slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

manifestazioa

Gazte Abertzaleak euskal gazteei dei egiten die urtarrilaren 13an Sarek deitutako manifestazioan parte har dezaten

12 Urt, 2018 manifestazioa, Prentsa Oharrak, Presoak, Sare Herritarra

Gazte Abertzaleakek adierazi du “urtero bezala” beren militanteek Sare Herritarrak Bilbon deitu duen manifestazioan parte hartuko dutela eta gogor salatu dute beste behin ere “Estatuek aplikatzen dituzten mendeku politikak”. Asier Gomezek adierazi duenez, gazte erakundearen idazkari nagusia, “inoren mina ukatu gabe; etorkizuna ez da gorroto eta mendekutik eraikitzen, giza eskubideak oinarri izanda baizik”. Hori dela eta, “Gazte Abertzaleaketik urteetan esan dugun bezala eskubide guztiak pertsona guztientzat behar dutelako izan”, adierazi du. Gogor salatu du Estatu espainolaren jarrera, “orain Katalunian ere erakusten ari den bezala, ez daki zer den demokrazia eta ez daki zer diren oinarrizko eskubideak. Mendekua eta errepresioa dira euren tresna bakarrak. Eta jada ez gara hori esaten dugun bakarrak”, jakinarazi du. Egoera honen aurrean euskal gazteriari beste behin kalera ateratzea dagokiola azaldu dute, “preso zein senideei esateko ez ditugula ahazten eta Estatuari esateko ez gaituztela...

Read More

Preso eta senideen eskubideen defentsan, elkartasuna aurrera!

26 Mar, 2015 Albiste aukeratuak, manifestazioa, Prentsaurrekoak

Euskal errepresaliatu politiko eta hauen senide eta lagunen eskubideen defentsan konprometituak dauden 4 pentsonen atxiloketa salatzen dugu. Euskal preso politikoen defentsa juridikoa egoera onartezinean jarri zuen abokatuen kontrako aurreko operazio polizialak, oraingoan, konfidantzazko mediku asistentzia ere galarazi nahi dute. Nahiko ez balitz, espainiar gobernuek aurrera pausu berri bat eman du senide eta lagunei erasotzen, salbuespeneko espetxe politika honek dakartzan ondorio lazgarriei aurre egiteko senideei asistentzia eta laguntza psikosozialari erasotzen. Euskal preso eta euren senideen asistentzian arduratutako kolektibo eta pertsonen kriminalizazioa, eskubiderik eta oinarrizkoenari erasoa dira. Euskal gizarte eta norbanakoen egoera guztiz larria da kontuan hartuta, asistentzia honetan horren oinarrizkoa den presoen osasun eskubidea kokatzen dela, baita ere, senideak senide izateagatik bizi dituzten egoera latzen aurreko salaketa, asistentzia eta elkartasun eskubidea. Horregatik uste dugu, gizarteak berak erantzun beharko liokeela eraso honi. Giza eskubideen defentsarekin duen konpromisoagatik, bakearekin duen konpromisoagatik, dei egiten diogu euskal gizarteari egoerak dakarren neurrian erantzutera. Eszenatoki berri batera eramango gaituen bideei ateak ireki behar dizkiogu elkarren artean. Konponbideari, giza eskubideen errespetuari eta bakeari atea itxi nahi dion oro gelditzeko nahitaezkoa da gure konpromiso aktiboa. Deia zabaldu nahi diogu euskal gizarte eta eragile ezberdinei larunbat honetan Donostian burutuko den mobilizazioan parte hartzera. Mobilizazioa, arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Anoetatik, “Preso eta senideen eskubideen defentsan, elkartasuna aurrera” lemapean. Eragile sozial, politiko eta sindikalen oharra: Etxerat, Aralar, Sare, Eusko Alkartasuna, LAB, ELA, Ernai, Sortu, Gazte Abertzaleak, Stee-eilas, Hiru, Alternatiba, Ikasle Abertzaleak, Euskal herrian Euskaraz, Etxerat, jaiki Hadi, Egiari Zor Fundazioa, TAT, Elkartzen, Giza Eskubideen...

Read More

Mozal Legea salatzeko “gazte manifestazioa” eginen da ostiral honetan Iruñean

26 Mar, 2015 Albiste aukeratuak, manifestazioa

Bihar Madrilen onartuko den Mozal Legea salatzeko eta eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko, Ernai, Gazte Abertzaleak, Gazte Komunistak, Gazte Anarkistak eta Ikasle Abertzaleak manifestazio antolatu dute ostiral honetarako. Arratsaldeko 19.30etan abiatuko da Autobus Geltokitik. Bihar, osteguna, Herritarren Segurtasunerako Legea onartuko du. Lege honen bitartez, PPren Gobernuak “salbuespen egoera normalizatzeko” asmoa duela salatuko dute hainbat gazte erakundeek Iruñean ostiralean eginen duen manifestazio batean, “eskubide zibil eta politikoen eremuan oro har atzerapauso nabariak” emanen direlako. “Gazteak jendarteko sektore aktibo eta konprometituenetakoak gara. Barrikadaren lehen lerroan egon garenak, pankartaren atzean eta injustizien aurrean parez pare. Hori dela eta, Iruñerriko Gazteria, frankismoaren garaietara itzultzen gaituen eta oinarrizko eskubideen urraketa ahalbidetuko duen lege honen kontra kalera ateratzeko hautua egin dugu”, azaldu dute prentsa ohar batean. Manifestazioa arratsaldeko 19.30etan Autobus Geltokitik abiatuko da. Info:...

Read More

Gazte Abertzaleakek bat egin du Bardeetako tiro poligonora eginen den XXVII Martxarekin

30 maiatza, 2014 manifestazioa, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakek bat egin du aste honetan bertan aurkeztu den Bardeetako Tiro Poligonora eginen den XXVII Martxarekin. Jarraian Tiro Eremuaren aurkako Batzarrak eginiko textua duzue, hortaz igande honetan Tiro Poligonoari EZ esateko aukera edukiko dugu! Tiro Eremuaren aurkako Batzarrak Bardeetako tiro-eremua ixtearen aldeko XXVII. Martxa egingo du igande honetan. Protesta horren bidez, Nafarroako operazio militarren amaiera eskatu nahi du aurten ere. Berrogeita hamar alderdi, sindikatu, gizarte-erakunde eta tokiko elkartek baino gehiagok babestu dute martxa. Urtero bezala, ekaineko lehen igandean egingo da. Martxa 12:00etan abiatuko da Aguilarestik, eta aurtengo lema “Tiro-eremurik ez. Gastu sozialak bai” izango da. Horren bidez, “familientzat, langabeentzat eta mendekoentzat hain beharrezkoak diren baliabideak armamentura eta entrenamendu militarretara bideratzeak” Batzarrari sortzen dion “kezka” utzi nahi da agerian. Kezka hori “ez da berria” Batzarrarentzat, baina areagotu egin da Defentsako ministro Pedro Morenés-ek “Bardeetara egindako bisitaldian benetako armamentuarekin egindako proben gastua gastu soziala zela adierazi” ondoren. Tiro Eremuaren aurkako Batzarraren ustez, “Defentsa Ministerioak soldaduak eta ekipamenduak mantentzeko eta lekualdatzeko eta Bardeetako tiro-eremuan erabiliko diren armak erosteko egindako gastu handiak osasunaren, hezkuntzaren, kulturaren edo mendetasunaren arretaren arloko murrizketak arintzera bideratu izan balira, Nafarroako familiak lasaiago biziko ziren orain”. Tiro Eremuaren aurkako Batzarrak salatu duenez, “Estatuan urte osoan benetako suarekin egiten den lur-aireko entrenamendu militar bakarra egiten da” Bardeetan. Batzarrak azpimarratu duenez, “NATOk Europan duen tiro- eta bonbardaketa-eremua gure etxe ondoan izatea kezkagarria bada, gure kezka areagotu egin da Sirio-Tormenta 2014 ariketa urte osoan benetako suarekin egindako bakarra izan zela jakitean”. Ildo horretan salatu duenez, “Nafarroako erakundeek ez dituzte nafarren interesak babestu nahi gai honetan”, eta galdetu du “zergatik jasan behar duen Nafarroak 1951. urtetik tiro- eta bonbardaketa-eremua, inork inon nahi ez...

Read More

U19: Euskal gazteriaren askatasunaren aldarria

15 Urt, 2013 manifestazioa

Espainiar estatuko epaitegietan, euskalduna eta gaztea izatea delitu da   Gazte Abertzaleaketik, EAren gazte erakundea, beti salatu izan dugu euskal mugimendu independentistaren aurka espainiar estatuak erabili duen estrategia oro. Abertzaleon aurkako erasorik bortitzena legez-kanporatzeetan eta atxiloketa bidegabeetan oinarritutako politikak ezartzean datza, gure herriko gazteriak urte luzetan zehar jasan behar izan duen, eta egun jasaten duen politika hain zuzen ere. Euskal Herrian politikan aritzeak kartzela zigorra ekar dezake, trantsizio garaian Espainian ezarritako sasi demokraziaren oinarriak dardarka jarriz. Arestian aipatu ditugun zigor arbitrarioak Auzitegi Nazionaletik irteteak ez gaitu inolaz lasaitzen, izan ere Frankismoaren garaitik heldu zaigun organo jurisdikzional honek ozta-ozta du sarrerarik espainiar konstituzioan, baina inolaz ere lekurik sistema demokratiko batean. Estrategia zital honen adibideak gertu ditugu, bai lekuz eta baita denboraz. Azkena, Oarsoaldeako gazte talde bat “Segiko kide” izateagatik, hau baita gazteon aurka duten erruztapen bakarra, espainiar auzitegi gorenak Auzitegi Nazionalaren epaia berrestearena. Horrek zer esan nahi du? Politika egiteagatik, berriro diogu, espainiar epaitegi, inkomunikazio egun, tortura, kartzelatze, eta pertsekuzio polizialetatik bidaia eskaintzen dizula espainiar legediak. Gazte Abertzaleakek BETI defendatu izan ditu Giza Eskubide guztiak, guztiontzat. Euskal gazteok politikan aske eta inongo baldintzapenik gabe aritzeko eskubideen alde borrokatu dugu, eta borrokatzen jarraituko, benetako demokrazia, aniztasun eta parte-hartzearen oinarriak baitira espainiar auzitegiek espetxeratu nahi dituztenak. Guzti honengatik, Gazte Abertzaleok espainiar estatuari euskal gazteriaren aurka darabilen estrategia ankerrarekin behingoz etetea eskatzen dugu. Honen harira, politika egiteagatik preso dauden kondenatu guztien askapena ere aldarrikatzen dugu, bai eta dispertsio politikarekin beraien legedian dagoena, gutxienez, bete dezatela. Azkenaldi honetan euskal gizarteak erakutsi duen erantzute eta indar erakustaldiari men eginez, ELEAK mugimenduak antolatu dituen Gazteri Libre eta Legalaren aldeko kontzentrazio ezberdinetan parte hartzera animatzen zaituztegu, bai eta urtarrilak 19an Donostian ospatuko den manifestaziora bertaratzen. Hona hemen data ezberdinak: – Urtarrilak 17: GASTEIZ, Andra Mari Zuriaren plaza, arratsaldeko 7:30tan – Urtarrilak 18: IRUÑA, Udaletxeko plaza, arratsaldeko 7tan – Urtarrilak 18: BILBO, Arriaga Antzoki parean, arratsaldeko 7:30tan – Urtarrilak 19: DONOSTIA, Boulevardetik hasitako manifestazioa, eguerdiko 12.30tatik aurrera. – Gazte Abertzaleakeko kideok bertan izango...

Read More

“Fukushima gehiagorik ez! Garoña itxi orain!”

7 Mar, 2012 manifestazioa

Gazte Abertzaleakeko kideok datorren martxoaren 10an Bilboko Jesusen Bihotzatik “Fukushima gehiagorik ez! Garoña itxi orain!” lemapean aterako den manifestazioarekin bat egiten dugu. Gazteok irmoki erantzun behar dugu gure oraina eta etorkizuna baldintzatzen dituzten erabaki inposatuen aurrean. Duela urtebete Fukushiman gertatutakoa oroitzan izanik, eta historikoki Gazte Abertzaleakek nuklearren inguruko izan dituen printzipioei eutsirik, oraingoan ere pertsona orori dei egiten diogu manifestazio honetan parte har dezan; gure ahotsan dagoelako oihua eta gure ekiteko jarreretan gure erantzuna: Garoña itxi...

Read More