slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Herriz Herri

Gaur ez dugu ezer ospatzerik: denak lanera!

6 Abe, 2010 Ekintzak, Eskubide zibil eta politikoak, Gazteria, Herriz Herri, Independentistak

Gazte Abertzaleakek gogoratu nahi du Espainiar Konstituzioaren urteurrena ospatzen den egun honetan, Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako biztanleek ez dutela zer ospatzerik. Gazte erakudearentzat, egoera zein den gogoratzeko eguna da gaurkoa, gatazkaren konponketarako oztopoa den lege baten urteurrena baita.  Horregatik, gazte erakundeak aurten ere adierazi nahi du gizartea galdetua ez den bitartean, gatazka bizirik izango dela eta lege bat indarrean egotea ez dela argumentu politiko sendoa egoera mantentzeko. Beraz, gaur gazte erakundeko nazio egoitza, zein tokiko hainbat egoitza, irekiak egongo dira goizeko 08.30tik eguerdirarte, Euskal Herriak berezko egutegi baten aldarrian jardungo dute egun honi insumisoak izanik. Eraberean, durangaldeko Gazte Abertzaleakeko taldeak gaur eguerdiko 12.00tan Landako erakustazokaren sarreran “Independentistak Sareak” antolatu duen “Kulturaren aldeko argazki berdean” parte hartzeko deialdia zabaltzen du. Ezin dugu ahantzi Independentziaren bidean, esparru desberdinen ekarpena ezinbestekoa izango dela; eta honen lanketan, “Independentistak Sareak” beraien aldarrikapen berdea Durangon zabaldu dadin, denen laguntza behar du: Independentziaren aldeko urratsa, denen auzia delako. Azkenik, gaur ere Durangon, arratsaldeko 17.30 “Eskubi zibil eta politikoen defentsan, GAZTERIA AURRERA!!” gazteri desberdinek antolatutako manifestazioa, erakustazokaren sarreratik gazte uholdea barraiatuko du Durangoko kaleetan zehar. Azkenengo atxiloketen harira, eta duela urtebete jazotakoekin, gazteen lana ez dela inoiz geldituko adierazteko ez dago beste biderik. Oztopoak oztopo, gazteek prozesu honen alde lanean jarduteko hartutako erabakia geldiezina dela zabaldu behar...

Read More

Kartelada Oarsoaldean – Gazteriak Euskal Herrian Bizi Nahi Du

15 Ots, 2008 Donostia, Ekintzak, Herriz Herri, Kanpainak, Pasaia

Azken astean, Donostiako eta Pasaiako Gazte Abertzaleak-ek “Gazteriak Euskal Herrian Bizi Nahi Du” kanpaina aurrera atera du.  Lehengoan bi bailaretako taldeek bat egin zuten Oarsoalde guztian, San Markos-eko zabortegia istearen aldeko kartelak ipintzeko. Hurrengo egunetan, Donostian garraiobide publiko merkeen eta etxebizitza duinaren aldeko kartelak jarriko dituzte. Hemen dituzue argazkiak:     ...

Read More

Gaztekari Berezia. Euskal Herria vs. Catalunya

12 Urt, 2008 Bilbo, Euskal Herriko Selekzioa, Gaztekaria, Herriz Herri

Lehengo astean zin egin genuen bezala hementxe duzue Euskal Herriko selekzioaren partida egunean San Mames kanpoan banatu genuen Gaztekari Bereziaren ale digitala. Deskargatu dezakezue eta baita hura iruzkindu ere. Azpimarratu beharra dago harrera ezin hobea izan zuela aldizkariak eta 15 minuturen buruan alerik gabe gelditu ginela. Hementxe duzue, bada. Aurkibidea honakoa duzue: 4.or. EDITORIALA 6.or. ERREPORTAJEA -Selekzioaren historio laburra 8.or. EH. MUNDIALERA -Euskal selekzio bat izateko… -Bide eginez. -Selekzioa babestuz. 13.or. EH. ATZERRIAN -Venezuela vs. Euskadi -Catalunya vs. Euskadi Aldizkaria ikusi nahi baduzue, egin ezazue klik hemen edo...

Read More

Euskal Herria-Catalunya. Argazki Erreportajea

31 Abe, 2007 Bideoak, Bilbo, Ekintzak, Euskal Herriko Selekzioa, Herriz Herri

 Gazte Abertzaleak Euskal Selekzioaren aldeko manifestazioan egon zen. [youtube]kTpjTvG6L-c[/youtube]    GAko militanteak, Rafa Larreinarekin, manifestazioko pankarta eramaten (25 000 pertsona inguru, bildu ziren manifestaldian).   GAko kideak Donostia euskal selekzioaren aldeko kartelak jartzen ibili ziren. Bilbon, berriz, San Mames estadioaren kanpoan Euskal Herriko Selekzioari buruzko Gaztekari monografiko baten 2000 ale banatu zituzten partidua baino lehen. Partiduaren hasieran jokalariek “Nazio bat selekzio bat. Una nació una selecció.” leloa zuen pankarta...

Read More