slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gazteria

Eskubide Zibil eta Politikoen Defentsan, GAZTERIA AURRERA!

30 Aza, 2010 Eskubide zibil eta politikoak, Gazteria

Gaur goizean agerraldia burutu dugu Durangon beste hainbat gazte eragilerekin batera. Bertan, gazteok jasaten dugun errepresioa salatzeaz gain, gazteok gure proiektu eta ideiak askatasunez garatzeko bermea izan behar dugula argi eta garbi utzi nahi izan dugu. Aldarrikapen hori kalera atera nahi dugu beste behin, horregatik gaur Durangon bildu garen alor, eremu eta sentsibilitate ezberdineko gazteok manifestazioa deitu dugu Abenduaren 6rako “Eskubide Zibil eta Politikoen Defentsan, GAZTERIA AURRERA!” lemapean. Hona hemen agerraldiko testua osorik: “Eskubide Zibil eta Politikoen Defentsan, GAZTERIA AURRERA! Berriro ere, gazteon eskubide zibil eta politikoen urraketaz aritu behar gara. Berriro ere, gazteria kolpatua izan da. Orain urtebete, hemen, Durangon, 34 gazteren atxiloketak salatu genituen. Oraingoan, iragan urrian emandako 14 gazteen atxiloketak salatzeko beharrean aurkitzen gara berriro. Hamarnaka gazte izan dira berriz ere atxilotuak, inkomunikazio aldian torturatuak eta espetxeratuak, lan politikoa gauzatzea izanik hauen kontrako argudio bakarra. Urte guzti honetan zehar, asko izan dira Euskal Herrian ziklo berri bat eraikitzeko emandako pausoak. Gazteok ere ez gara albo batera geratu, eta urrats berri hauetan aktiboki parte hartu dugu. Eskubide zibil eta politikoen bermearen aldarria izan da konponbiderako norabidean, indar gehien harturiko exijentzietako bat. Gazteok paper garrantzitsua jokatu dugu aldarri honetan. Hemen bertan lanean hasi eta Europaraino eraman dugu eskubideen bermearen exijentzia. Bat egin dugu eskubide guztien defentsan antolaturiko manifestazio eta ekimenekin. Gure eskubideen defentsan manifestua ere osatu dugu… Baina berriro ere, eskubide zibil eta politikoak, dagozkigun eskubideak, ukatuak izan zaizkigu. Gazteriak lanean aritzeko legitimitate osoa daukala errepikatu dugu behin eta berriz. Gazteok gure proiektu eta ideiak askatasun osoz defendatzeko bermea izan behar dugula errepikatu dugun bezala. Proiektu guztiak aukera eta berme berdinekin aurrera eramateko eskubidea daukagula ozen oihukatu dugu. Baina honen aurrean Espainiar Estatuak entzungor egin eta errepresioa areagotu egin du. Aurrera pauso nabariak eman diren arren, jendartearen eta gazteriaren gehiengoak konponbide eta normalizazio politikorako konpromiso sendoak hartu ditugun arren, estatuaren jarrerak bere horretan dirau, errepresioa izanik gazteoi eskaintzen digun aukera bakarra. Arriskutsuak omen garelako atxilotzen gaituzte. Baina egoera ikusita, zein da benetan arriskutsua? Zein da eskubideak urratzen dituena? Zein da mehatxatu, jipoitu eta torturatzen duena? Gu ez! Honen aurrean, aski da esateko garaia heldu da. Hemen gaude, abiarazitako bidean pauso gehiago ematen jarraitzeko prest, elkarlanetik, gure eskubideen bermea errealitate bihurtu dadin. Ez gara urraketen salaketa hutsera mugatuko, aurrerantzean...

Read More

Gazte Abertzaleakek “batasun eta alkartasun olatua” “gatazka politikoaren konponbidean” pieza garrantzitsua dela azpimarratzen du

16 Aza, 2010 Bakebidean, Eskubide zibil eta politikoak, Gazteria

Bilboko Gazte Abertzaleakeko ordezkariak, zein erakunde bereko Nazio Antolakuntza Idazkariak, Bilboko udaletxean gaurko egunean erregistratu den mozioari erabateko sostengua ematen diote. “Zorionekoa da momentu garratz hauetan herri baten mugimendua ez dela geldituko sentitzea” esan du Gazte Abertzaleakeko Bilboko koordinatzailea den Asier Gomezek. “Indar batze honetan ez dago mugarik, eta gazteok batasun eta elkartasun olatu honen arrazoietako bat garela ikustea, Euskal Herrian bizi dugun gatazkaren konponbidea gertu dagoenaren ilusioa piztua jarraitzen laguntzen du” azpimarratu du gazte erakundeko ordezkariak. Era berean, Haritz Perezek, GAko Antolakuntzako Idazkaria, “sistemaren injustiziak” argi uzten du ez dituela “bide berrien zabaltzea aintzat hartzen” eta bere hitzetan “gazteon aukera, eskubide guztiak guztiontzat bermatzearen aldeko aldarria bada, ez dago munduan aitzakiarik Euskal Herrian ematen ari diren pausoei, eta batez ere, euskal herritarrok ematen ari garen urratsei, oztopoak jartzeko”. Beraz, Gazte Abertzaleakeko ordezkariek “Euskal gazteria gatazkaren konponbidean zabaltzen ari den aukerak bakean utz ditzatela” irmoki eskatu dute “gazteok Euskal Herrian bakean eta askatasunean bizi nahi dugulako” aldarrikatuz adierazpenaren amaieran. Era berean, beste herrialdeetan azkeneko sarekadatik aurkeztutako mozioekin bat egiten dute Gazte Abertzaleakeko tokiko zein bailaretako...

Read More

Gazte Abertzaleak tortura eta ilegalizazioen aurka eta proiektu politiko guztiak garatzeko eskubidearen aldeko manifestaziora atxikitzen da

19 maiatza, 2010 Deklarazioa, Gazteria

Gazte Abertzaleaketik, beste behin ere, estatuaren politika errepresiboa salatu nahi dugu. Kezkaz ikusten jarraitzen dugu gaur egun euskal gazteria pairatzen ari den zirikatze eta jazarpen egoera. Euskal Herria egoera berri batean sartzen ari den honetan, oso larria deritzogu hala nolaz, Estatuak bere zapaltze politika medio gazte independentistak atxilotzea, hauen “delitu” bakarra independentziaren alde lan egitea denean. Urteetan euskal gaztediak bizi izan duen iraultza itxaropentsua bizitzen ari garen unean, ez du logikarik inkomunikazioak, torturak, atxiloketak, etab. aurrera eramatea, Estatuak Euskal Herrian normalkuntza egoera ez sustraitzea bere helburuetariko bat ez bada noski. Hauek, gaurko testuinguruan, Estatuak Euskal Herriko gazteen aurkako eraso zuzentzat jotzen ditugu, eta zentzu honetan, errealitatea zein den jakinda, irmoki aldarrikatzen dugu gazteok joko horretan ez garela eroriko, eta gure erantzuna inoiz baino tinkoago izanik, min gehien egin diezaiekeen oihartzuna izan behar dugu gure ahotan fase berri honetan: independentzia nahi dugu, gazteok eskubide zibil eta politikoen bermea izateko. Argi dugu justiziaren presentzia eza bizi garen egun hauetan, askatasunaren berrezarpenaren beharra inoiz baino handiagoa dela, parte hartze esparrua birsortuz, gizarteak demokrazia sistemaren inguruko konfiantza berreskuratzeko. Euskal Herriko gazte guztion indarra Iruñeko kaleetan barrenan ikusiko da. Bat eginik, desberdintasunak alde batera utzita, batzen gaituen eskubide zibil eta politikoen aldeko martxa izango da, proiektu guztiak garatzeko eskubidearen aldarrikapen garbia, amaiera, inkomunikatzearen aurkako urratsa, askatasuna eta elkartasunaren aldeko aldarria. Beraz, Gazte Abertzaleakeko kideok berriro ere gazte independentista guztien eskubideen urraketen aurkako martxarekin bat egiten dugu; gaztea eta independentista izateak dakartzan kriminalizazio eta jazarpen egoera salatuz, Euskal Herriko hiritarrok izan behar ditugun eskubide guztiak eskutan izan arte. Gure oihartzuna ezin izango dute legez kanpo utzi, ezingo gaituzte gelditu. Beti...

Read More

GaztEHerriarekin denok Bruselara!!

5 maiatza, 2010 Deklarazioa, Ekintzak, Gazteherria, Gazteria, manifestazioa, Prentsaurrekoak

GaztEHerriak maiatzaren 29an Brusela parte hartuko duen martxaren aurkezpena egin du. Apirilaren 2an Durangon jaso zuen euskal gazteriak nazioarteko gazteriaren babesa eta herri zapaldu guztien etsaia berbera dela azpimarratu zuten orduan. Irakurritako manifestua ondorengoa da: Aurtengo udaberriarekin batera euskal gazte independentista eta ezkertiarrok burujabetasunaren alde pauso garrantzitsuak ematen hasiak gara. Durangoko ekimenaren aurretik esan genuen Euskal Herria fase politiko berrian sartua dela. Indarrak bildu eta independentziarako bide geldiezina abiatu da, honen adierazle izanik eragile politiko, sozial eta sindikalek independentziaren alde egiten ari garen urratsak. Honek agerian utzi du Espainiar Estatuaren egonezina. Eta hau hasiera besterik ez da. Gazteok independentziaren aldeko apustu sendoa egin dugu. Guk ere gure indarrak bildu eta independentziaren aldeko herri olatuari gure ekarpena egiteko jaio da GaztEHerria, Independentzia, alternatiba bakartzat ikusten dugun gazteon bilgunea. Durangon jarri genuen gure lehen harria Aberri Egunaren testuinguruan. Oztopoak oztopo, 10.000 gaztek bat egin genuen Independentziaren alde. Durangon argi geratu zen euskal gazteriaren hautua independentzia dela. Milaka gaztek, independentzian amestu, eta gaurdanik eraikitzen hasteko konpromisoa daukagula argi utzi genuen Durangon. Milaka izan ginen ere Aberri Egunean parte hartu genuen gazteak eta hain justu, Aberri Egun horrek markatu du aro berri honen hasiera. Orain, gure proiektua, independentzia, lau haizeetara zabaltzeko unea heldu da. Euskal Herrian, esan dugu, ematen ari garen pausuez kontziente gara. Espainiar Estatua ere kontziente da, eta hain zuzen horregatik saiatuko da ahalik eta gehien oztopatzen ekindako bidea. Nazioarteko eragileak ere kontziente dira ordea, eta horren adibidea dugu nazioarteko zenbait  gazte eragileek Gernikan egindako adierazpena. Badakigu, gure eskubideak bermatzeko bidean, nazioarteko agenteen inplikazioaren beharra dagoela eta era berean, independentziaren bidean bakarrik ez gaudela ikusi araztea. Europan eta mundu osoan zehar asko dira euren herrien askatasunaren alde lanean dabiltzan gazteak. Hala ikusi genuen, Durangon eginiko ekimenean, euskal gazteoi euren babesa eta elkartasuna azaltzeko, bertaratutako nazioarteko ordezkaritza zabalaren bidez. Baina Independentziaren aldeko lana garesti ordaintzen da Euskal herrian, gazteok ongi dakigu hori. Horren adibide dugu gazteok jasaten dugun etengabeko kriminalizazioa zein operazio polizial amaigabeak. Honen aurrean nazioarteko eragileen babesa etengabea eta mugagabea izan da. Testuinguru horretan kokatzen da apirilaren 1ean Gernikan aurkeztu zuten manifestua. Bertan, besteak beste, euskal gazteon eskubide zibil eta politikoen defentsa sutsua egin eta independentziaren aldeko lanaren zilegitasuna azpimarratzen da. Guk, gazteriak, dagozkigun eskubideen defentsan arituko ginela argi azaldu...

Read More

Asko garelako!

1 maiatza, 2010 Gazteria, Iritzia

Gazteak gara herrialdetako etorkizuna, bizitzak bere bidea jarrai dezan beharrezkoak garenak eta herri guztien makinariak funtzioan jarrai dezan funtsezkoak garen piezak gara. Teorian lanean jardun beharko genukeenak gara, urte luzez lanean aritu direnen pentsioak ordainduko lituzkeenak, horrela ziklo laborala itxiko litzatekeelarik. Baina krisi garaietan, gazteentzat aukera gehien egon beharko liratekeenean lan merkatuan promozionatzeko edota gure lehen aukera izan dezagun lanean hasteko, lehenak gara gazteak ustezko ezkertiar gobernu batek zuzendutako kapitalismo liberalaren garrak sufritzen. Gobernuak onartutako zabor kontratuak, gaztedia jasaten ari garen  egoera prekarioa are eta makurragoa sakontzen du. Honi gainera gehitu behar diogu, EAEko gazteek adibidez ezin dugula Gernikako estatutuak markatzen duenaz aprobetxatu lan materien konpetentzia ez baitago oraindik %100ean erkidegora igorria eta oraindik gurea ez den gobernu baten mende gaude. Eusko Jaurlaritzak 2008an egindako ikerketa batek, hain justu krisia hasia zen garaian, markatzen zuen gazteen %50ak ez ginela hilean 300€tako diru sarreratara iristen, eta beste %50etatik %19ak ez dela 900€ko diru sarreratara iristen hilabete bukaeran. Honek zer esan nahi du, gaztediaren ia %70ak ez duela hilabetean 900€ko diru sarrerarik izaten. Esaten da egungo gazteak ez dugula etxetik joan nahi, oso gustura bizi garela gurasoen etxean, baina emantzipatu al naiteke hilean 900€ko diru sarrerarekin? Euskal autonomi Erkidegoan etxebizitza iberiar penintsulako garestienetakoa da. Hau da, EAEn alokairu baten media 600€ hilabetekoa da eta emantzipaziorako gobernu diru-laguntzak 375 milioi eurotakoak dira bakarrik, baina laguntza horren beharra dugunak asko gehiago gara, baina noski errazagoa da gazteoi errua botatzea esanaz ez dugula gurasoen etxetik irten nahi. Euskal gaztedia Europa mailako prestatuenetakoak gara akademikoki, baina honek ateak zabaldu ordez lan merkatuan, gure logeletako paretak dekoratzeko soilik ez du balio, enpresariek estatuaren erremintak erabiltzen baitituzte gazteoi lan prekario bat  eta non gure gaikuntzak gutxiesten diren. Hainbeste idatzia izan den krisia gazte ororen hilobia bihurtu da. Ez dela denbora asko entzuten genuen nola patronalak gazteon eskubideak are eta gehiago murriztearen alde agertzen zen, horrela enpresak 2007ko irabazietara iristearren, inolako lotsarik azaldu gabe gizarteari egindako planteamenduagatik. Baina hemen beti errua gazte nagi horiena da, zeinak ez duten 10 orduko hornitzaile lan bat nahi 650€ gordinengatik. Baina horregatik gazte, zu herri honek sekula izan duen gazte preparatuena zarena, zu zeinak zure langile eskubideak zapalduak izan ez daitezen nahi duzunak, zuk non zure etorkizuna zure herrian erabaki dadila nahi...

Read More

GaztEHerriaren aurkezpena

11 Mar, 2010 Gazteherria, Gazteria

Gaur goizean GaztEHerria aurkeztu dugu hamarnaka gaztek Ibaetako campusean. Bertan dinamika eta Gazteriaren Adierazpena aurkeztu ditugu. Hain zuzen ere adierazpen hau izango da dinamikaren oinarri politikoa. Horretaz gain apirilaren 2an Durangon burutuko den ekimenean eta Aberri Egunean parte hartzeko deia luzatu diegu gazte guztiei. Hona hemen testua: Hasteko, eskerrik asko hona hurbildu zareten guztioi. “Munduan bada bazter bat (ez genuen sortu orduko hautatu) gure herria erizten duguna.” Hala esan zuen Joseba Sarrionandiak Harriak eta Herriak poeman. Eta hain zuzen ere horregatik gaude hemen, Euskal Herriko hamaika txokotatik etorri eta bildu garen hamarnaka gazteok; Euskal Herriak urte luzez jasan duen ukazioarekin amaitu nahi dugulako. Gure herrian aske bizi nahi dugulako. Herri bat gara. Gazte herri bat gara. Behinola izan genuen herri hartatik harriak baino ez zaizkigu geratzen. Harri zatitua da gure herria. Baina zergatik egingo dugu dramarik? Ez dago ezer galdua. Are gehiago, asko dugu irabazteko! Gazte konprometituak gara eta konpromiso horren erakusle nabarmena da gaur abian jarriko dugun ekimena. Abagune politiko garrantzitsuan gaude. Euskal Herriko eragile politiko eta sozial ezberdinek Aberri Egunaren testuinguruan indarrak bildu eta independentziaren alde lanean jarduteko konpromiso irmoa hartu dute. Eta gazteok, mugimendu horretan badugu zer esana eta zer egina, noski. Herri honen oraina eta etorkizuna gara, eta beraz guri ere badagokigu independentziaren aldeko uholdean gazte olatu ahalik eta indartsuena sortzea. Hain zuzen ere horixe da GaztEHerria, independentzia Euskal Herriaren biziraupenerako aukera bakartzat ikusten dugun gazteon bilgunea. “Ez den herrialdearen kartografoak” izango gara, Sarrik zioen eran. GaztEHerria independentziaren alde lan egin nahi duen gazte ezkertiar ezberdinen topagunea da. GaztEHerria independentzia tresnatzat hartuz herri honek behar duen aldaketarako gazteon ekarpena da. GaztEHerria osatzen dugun gazteon artean adostutako Gazteriaren Adierazpena izango da gure oinarri politikoa. GaztEHerria Aberri Egunaren bezperako egunetan egingo dugun ekimen erraldoian irudikatuko dugun gazte indarra izango da. Alta, GaztEHerria, adierazpen eta ekimen hauetatik harago, independentziaren aldeko gazte esparru oso bat da. Esan dugu, dinamika berri honen oinarri politikoak Gazteriaren Adierazpenean bildu ditugula. Manifestu hau azken asteetan gazte eremuko eragile eta norbanakoen artean garatu den elkarlanaren ondorioa da. Hainbat eragile eta norbanako gaztek euren atxikimendua adierazi diote dokumentu honi. Hala ere, aurrerantzean jasotako babesa biderkatzen jarraituko dugu. Honela dio adierazpenak: GaztEHerria gara. Eremu, arlo, herri zein auzo ezberdinetako gazteok osatzen dugun Euskal Herriko gazteria gara,...

Read More