slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Independentistak

Gazte Abertzaleak independentziaren alde! Euskal Herrian eta Katalunian ere

4 Ira, 2013 Independentistak, Prentsa Oharrak

GAZTE ABERTZALEAK, Eusko Alkartasunako Gazte erakundea, hurrengo irailaren 7an, Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan INDEPENDENTISTAK SAREAK antolatutako Diadaren aldeko elkartasun Giza Kateetan parte hartuko du, eta bertaratzeko deialdietara atxikitzen zaio. Gazte Abertzaleaketik uste dugu egungo egoera jasanezinetik irteteko, independentzia behar beharrezkoa zaigula. Guk geuk markatzea, pentsatzea eta erabakitzea geure geroa. Horretarako erabateko askatasun politikoa nahitaezkoa dugu: herri parekide bat eratzeko, justizia sozialean oinarrituta, ustelkeriatik garbi, berdea, gorria eta morea. Tamalez, azken urteetako gobernuek ez dute bide hau landu, eta herritarrek gain egin diote politikari zentzu honetan. Adibide argia Catalunyian dakusagu. Horregatik ere, GAZTE ABERTZALEAK hurrengo irailak 11n, Diada egunean, gure kide historiko den JERC-en (Esquerrako gazte erakundea) gonbita onartu eta Catalunyan egongo gara, Giza Katearen katebegi sendo izaten, eta independentzia...

Read More

Euskal gazteria Iruñara!

29 Mar, 2013 Independentistak, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleak, gazte erakunde independentista, martxoaren 31a den igande honetan Independentista Sareak Aberri Egunaren ospakizunerako antolatutako ekintzetan parte hartuko du. Pasaden urteko deialdiaren arrakastaren ondoren, non Iruñeko kale nagusietan manifestazio baten 30.000 lagun batzea lortu zen, gazte erakundeak, aurten ere errepikatzea edo are gehiago aurreko urtean lortutako parte-hartze kopurua handitzearen aldeko deialdia egiten du. Gazte Abertzaleakek merezi duen garrantzia eman dio Independentista plataformak independentziaren proiektuaren sozializazioaren alde egiten ari den lanari. Hau honela izanik, erakunde abertzale honen ordezkariek, Sareak, herriz herri jatorri ezberdineko pertsonez osatutako taldeekin lan egiten eta era berean eztabaida aberasgarria sortzen ari da. Hori dela eta gazte erakundeak, Iruñera ostiraletik bere ohikoak diren formakuntza jardunaldiak ospatzera joango da, eta datorren igandean eta egun osoan zehar Independentistak antolatutako ekintza desberdinetan kolaboratuko du. Gazte Abertzaleakek gogoratu du, gaur egungo krisialdi ekonomiko eta demokratikoan, inoiz baino garrantzitsuagoa dela euskal gazteria Euskal Herriaren etorkizunaren babes eta askatasunaren aldeko jarrera tinko bat azalaraztea, gauzak beste era batean ere egin ahal direla eta Euskal Errepublika aske bat dela gure gazteriarentzat etorkizun hobeago bat ziurtatzen duen formula bakarra. Era honetan, Eusko Alkartasunako gazte erakundeak, euskal gazteria berriz ere Iruñeko kaleak betetzera deitzen ditu orro independentista inoiz baino ozenago entzun...

Read More

Gaur ez dugu ezer ospatzerik: denak lanera!

6 Abe, 2010 Ekintzak, Eskubide zibil eta politikoak, Gazteria, Herriz Herri, Independentistak

Gazte Abertzaleakek gogoratu nahi du Espainiar Konstituzioaren urteurrena ospatzen den egun honetan, Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako biztanleek ez dutela zer ospatzerik. Gazte erakudearentzat, egoera zein den gogoratzeko eguna da gaurkoa, gatazkaren konponketarako oztopoa den lege baten urteurrena baita.  Horregatik, gazte erakundeak aurten ere adierazi nahi du gizartea galdetua ez den bitartean, gatazka bizirik izango dela eta lege bat indarrean egotea ez dela argumentu politiko sendoa egoera mantentzeko. Beraz, gaur gazte erakundeko nazio egoitza, zein tokiko hainbat egoitza, irekiak egongo dira goizeko 08.30tik eguerdirarte, Euskal Herriak berezko egutegi baten aldarrian jardungo dute egun honi insumisoak izanik. Eraberean, durangaldeko Gazte Abertzaleakeko taldeak gaur eguerdiko 12.00tan Landako erakustazokaren sarreran “Independentistak Sareak” antolatu duen “Kulturaren aldeko argazki berdean” parte hartzeko deialdia zabaltzen du. Ezin dugu ahantzi Independentziaren bidean, esparru desberdinen ekarpena ezinbestekoa izango dela; eta honen lanketan, “Independentistak Sareak” beraien aldarrikapen berdea Durangon zabaldu dadin, denen laguntza behar du: Independentziaren aldeko urratsa, denen auzia delako. Azkenik, gaur ere Durangon, arratsaldeko 17.30 “Eskubi zibil eta politikoen defentsan, GAZTERIA AURRERA!!” gazteri desberdinek antolatutako manifestazioa, erakustazokaren sarreratik gazte uholdea barraiatuko du Durangoko kaleetan zehar. Azkenengo atxiloketen harira, eta duela urtebete jazotakoekin, gazteen lana ez dela inoiz geldituko adierazteko ez dago beste biderik. Oztopoak oztopo, gazteek prozesu honen alde lanean jarduteko hartutako erabakia geldiezina dela zabaldu behar...

Read More

Gazte Abertzaleak urriaren 12an Iruñan egon zen ere!

15 Urr, 2010 Independentistak

Urriaren 12an ere Gazte Abertzaleakek “Independentistak sarea” deituriko martxa berdean parte hartu zuen. Instituzio eta erakundeen arteko erlazioen Idazkaria den Imanol Marañon, gaztekide talde baten buru zelarik, euren hitzetan “Independentziaren beharra” Iruñera zabaltzea joan behar ziren. “Jai egun arrotz honetan ezinbestekoa da Independentziaren aldeko jarrera indartzea, Euskal Herriak izan beharko lukeen egutegi propia aldarrikatuz” esan zuen gaztekide añorgatarrak. Goizetik gazteek lanean jardun zuten beraien esparru bakoitzean, eta eguerdi aldean Euskal Herriko hiriburu zaharrera hurbildu ziren olatu berdeari beraien indarra eta gogoak...

Read More