slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Kanpainak

Zure alegazioa aurkeztu, kalea denona baita

23 Eka, 2010 Bilbo, Kanpainak

Bilboko Gazte Abertzaleakek  bertoko Udalean agintzen duten PNVk eta EBk aurkeztutako Espazio Publikoaren Ordenantzaren aurka jarraitzen du lanketa egiten.  Gure desadostasuna eta haserrea kaleratzen jarraituko dugu hiritar bezala izan beharko genituzkeen funtsezko  eskubideen eta askatasunaren zapuztea eta urraketa bortitza bizitzen dugun bitartean. Hau dela eta, hiritar orori ondoren erantsi dugun alegazioa sina dezan eskatzen diogu Bilboko udalean gure desadostasuna are eta indartsuagoa izan dadin. Kalea aske “alegazioa” Behin sinatuta Gazte Abertzaleakek Bilbon duen egoitzan utzi: Areatza, 2- 3....

Read More

“No les dejes…” bideo kanpaina berria

19 Ots, 2009 Kanpainak

Gazte Abertzaleak-ek internet bidezko bideo kanpaina jarri du martxan “No les dejes…” lelopean. Hauetan, hurrengo hauteskudeetan eman daitezkeen zenbait egoera salatu nahi izan ditu gazte erakundeak. Bideoak, ikastola baten inguruan sortu dira, euskal politikagintza umeen jokoa ez dela salatzeko eta gure eskubideen defentsan, Eusko Alkartasunari botoa eskatzeko. Hauek dira kanpainaren bideoak: Bide batez, Gazte Abertzaleak-ek bideo kanal berria zabaldu du Youtuben helbide...

Read More

Monografikoa: Hamaika ikusitakoak

2 Urr, 2008 Kanpainak

Gazte Abertzaleak-ek, 20 urte betetzen ditu aurten eta zentzu horretan, monografiko bat atera du bere jardueraren ildo nagusiak azpimarratzen dituenak. Beste publikazio zabalago baten aurrekoa da. Monografikoa ikusteko, sakatu hemen:...

Read More

Galderafobia

23 Ira, 2008 Kanpainak

GA-ek, Eusko Alkartasunaren Galderafobia kanpainaren edukiarekin bat datorrela adierazi nahi du. Zentzu horretan, web gunean kanpainaren iragarpena egiten du bideoa jarrita: Informazio gehiagorako,...

Read More

Kartelada Oarsoaldean – Gazteriak Euskal Herrian Bizi Nahi Du

15 Ots, 2008 Donostia, Ekintzak, Herriz Herri, Kanpainak, Pasaia

Azken astean, Donostiako eta Pasaiako Gazte Abertzaleak-ek “Gazteriak Euskal Herrian Bizi Nahi Du” kanpaina aurrera atera du.  Lehengoan bi bailaretako taldeek bat egin zuten Oarsoalde guztian, San Markos-eko zabortegia istearen aldeko kartelak ipintzeko. Hurrengo egunetan, Donostian garraiobide publiko merkeen eta etxebizitza duinaren aldeko kartelak jarriko dituzte. Hemen dituzue argazkiak:     ...

Read More

Kutxidazu bidea euskaraz

29 Ira, 2007 Donostia, Euskara, Herriz Herri, Kanpainak

Donostiako Gazte Abertzaleak-ek, aurten ere, euskarazko zinemaren aldeko kanpaina martxan jarri du, Donostiako Zinemaldiaren 55. edizioa aprobetxatuz. Euskarazko zinema euskal kulturaren garapenerako ezinbesteko lanabesa dela ukaezina da baina, zoritxarrez, errealitatean euskaraz ekoiztutako zein euskarara bikoiztutako film eskaintza urria da. Hori dela eta, azken egunotan Gazte Abertzaleak-eko kideak “Kutxidazu bidea euskaraz” deituriko filma ikusteko zinemarako gonbidapenak banatzen aritu dira. Honekin, euskaltzale orori dei egiten diete bakoitzak bere eremuan euskarazko zinemaren alde lan egin dezan. Batzuk, ekoizpena susta dezakete, besteek euskarara bikoizteko bideak dituzte eta, gainerako hiritarron esku dago euskarazko filmak ikustera joatea. Sarreraren atzealdean, aldiz, honako testu hau irakur daiteke: “Sarrera honekin, euskarazko zinema eskaintza urria dela salatu nahi dugu. Euskal hiztunoi euskarazko zinemaz gozatzeko aukera eta eskubidea egunetik egunera urratzen digute. Euskarazko zinema euskal kulturaren ezinbesteko lanabesa da. Horregatik bi eremu sustatzeko eskatzen diegu erakundeei:       -Ekoizpena euskaraz.       -Euskarazko bikoizketa. Zuk ere euskarazko zinema bultza dezakezu, anima zaitez filmak euskaraz ikustera! Erakutsi diezagutela bidea...

Read More