slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

JERC

Nazio eraikuntzan jardun, independentzia helburu!

5 Api, 2015 Albiste aukeratuak, Ikastaroak, Independentistak, JERC

Gazte Abertzaleakek, Udaberriko XXI. Ikastaroak ospatu ditu 3 egunez Irunberrin, apirilaren 3tik 5a arte. Igandean, apirilaren 5an bertan, Independentista Sareak antolatutako Aberri Egunaren ospakizunerako manifestazio eta ekintzetan parte hartu du. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak Udaberriko XXI. ikastaroak hasi zituen ostegun arratsaldean Irunberrin eta bertan alor ezberdinak landu ditugu 3 egunetan, besteak beste; Irunberriko erroila bisitatu, geologia eta frakingaren problematika aztertuz, esako urtegiaren problematika eta ingurugiroaren egoera eta berau aldatzeko politikak, Xabierren gaztelua bisitatu nafar historia aztertuz, etab. Hausnarketa horiek, gainera, Joventuts d’Esquerra Republicana de Catalunya (JERC) eta Valentziako Bloc Joveko gazte erakundeetako gonbidatuekin konpartitu dugu. Ikastaro zikloak igandean bere itxiera izan dute eta Gazte Abertzaleakeko kideak Iruñera joan gara Independentistak Sareak antolatutako aldarrikapen eta jai egunean parte...

Read More

Maider Carrere: “Espainolek ondo jakin dute gure arteko zatiketan barneratzen… ikas dezagun guk orain beraien aurrean gure nortasuna eta nahia aldarrikatzen”

28 Uzt, 2011 Catalunya, Galiza, Galiza Nova, JERC

Gazte Abertzaleakek beste behin ere, urtero egiten duen moduan Catalunyako herrietara eta Galizako egunera ordezkaritza bat bidali egin zuen. Uztailaren 14tik 16ra Montblanc-en “Plantem-nos” lemapean, JERC urtero antolatzen duten Acampada Jove izan zen. Aurten Gazte Abertzaleakeko ordezkaritza egun Euskal Herrian ageri den prozesuaren berri emateko hitzaldia antolatu zuten kide catalanek. Hitzaldian, Maider Carrerek, gazte erakundearen Idazkari Nagusiak, Eusko Alkartasunak egindako apostuaren harira, nazio ezberdinen independentzia “gizarteko eragile ororen indarra behar du; talde txikienetik hasita handienera. Eta politikan argi dugu zein erraza da handia izatetik txikia bihurtzea; horregatik oso beharrezkoa da joera baztertzaileak eta handikeriak alde batera uztea herriaren etorkizuna gure eskuetan baitugu; gizarteko sektore guztien batasunak eta elkarrekiko sortzen den alkartasunak independendentziaren bideak irekiko ditu.” Gazte Abertzaleakeko idazkariak ironikoki “euskal gatazka” kontzeptuaren inguruan jardun zuen argi utzirik “gaur gatazka bakarra Espainiak dauka: ez du ETArik, ez eta Mundialik ere, pilatzen ari zaien hainbeste zabor izkutatzeko”. Bukatzeko, “independentziaren beharra, ez da XIX. mendean hedatu ziren nazio sentimenduetan eta kontzeptuetan oinarritua egon behar” eta “egungo krisia bezalako egoerei aurre egiteko lanabesak emango dizkigun printzipioa izan behar da; eskubitik hasita, ezkerrera izan behar dugun herraminta bakarra, geure ingurua aldatzeko” baina ingurua aldatze horretan azpimarratu nahi izan zuen “aldaketaren kontzientzia izateko gizarte prestatu bat izan behar dugu; gazteak prestatu behar dira eta independentzia horren beharraren argudioak sortu, tinko eta irmo bidea ireki dezagun eta gero eta independentista gehiago izan gaitezen. Espainolek ondo jakin dute gure arteko zatiketan barneratzen… ikas dezagun guk orain beraien aurrean gure nortasuna eta nahia aldarrikatzen”. GALIZA NOVA, GALIZA CEIBE! Bestalde, uztailaren 25ean, Santiago egunean Galiza Novako kideak gonbidatuta Galizan bizi duten errealitatearen berri izateko aukera izan genuen. Bertan JERC eta Bloco de Esquerdako gazterietako (Portugaleko ezker blokea) lagunekin egon ziren, herri desberdinetan ditugun errealitateen inguruan hausnarketa egiten. Santiago eguneko markoan, Galizan eskuin espainolaren akzioaren jabe izan ziren euskal gazteak, aurten BNGko ekitaldiak legeztatu badituzte ere, beste talde abertzaleek aurrera atera nahi zituzten ekitaldiei ez diete onarpenik eman udaletik. Haritz Perezek, Gazte Abertzalekeko Antolakuntza idazkaria, bi bidai hauen ondotik “gazteen ekarpena herri desberdinetan oso beharrezkoa” dela esan du. “Errealitate oso desberdinak dituzten hiru nazio gara, baina hiruretan argi gelditzen da gazteen ekarpenak oso beharrezkoak direla.” Munduak bizi duen krisi garaiaren inguruan gazteak “alkartasuna barraiatzeko bideak uztartu behar ditugu” azpimarratu du,...

Read More

Gazte Abertzaleakek JERC zoriontzen du “Acampada Jove”ren 15. urteurrena dela eta

22 Uzt, 2010 Catalunya, JERC

Uztailaren 15 eta 18 bitartean, Gazte abertzaleakeko ordezkaritza batek JERCek Montblancen (Catalunya) antolatutako “Acampada Jove”ren 15. urteurrenean parte hartu du; delegaritza hau Maider Carrere, Idazkari Nagusiak eta Estitxu Iturrate, Sormen Idazkariak osatu dutelarik. Gazte Abertzaleakeko gazteek ez zuten aukera galdu nahi izan Katalunia Herriko lagunak zoriontzeko horrelako ekitaldi bat antolatzeko egiten duten lanagatik, non milaka gaztek aukera duten independentziaren aldeko  eta katalandar gune batean formakuntza eta dibertsioa batera aurkitzeko. Gazte abertzaleakek berebiziko garrantzitzat jotzen du gaztediaren formakuntza, eta horregatik ikusten du “acampada” bezalako ekimenetan, gazteak gai sozialen aurrean sentsibilizatzeko aukera bat, aisia eta partehartzea uztartzen dituen formulekin. Eusko Alkartasunako gazteek urte luzez daramate JERCek antolaturiko ekintzetan partehartzen, elkarren arteko hurbiltasun ideologikoa eta kulturalaren emaitza gisa. Baina aurtengoan partehartze honek traza berezi bat izan du. Gazte Abertzaleakek, GaztEHerriako beste kiderekin, larunbat goizean “Espai de Llibertat”en aukera izan zuten adierazteko Euskal Herriko gazte independentista eta ezkertiarren hainbat erakundek osatzen duten mugimenduaren sorreraren garrantzia. Gainera, egun hauetan zehar, Gazte abertzaleakek beste gazte erakundeekin ekintzak partekatu zituzten hala nola Eskoziako SNPko gazteekin, EFAYko kide direnak, edota Irlandako Ogra- Shinn Féinekoekin. Maider Carrereren aburuz, GaztEHerria mugimendua duela bi hilabete Bruselan babestu zuten taldeekin elkarbizitza hau izatea “oso aberasgarria eta ezin hobea izan da, eta zinez espero dugu hiru egun hauetan landutakoaren harira elkarlanean jarraitzea”. Gazte erakunde independentistako bozeramailearentzat, jaialdi hontako garrantzitsuena “ez da hainbeste bildu ginen jendetza edota pasatako egun izugarriak” baizik eta beste egoera eta kultura batzuez “ikusi, jakin eta ikastea”. “Funtsezkoena beste naziotako lagunekin pasatako orduak izan dira zeinak zuk zure herriaren alde egindako lan berbera egiten ari diren” azpimarratu du Carrerek. “Amaitzeko JERCeri zoriontzea besterik ez zaigu falta, egiten duten lan handia eta konprometituagatik; eskertu zein positiboa egiten zaigun berriro ere talde honetako kide diren pertsonekin egun ikaragarriak pasatzea; eta agurtu egun hauetan zehar ezagutu ditugun eta gurekin batera borroka independentistan dirauten...

Read More