slide

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

Euskal Herria Bildu

Gazte Abertzaleaken Nazio Batzarrak EH Bilduren izaera estrategikoa eta bere berrantolaketa prozesua babestu du

18 Api, 2017 Euskal Herria Bildu, Gazteria, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleaken Nazio Batzarrak, Gernikan bilduta, EH Bildu eta gazteen arteko erlazioaren inguruan Nazio Batzordeak proposatutako testua eztabaidatu du EH Bilduren izaera estrategikoa berrestuz. Gazte erakundearen aburuz, koalizio soilaren figura “gehiagorako ematen ez duen formula estua, mugatua eta zaharkitua da”. Asier Gomez idazkari nagusiak adierazi duenez, “ezkerreko independentismoak dituen erronka politiko eta elektoralei aurre egiteko koalizio elektoral soilaren formula ez da tresna egokia eta ez dio gizartearen eskariei erantzuten”. Nazio Batzordeak proposatutako testuak 18 emendakin jaso ditu, horietatik 16 onartu direlarik. Proposamenak gerturatutako militanteen % 87aren babesa lortu du, kontrako bozkarik gabe. Onartutako proposamenak erakunde politikoetara lotuta dauden eta ez dauden gazteentzat EH Bildun “gazte espazio autonomo baten sorrera ziurtatzea” eskatzen du. Halaber, espazioak kobozeramaile parekideak izatea proposatzen da. Azkenik, gazte erakundeak dei zuzena luzatu dio bere alderdiari, Eusko Alkartasunari, EH Bilduren berrantolaketa prozesuan parte hartze eta inplikazio maximoa eskatuz. GA – EH Bildu eta gazteria – onartutako proposamena GAZTE ABERTZALEAKEN NAZIO BATZARRAK EH BILDUREN BERRANTOAKETAZ ETA BERE GAZTERIAZ Gazte Abertzaleaken Nazio Batzordeak, urtarrilaren 14an ospatua, EH Bilduren berrantolaketa prozesuaren inguruko barne eztabaidari hasiera ematea onartu zion, koalizioak etorkizuneko erronkei aurre egiteko behar zituen aldaketez eta bereziki gazteei eskaintza erakargarria luzatzeko intentzioarekin. Eztabaida hau batzar lokal, eskualde eta lurralde ezberdinetan burutu da. Batzar hauetan eman diren ekarpenei esker Nazio Batzordeak proposamen bat landu du Nazio Batzarraren onarpenerako. Gazte Abertzaleakeko Nazio Batzarrak honako adostasunera iritsi da apirilaren 15ean, Gernikan: 1. EH Bildun koalizio elektoral soilaren figura agortutzat ematea, gehiagorako ematen ez duen formula mugatu eta estutzat ulertzen dugulako. Ezkerreko independentismoak erronka politiko eta elektoralei aurre egiteko koalizioa elektoral soilaren formula zaharkituta geratu da, ez da tresna egokia eta ez dio gizartearen eskariei erantzuten. 2. EH Bilduren izaera estrategikoa babestea eta EH Bildu berriaren estatutuak eta organigramaren inguruan irekitako eztabaida babestea. 3. Gazteen parte hartzerako, ahalduntzerako eta elkarlanerako EH Bilduren barnean gazte espazio autonomo baten sorrera ziurtatzea, erakunde politikoetara lotuta daudenentzat eta ez daudenentzat ere. Gazte Abertzaleakek espazio honen antolamendu maila ezberdinetan (hegoaldean eta herrialdeetan) kobozeramaile parekideez osatuta egotea proposatzen du, eta inolako gazte erakundeek ez duela hauek osotasunean hartuko. 4. EH Bilduren berrantolaketa prozesuan parte hartze eta inplikazio maximoa eskatzea Eusko Alkartasunari, bai zuzendaritzari eta baita militantziari...

Read More

Gazte Abertzaleakek EH Bilduko alderdiek larunbatean eman zuten pausoa txalotzen du

4 Api, 2017 Euskal Herria Bildu, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakek apirilaren 1ean Iruñeko Baluarte jauregian EH Bildu osatzen duten lau alderdiek proiektu irekiago, parte-hartzaileago eta demokratikoago bat izateko hartutako pausua txalotu du. Erakundeen “ausardia” eskertzen du, eta gazteen parte-hartzea sustatzeko bide “egokia” dela adierazi dute.  Ezkerreko subiranisten koalizioan gazteek ere euren alea jartzeko prest daudela adierazi dute eta, euskal herritarren gehiengoa lortzeko intentzioarekin, Gazte Abertzaleakek bere baitan eztabaidak bultzatzen ari da. Apirilaren 15eko Nazio Batzarretik onartutako testua bere egingo du eta Eusko Alkartasuna, EH Bildu eta gainontzeko gazte erakundeei adostutakoaren berri emango die. “Eztabaida euskal gazteriari eskaintza politiko erakargarri bat egiteko koalizioan beharrezkoak diren aldaketetan oinarrituko da”, adierazi du gazte erakundeak. Gainera, “nahita nahiez EH Bildu koalizioaren lau alderdi politikoekin lotura duten gazte erakundeekin zerikusirik ez duten gazteei zabaltzea debatearen puntu bat” nagusienetakoa dela ohartarazi dute. Gazte Abertzaleaken ustez, “elkartuak, berrituak eta inoiz baino zabalagoak” izateko garaia da EH Bilduren baitan eta “koalizio elektoral huts bat izatetik Euskal Herriaren askapen nazionala eta soziala lortzeko euskal herritarrentzako lanabesa izatera saltoa” eman behar du proiektuak, “alderdikerien...

Read More