slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Iritzia

MUSIKENEREN JARRAIPENARENGATIK

29 Mar, 2010 Donostia, Iritzia

Sutsuki entzuten dira erreibindikazioan daudenen doinuak. Indartsu entzuten dira duela asteburu batzuk, kementsu eta zalantzarik gabe. Larunbat eta igandero ikasketa osatu bat izateko eskubideak murriztuta ikusi nahi ez dituztenen kontzertu inprobisatu bat dugu. Argi dago, Musikene, Musika zentro Nagusiko ikasle eta irakasleek bizi duten egorari buruz argi garela. Gazte Abertzaleak, zehazki, ikastegiaren gaur egungo egoerak larritzen du, eta batez ere, Carmen Rodriguez Suso gerente aukeratu zutenetik. Susok aurreko zuzendaritza taldearen “gestio txarrari” buruz hitz egiten du, datorren urteko plaza kopurua 114tik 50era pastasen duen bitartean, ikasleek aukeratu ditzaketen 34 espezialitateen artetik 14 kentzeaz gain. Musikene erakunde gailena da Europa osoan, eta hori donostiarrontzat ohore bat izan beharko luke, musika beti oso presente izan dugun hiri kultural batean. Herritarrek ezin dute Musikene Donostiara ekartzeak suposatu zuen esfortzua ezerezean geratu edota beste leku batera joatea utzi. Ikasleek, euren aldetik, ezin dute ikastegiak eskaintzen duen ikasketa plan berezia galdu, hori baita nazioarteko garrantzia ematen diona. Horrexegatik, hiri honen kide bezala, ikasle eta kulturaren miresle, gure elkartasuna mobilizatzen ari diren ikasleentzat eta hiritarrak, bestalde, ikasle eta irakasleekin batera manifestatzera deitzen ditugu gaur arratsaldean Antiguotik Bulebarreraino. Jabier Estebanez Laredo Donostiako Gazte Abertzaleakeko...

Read More

Emakumeok, jalgi gaitezen plazara!

8 Mar, 2010 Berdintasuna, Emakumea, Iritzia

Badira 100 urte emakumeon eskubideen aldeko eguna ospatzeko Emakumearen Lehenengo Eguna antolatu zela, aldarrikapen honen lehenengo gakoa sufragio unibertsala izan zelarik. Baina 1914. urtera arte, I Mundu Gerratearen baitan sortu ziren injustizien artean, emakumearen berezko baztertze egoera areagotu zuelako, honen aurka martxoak 8 inguruan Europa osoan antolatu ziren lehenengo aldiz, guk urtero egiten ditugun emakumeen eskubideen aldeko aldarrikapenen ekitaldiak. Milurtetan emakumeak esklaboak izan gara, besteren nahiak jasan ditugu edo eta egoera hoberenetan merkantzia legez salduak izan gara. Historian hain urrun joan gabe, gugandik gertu dauden herrietan adulteriogile izatea leporatuta harrikadak jasotzen ditugu; gugan karga- aberea ikusten duten horiek, gure plazera ezeztatzeko gorputzaren zatiak ebakitzen dizkigute; segundo bakoitzean munduko edozein bazterretan gure adina edota egoerari buruz ezer jakin gabe, bortxatzen gaituzte; eta azkenik, gure gizartean hain normala bilakatzen ari den emakumearen aurkako bortizkeriaren hedapen geldiezina bizitzen ari gara. Mila urtetako Historian ikuste ezinak eta gaur egungoan ahantziak, geure ahotsak batzen jarraitu behar dugu gure aldarrikapena munduko txoko guztietan entzuna izan dadin, menpekoak, esklaboak eta jazartuak izateari uzteko lagunduko dizkiguten eskubideak lortzen ditugun arte. Gaur elkartu behar gara gure eskubideen alde borrokatzeko, berdintasunarengatik, argi izanik guk martxa hau ez badugu antolatzen, inork ere ez du gugatik egingo. Datozenak datozela, ondorengo emakume belaunaldiek beste egoera hobeagoa bizi dezaten, emakumeon eskubideen aldarrikapen jarraian eta sutsuan jardun behar dugu eta horrelako egunetan guztiak elkartu gure ahotsa entzun dadin. Bortizkeri matxista jasaten dutenengatik, gizonezkoek determinatutako kulturaren itzaletan bizi behar duten horiengatik, min garrasia barnetik atera ez dezaketenengatik… haiei, gure alkartasuna eta oztopoak oztopo, aurrera jarraitzeko grina helarazi behar diegu, emakumeak gizalegez izan behar dituen eskubideengatik egiten ari garen lana ez baita inoiz ezerezean geldituko eta gure aldarrikapenetan urrats berri bat emateko balioko zaigu beti. Maider Carrere Souto Gazte Abertzaleakeko Idazkari...

Read More

Desobedientzia zibilerantz urrats berri bat

15 Abe, 2009 Iritzia

Handienak txikiena oinperatzeko probokazio egoera larria bizi dugu urritik, batez ere jakinda edozein mugimendu eginda ere indar gehien duenak partida honetan irabazteko aukera gehien dituena izango dela, gure askatasuna eta egoera erabat zapalduz eta txikituz. Urteak pasatu dira Estatuak bere esku maila desberdinetan dituen mekanismo guztiak martxan jartzea erabaki zuela, gustuko ez dituen edota traba egiten dioten elementuak erabat lurperatzeko, ezberdin pentsatzen duenari ahoa ixteko edota beste materietan bere atzera- egiteak justifikatzeko. Ze esparrutan koka ditzakegu urritik aurrera emandako atxiloketak? Ze egoerak justifika dezake Madrilen antolatu behar zen Egunkariaren aldeko manifestaldia bertan behera uzteko? Erabat kezkagarri iruditzen zait egoera. Piratak Ajuria Eneara iritsi direnetik herri honetan gertatzen ari direnak larriak dira. Justiziak herri honen beharrak asetu ordez, askatasunaren erabateko murrizketa egin du, gure hitza eta nortasuna mapatik kentzeko prozesu guztiak irekiz, herri honetako senaren hileta kanpaiak jotzeko irrikitan. Baina jakin beharko lukete ere, amorruak eta isilarazte honek ez gaituela geldirik utziko, ezta herri honetan eta honekin batera eraikitzeko grina kenduko ere. Gure kolektibitatearen aurkako mugimenduen adibideak mila dira justiziaren estutzearekin bat egiten dutenak: susmoa bakarrik sortzen ez duten talde berrien osaketen zapuztetik, hedabide euskaldunen ixtera, guk, aberri bezala ditugun nortasun erroak ezabatu nahian. Gazte bezala ezin diet arazo hauei muzin egin, ezta urrundu ere, egunero atalka bizitzen ari garen antzezlana baita. Pasadan asteetan bizi izan ditugun atxiloketak eta Egunkariaren auziaren kontrako manifestazioaren debekua Madrilen, azken egun hauetan jazo diren gertakariak izan dira. Ez dakit ze puntutaraino iritsi nahiko duen Estatuak, baina argi dago “Euskal Herriko subiranotasunaren aldeko pausoak”, “nazio eraikuntzan aurrerapenak” eta “adierazpen askatasunaren” suntsipena ditu helburu, aldarrikapen hauek Estatu bezala dituen interesekin ez baitatoz bat. Zer egin dezakegu egoera honi buelta emateko? Nola gaindi ditzakegu herri bezala ditugun helburuak lortzeko aurrez- aurre ditugun oztopoak? Geure Euskal Herria Estatu bihurtzeko bidea oraindik malkartsua denaren jabe naiz, inork ez zuen esan Independentzia lortzeko bidea erraza izango zenik. Horrelako prozesu bat aurrera ateratzeko Estatu bakoitzak bete behar dituzten baldintzak gaur egun urruti daude, baina oso argi dut biolentziatik erabat aldenduta dagoen demokraziaren ezartze errealean, duela urteak hasitako bidean jarraitu behar dugula. Eta demokrazia joku- arauen barnean, Euskal Herriaren eta Estatuaren arteko norgehiagoka -baketsua eta zibila- beharrezkotzat jotzen bada, beldurrik gabe aurrera egiteko moduan egon beharko garela, alde bakoitzak bere gain hartuta...

Read More

Javier Caño gogoan

24 Ira, 2009 Iritzia

Alderdi baten historia urteak pasatuta eraikitzen da, baina hori eraikitzeko pertsonak beharrezkoak dira, azken batean bakoitzaren nortasuna, lana, eraikin horren funtsezko zutabeak baitira. Eusko Alkartasuna alderdiaren 23 urteetan, funtsezkoak izan diren pertsona asko pasatu dira, bakoitzak bere aztarna utzita, baina gutxik aberastu dute hainbeste Eusko Alkartasunak 1986an hasitako bidea. Garaikoetxea lehendakariarekin, lehen Eusko Jaurlaritzan parte hartu zuen Javier Cañok, benetan urte zailetan. EA sortu zenean, ez zuen inongo zalantzarik izan, eta Gazte Abertzaleetatik urteak pasatuta asko baloratzen dugu egin zuen konbentzimenduzko lana. Gazteok gure bizian zehar erreferenteak behar ditugu, eta, batez ere, XXI. mende honetan, zeinetan, erreferenteen galera handia izan dugun. Eskertzekoa da oso Cañok gure formakuntzagatik izan duen kezka, jakinda gazteok garela herri honetako etorkizuna eta balio erantsia. Caño, ordea, pertsona bera, erreferente argia zen, eta guk argi dugu hark zabaldutako bidea jarraitu behar dugula. Euskal Herriko gazteriak ez ditu inoiz ahantzi behar gu gizarte aske eta solidario batean bizitzeko lan egin duten horiek, eta gure oroimenean gelditu behar dira beraiek erakutsitako leialtasuna, zintzotasuna, argitasuna eta dedikazioa. Izan zirelako, gara, eta, garelako, izango dira. Goian bego Javier Caño. Maider Carrere eta Haritz...

Read More

ETAren atentatuaren aurrean

23 Ots, 2009 Iritzia

Gazte Abertzaleak-ek bere gaitzespena erakutzi nahi du ETAk Lazkaon eragindako indarkeriagatik. Gazte erakundeareantzat, banda armatuak aspaldi ulertu behar izan zuen lekutik kanpo dagoela eta hauteskundeetan egin beharreko papera ez dela hau. Euskal Herriak bestelako eraikuntza nazionala merezi du. Horregatik, GAek ETAri borroka armatua usteko eskaria egiten dio berriro ere, hauteskunde lasaiak izateko eta hortik aurrera bakea eraiki ahal...

Read More

GA erakundeak gogor kritikatzen du Iñigo Urkullu

18 Abu, 2008 Iritzia

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere harridura erakutsi nahi du EBB presidenteak, Iñigo Urkulluk, galdeketaren posibilitateen inguruan eta EAren jarrerari buruz. GAren ustez, ez da batere desegokia euskal erakundeak Auzitegi Konstituzionalaren iritziaren aurka joatea, erakunde hauek herriaren borondatea ordezkatzen dute eta. Gainera, gogorarazi behar zaio Urkullu jaunari bere alderdiak Eusko Jaurlaritzan parte hartzen duela, horixe bera gizarteari aurkezten zion programa bati jarraituz. Horregatik, GAek bere bermea adierazi nahi dio Eusko Alkartasunari politiko horrek egindako adierazpenen inguruan, kontsulta egingo dela esatea oso egokia baita. Gazte Abertzaleak-entzat, bakearen eta autogobernuaren alde azken urteetan egin den aposturik sendoena egin du EAk eta lan hau ezin da bertan gelditu. Nahiz eta zenbait bide lagun trenetik alde egin nahi duten bidea hasi...

Read More