independentziaren alde egiten ari garen urratsak. Honek agerian utzi du Espainiar Estatuaren egonezina. Eta hau hasiera besterik ez da. Gazteok independentziaren aldeko apustu sendoa egin dugu. Guk ere gure indarrak bildu eta independentziaren aldeko herri olatuari gure ekarpena egiteko jaio da GaztEHerria, Independentzia, alternatiba bakartzat ikusten dugun gazteon bilgunea. Durangon jarri genuen gure lehen harria Aberri Egunaren testuinguruan. Oztopoak oztopo, 10.000 gaztek bat egin genuen Independentziaren alde. Durangon argi geratu zen euskal gazteriaren hautua independentzia dela. Milaka gaztek, independentzian amestu, eta gaurdanik eraikitzen hasteko konpromisoa daukagula argi utzi genuen Durangon. Milaka izan ginen ere Aberri Egunean parte hartu genuen gazteak eta hain justu, Aberri Egun horrek markatu du aro berri honen hasiera. Orain, gure proiektua, independentzia, lau haizeetara zabaltzeko unea heldu da. Euskal Herrian, esan dugu, ematen ari garen pausuez kontziente gara. Espainiar Estatua ere kontziente da, eta hain zuzen horregatik saiatuko da ahalik eta gehien oztopatzen ekindako bidea. Nazioarteko eragileak ere kontziente dira ordea, eta horren adibidea dugu nazioarteko zenbait  gazte eragileek Gernikan egindako adierazpena. Badakigu, gure eskubideak bermatzeko bidean, nazioarteko agenteen inplikazioaren beharra dagoela eta era berean, independentziaren bidean bakarrik ez gaudela ikusi araztea. Europan eta mundu osoan zehar asko dira euren herrien askatasunaren alde lanean dabiltzan gazteak. Hala ikusi genuen, Durangon eginiko ekimenean, euskal gazteoi euren babesa eta elkartasuna azaltzeko, bertaratutako nazioarteko ordezkaritza zabalaren bidez. Baina Independentziaren aldeko lana garesti ordaintzen da Euskal herrian, gazteok ongi dakigu hori. Horren adibide dugu gazteok jasaten dugun etengabeko kriminalizazioa zein operazio polizial amaigabeak. Honen aurrean nazioarteko eragileen babesa etengabea eta mugagabea izan da. Testuinguru horretan kokatzen da apirilaren 1ean Gernikan aurkeztu zuten manifestua. Bertan, besteak beste, euskal gazteon eskubide zibil eta politikoen defentsa sutsua egin eta independentziaren aldeko lanaren zilegitasuna azpimarratzen da. Guk, gazteriak, dagozkigun eskubideen defentsan arituko ginela argi azaldu...

Read More

Argentinan ere, Gernika gogoratuz

2 maiatza, 2010 Berria, Diaspora, Ekintzak

“Zingirako Euskaldunak”, Chacosmúseko eusko- argenitinar egoitzak, Gernikako bonbardeaketaren 73. urteurrenaren ekitaldia egin du pasa den maiatzaren 1ean.Gure herriko Independentzia enparantzan, Gernikako arbolaren kimuaren ondoan, Pedro Mauregui Larrandak, Euskal Etxearen Idazkariak, urteurren honen inguruko gogoeta hitzak esan zituen. Geroago, Emiliano Armendáriz, “Eusko Hazia” Dantzari taldearen Zuzendari legez, Iñaki Agostini Zubillaga, necocheatar txistulari eta dantzariak “Aurresku” eder bat dantzatu egin zuen. Ondoren Euskal Etxeko Alkatea den Osmildo Aranchetbeherak eta lehendakari- ordea den Teresa Ayerza de Ehulek lore sorta bat eskeini egin zuten, hurrenez hurren Agustu Infantek Cesar Arrondo irakasleak egindako idazkia irakurri zuelarik, bertan egon zirenen artean zabaldua izan zelarik. Azkenik, Jeronimo Infantek berak konposatutako “Pueblo Vasco” izena duen abestia gogotxu abestu zuen, ekitaldi zoragarri honi amaiera emanez. (Pedro Mauregui Larrandak, Gazte Abertzaleakeko Diasporako Idazkariak...

Read More