slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Eskubide zibil eta politikoak

“Egin dezagun bidea”

9 Eka, 2011 Bakebidean, Eskubide zibil eta politikoak

Gazte Abertzaleakek “Eman dezagun urratsa” ekimenarekin egin zuen bezala, bere atxikimendua eta babesa eman nahi dio “Egin dezagun bidea” ekimenari. Gure gazte erakundeak argi izan du beti nazioarte mailan dauden Giza eta Talde eskubide ororen errespetuan, Euskal Herri mailan urratzen den eskubide horietako bat, bai frantses zein espainiar estatuetatik inposatutako espetxe politika izan dela. Euskal gazte eragile independentista bezala ezin gara euskal presoek eta bere senideek, zein lagunek pairatzen ari diren sufrimendutik urrun egon. Giza eskubide guztien defentsan ezin dugu ahantzi euskal presoek Estatuek ezartzen duten sakabanaketa politikaren menpe daudela; gaixotasun larriak edota 3/4ak beteta dituzten presoak oraindik gatibu dituztela kartzeletan; isolamendua, bakartzea eta aurrez aurreko bisitetan jasan beharreko tratu iraingarriak kontutan hartuta, besteak beste, eta Gernikako Akordioaren sinatzaileak garenez geroztik, ezin diogu muzin egin errealitateari, eta honen inguruan jarrera aktiboa erakutsi behar dugu. Aro berri honen atarian, euskal gazte independentista orori, urtarrilaren 8an egin zen moduan, hilaren 12an Bilboko kaleetan zehar alkartasun eta babes oihartzuna eramateko dei egiten diogu. Minimo demokratikoen oinarrizkoa den eskubide guztien defentsan, Euskal Herrian eta hemendik at dauden euskal herritarren eskubideak sartzen dira eta beste kasuetan bezala, bakegintzaren bidean alkartasun aktiboa ezinbestekotzat jotzen dugu. Hau horrela, Gazte Abertzaleakeko kideok Euskal Herriak pertsona orok izan behar dituen eskubide guztien onarpenera eramango gaituen bidearen eraikitzean parte hartzen jarraituko...

Read More

Gernikako Akordioa sinatu zuten gazte eragileek euskal gazteriari larunbatean Bilbora joateko dei egiten diote

1 Api, 2011 Bakebidean, Eskubide zibil eta politikoak, Gazteherria

Gazte Abertzaleakek, Gernikako Akordioko sinatzaile diren beste gazte eragileekin batera, larunbatean Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia luzatzen dio euskal gazteriari.  Hitza Andoni Rojo, GaztEHerriko ordezkariak, eta Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusia den Maider Carrerek hartu dute: (Audioa euskaraz) “Gaur hemen bildutakoak Gernikako Akordioaren sinatzaile garen gazte eragiletako kideak gara. Alternatiba Gazteak, Ikasle Abertzaleak, Gazte Independentistak, Gazte Abertzaleak eta GaztEHerria. Euskal gazteok denbora gehiegi daramagu oinarrizko eskubideak urratzen diren egoera batean bizitzen. Giza eskubideak eta eskubide zibil eta politikoak etengabe erasotuak izan dira urte askotan zehar. Auzitegi Gorenak proiektu politiko berri bat ilegalizatzeko erabakia hartu du beste behin ere, modu honetan euskal jendarteari eta gazteriari bere bozka askatasun osoz adierazteko eskubide ukatuz. Oso ondo ezagutzen dugun egoera da hau. Gazteok eskubideen etengabeko murrizketa jasan izan dugu eta jasaten dugu gaur egun ere. Asko izan dira, lege ilegalizatzaile hauek aitzakiatzat hartuz erreprimituak izan direnak; proiektu politiko jakin baten alde lan egitearen akusazio soila oinarritzat hartuz erreprimituak. Guk lan hau erabat zilegizkoa dela kontsideratzen dugu eta hala adierazi nahi dugu. Azken hilabeteetan atxiloketak, torturak, kartzelaratzeak, epaiketak, zigorrak eta euroaginduak ikusi ditugu behin eta berriz. Gogora arazi nahi dugu, baita ere, euskal gazteria dela oinarrizko eskubideen murrizketa honek gehien zigortu duen sektoreetako bat. Gaurko egunez, euskal gazteriaren zati batek ilegalizatua eta kriminalizatua jarraitzen du. Horren adibide da atzo bertan Donibane Lohizunen atxilotua izan zen Irati Tobarren kasua. Gazteari gure elkartasuna adierazteaz gain, atxiloketa berri hau salatu nahi dugu, eta esan nahi dugu atxiloketa honekin lortzen den gauza bakarra Euskal Herriak bizi duen egoera antidemokratikoan sakontzea dela. Horregatik, eskubideak murrizten dituzten neurri ororen desagertzea exijitzen dugu; honela, berme guztiekin, gure lan politikoa askatasun osoz garatu ahal izateko; baldintzarik gabe, helburu politikoa edozein delarik. Honekin batera, espainiar eta frantziar Estatuek Euskal Herrian martxan jarri den normalizazio prozesuan aurrera egiteko inolako borondaterik ez dutela azpimarratu nahi dugu. Gazteok, euskal gizartearekin batera, bake eta askatasun eszenatoki baterako ateak irekiko lituzkeen egoera demokratiko bat ekarriko duen konponbidea bultzatzeko lanean ari gara. Eta, bitartean, Estatu espainolak eta frantsesak bide horretan oztopoak jartzen dihardu, azken erabaki judizialek edota atxiloketek frogatzen duten bezala. Argi dago hauen helburua abian den prozesua porrotera eramatea dela. Etengabeko probokazio hauen aurrean guk argi daukagu ez dugula abiatu dugun bidean atzera egingo. Sinatzaile garen Gernikako Akordioa...

Read More

Urrats berri bat bakebidean

11 Urt, 2011 Adierazpena, Bakebidean, Eskubide zibil eta politikoak

Gazte Abertzaleak ETAk egin duen adierazpenaren aurrean, beste alditan erakunde bezala esan ditugunetan berresten gara: Euskal Herriaren etorkizuna, denontzako eskubide guztien aldeko jardun jarraian datza, salbuespenik gabe. Gaurkoan, momentu historiko berri baten aurrean gaude. Argitaratu berri den adierazpenak, Euskal Herri independente, alternatibo eta baketsu bat lantzen ari garen honetan beste beharrezko osagarri bat da. Zentzu honetan, duela hilabete batzuk beste eragile batzuekin batera sinatutako Gernikako Akordioak suposatu zuen aurrerapauso ikaragarria gogorarazi nahi dugu. Herrigintzan jarraitzeko beharrezkoak diren eskubideen aldarrikapenean eta hauek bermatzeko baldintzetan, urrats berri bat bizi dugu, pertsona guztion artean bakean eraikitzeko, orainaldi hobeago bat eskainiz eta etorkizun itxaropentsu baten itzalpea zabalduz Euskal Herriko kimuei. Gazte bezala, gaurko adierazpenaren ostean, gizartean eta gizarterako konponketaren bidean lanean ari garen eragile guztion indarren biderkatzea, herri baten batasun nahiaren bidez historikoki izan dituen kapitulo ilunen gainditzea, alde guztietarako kalte- ordain eta adiskidetze lana guztien artean sustatzea, eta elkarlana eta elkar- ulertzearen oinarriak ezartzea espero dugu. Gazte Abertzaleakeko kideok irmotasunez gaur herri honetan ilusioz bete diren pertsonen ahotsekin bat egin nahi dugu, konponketa bidean benetako lan tinkoa eta zintzoa egitea eskatuz, ezaugarri guztiak kontutan hartuz eta urrundu gaitzakeena zalantzarik gabe alboratuz. Beste askotan bezala, horrelako egoera batean hain beharrezkoa den gazteen parte hartzea eta gizarteko talde honek duen garrantzia onartzea eskatzen dugu; guk geuk lehenalditik ikasi behar dugu, etorkizun hobeago bat eraiki dezagun. Eta hau horrela izanik, aniztasuna zaindari familia desberdinetako eragileak parte hartzen ari garen prozesu honetan, irmoki salatzen dugu geure herrian bortizkeri gabeko egoera baten alde lanean diharduten gazteak oraindik jazartuak, torturatuak eta atxilotuak izatea, terrorismoa sustatzea helburu duen erakunde baten partaide izatea egotzita. Gure gazte erakundetik, urrats berriak ematen jarraitu behar dugun garai hauetan, gazte independentisten aurkako jazarpena behin betiko amaitzea aldarrikatzen dugu, eta euskal herritarrok bakean bizitzeko jorratzen ari garen bide zabal honetan, gazte hauek herri honen alde, beste gazte eragileekin batera, egiten ari diren lanaren garrantzia aitortzea eskatzen dugu. Amaitzeko, Gernikako Akordioa osoki betetzea biziki eskatzen jarraituko dugu; gaurko eskenatokian, ideia guztien legeztapena funtsezko urratsa dela deritzogu, garai berriak eraikitzean esku guztiak beharrezkoak baitira, eta batez ere, ahalik eta gazte gehienen eskuak batzea. Kasu honen harira, Gernikako Akordioa oinarri izanik, gazteontzako agertoki berri baten lanketa jarraian bidelagun ditugun gazte independentisten legeztapena eta zigorra amaitzea irmoki eskatzen...

Read More

Gernikako sinatzaileek atzoko atxiloketak gaitzetsi dituzte

17 Abe, 2010 Adierazpena, Eskubide zibil eta politikoak, Gernika

Gazte Abertzaleak-eko Asier Gomez eta Euskal Herriak bere Eskolako Ainhoa Larrabek irakurri dute, gaztelera eta euskaraz, Gernikako Akordioaren sinatzaileen dokumentua. Testuan bi abokatu eta gazte independentisten atxiloketak salatu eta politikari oztoporik ez jartzeko eskatu dute. Honakoa da Bilbon egin den agerraldian irakurri den testua: “Gernikako Akordioan bildutako alderdi politikoek, sindikatuek eta eragile sozialek atzo gauean sei gazte eta bi abokaturen aurkako polizia operazioa salatu nahi dugu. Egoera politiko honetan halako operaziorik gertatzea gero eta ulergaitzagoa da, Akordio hau izenpetu genuenok bultzatzen ari garen bake eta irtenbide demokratiko prozesua oztopatu eta geldiarazi asmoz ez bada. Gaur lau herrialdetan atxilotu dituzten gazte eta abokatuei, beraien senide, lagun eta kideei gure elkartasuna adierazi nahi diegu. Gainera Espainiako Poliziak atxilotu dituela eta hurrengo egunetan inkomunikatuta egongo direla jakitun, torturak eta tratu txarrak jasan ditzaketelakoan, beraien egoeraz gure kezka azaltzen dugu. Gaur egun tortura arriskua izatea bera oso larria iruditzen zaigu. Tamalez, badakigu duela hilabete batzuk atxilotu zituzten Gazte Independentistek torturak pairatu zituztena. Horregatik lehenbailehen inkomunikazio egoera bertan behera utziz epailearen aurrean jartzeko eskatzen dugu. Badakigu, ordea, Gazte Independentistek bake eta aterabide demokratiko prozesu honekiko konpromiso handia dutena. Gaurkoa azken urtean beraien aurka Auzitegi Nazionaletik bideratutako hirugarren sarekada dugu. Hala eta guztiz ere, Gernikako Akordioa izenpetuz eta honen jendarteratze dinamikan parte hartuz beraien konpromisoa erakutsi dute. Une gogor honetan bide horretan gurekin batera indarrez eta kemenez jarrai dezaten adorea eman nahi diegu. Bitartean haien aurkako jazarpenak berdin-berdin dirau, beraien oinarrizko eskubide zibil eta politikoak behin eta berriz urratuta. Gernikako Akordioa izenpetu dugun eragile guztiok Espainiako Gobernuari berak ere bide politiko eta demokratikoen aldeko hautua behingoz egiteko eskatu nahi diogu. Bada garaia arrazoi politiko hutsengatik ideien kriminalizazioa, polizia jazarpena, atxiloketak eta espetxeratzeak iraganeko kontu bihurtzeko. Bada garaia torturak eta tratu txarrak desagertzeko. Bada garaia Espainiako Gobernuak jazarpena, ilegalizazioak eta errepresioa bertan behera utziz bake bideari ekiten hasteko. Hemen gaudenok are grina handiagoz bake bidea ibiltzen jarraitu nahi dugu. Aterabide demokratikoen bila jarraituko dugu, honetan euskal herritar gehiengoa gurekin dugula jakinda. Horra hor gure konpromisoa euskal jendartearekin. Akordioaren edukiak jendarteratuz eta haiek betearazteko ere gure ahotsa altxatuz jarraituko...

Read More

Euskal gazteria aurrera!

16 Abe, 2010 Eskubide zibil eta politikoak, Gazteria

Beste behin ere Gazte Abertzaleak bart izan diren gazte independentisten atxiloketak irmoki salatzen ditugu. Lehenik eta behin, gure elkartasun guztia adierazi nahi diegu atxilotuei eta euren senideei eta gertukoenei une hauetan. Era berean, atxilotuen eskubideak zapaltzea ahalbidetzen duen inkomunikazioaren behin betiko erradikazioa exijitzen dugu eta atxilotuak berehala aske uztea ere. Izan ere, gaztea izatea eta inguratzen gaituen errealitatea era demokratikoen bidez aldatu nahi izatea ezin da inoiz delitu kontsideratu edozein Zuzenbideko Estatu batean. Guztiz zentzugabekoa deritzogu gurekin batera ETAri alde bakarreko, behin- betiko eta nazioarteak egiaztaturiko su- etena eskatzen dion akordio hori sinatu zituzten pertsonak atxilotzea erakunde horretako kide den talde batekoa izatea leporatuta. Beraz, gure erakundetik zenbait komunikabide espainiarrek azkeneko sarekadaren ostetik gazte independentistei egotzi nahi dieten marko berri honen barnetik lantzen ari den prozesuaren eragozpen papera salatzen dugu. Oroitarazi nahi dugu, Segi erakundeak Frantzian Espainiako Estatuan duen egoerarekin ez duela zerikusirik. Frantziako Estatuan erakunde legala da, eta Espainian berriz lege guztietatik kanpo dagoen erakunde terroristatzat hartu dela. Honen aurrean gure salaketak areagotu nahi ditugu, eta garai berriekin gatazkaren konponketan lanean dihardugun gazte erakunde guztien legalizazioa biziki eskatzen dugu, proiektu politiko guztien errespetuan, eskubide guztiak guztientzat aldarriaren barnean, berebiziko garrantzia hartzen duten adierazpen eta biltze askatasunaren praktika erreala gure herrian emateko. Abenduaren 6an Durangon egin zen manifestazioan esan genuen bezala, martxan dagoen gurpil hau ezin izango dute gelditu, eta neurri errepresiboen aurrean gure borondatea indartuko dugu, Euskal Herrian gauden gazte guztien arteko elkartasuna eta elkarlana bultzatuz gatazkari konponbidea bilatzeko...

Read More