slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Pasaia

Gazte Abertzaleakek Pasaiako Kanpo kaia eraikitzea errefusatzen du

28 Urr, 2009 Pasaia, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakek (GA) publiko egin du gaur Pasaiako kanpo kaiaren eraikuntzaren makro-proiektuaren inguruko iritzia. Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak azpiegitura honen eraikuntza errefusatu du eta Eusko Alkartasunako Batzorde Eragileari alderdi bezala kontra posizionatu dadin eskatuko dio. GAk “oso positiboki” baloratu du Pasaiako portuko kanpo kaiaren inguruko Ingurugiro Jasangarritasun Informea egiteko Espainiako Ingurugiro Ministerioak eginiko Ingurumen Azterketaren Erreferentziako Agiria; izan ere, besteak beste Eusko Alkartasunako Ingurugiro sailburuek, Sabin Intxaurraga eta Esther Larrañagak, defendatu duten jarrera konfirmatzen du, etengabe proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta zalantzan jarri dutenak. Gazte Abertzaleakek espero du Ingurugiro Jasangarritasun Informe definitiboak dokumentuaren ildo nagusia jarrai dezan eta ez diezaion makro-proiektuari argi berdea eman. Gazte Abertzaleakek adierazi du “erakunde abertzale bezala Lurralde Historikoen Legearen aurka dagoela” eta ikuspuntu “progresista” batetik oso zalantzagarria dela probintzia bakoitzean merkatal portu bat izateko beharra. Momentu honetan “badago portu bat itsas garraioen beharrei erantzun nahikoa emateko gai dena” esan dute Gazte Abertzaleaketik, “gainera, aldamenean dago Baionako portua eta ala behar bada osagarri bezala erabil daiteke”. Eusko Alkartasunaren gazte erakundean “probintzia bakoitza bere sudurra bestetik ez ikustea guztiz zentzugabea dela” deritzo, eta horregatik beste alderdi batzuek urteetan zehar elikatu duten probintzialismoa baztertu du. Konponbide bezala, Gazte Abertzalek lurraldeen arteko kolaborazioarengatik apustua egin du, naziogintza bultzatuz eta probintzia bakoitzean dauden edo eraiki daitezkeen azpiegiturak osatuz. Ingurugiroa ere landua izan da erakunde abertzalearen prentsa-oharrean; izan ere, Pasaiako kanpo kaia eraiki nahi den Jaizkibelgo itsaslabarrak duen babes maila gogoratu du. Lehenik eta behin, “kostalde hori erkidegoko legediak babesten du, Kostaldea Babesteko Lurraldearen Arloko Planak eremu honetan eraikitzea debekatzen baitu”, Gazte Abertzaleaken aburuz, “baina gainera Jaizkibelgo itsaslabarra Europar Batasuneko Leku Garrantzitsutzat (LIC) deklaratua dago, eta erakunde horrek babesten du”. Gazte erakundeak gogoratu du Jaizkibelek 16 habitat babestu dituela, eta horrez gain 35 landare espezie eta 5 animalia espezie. Azkenik, Gazte Abertzaleakek obrak suposatuko duen dirutza nabarmendu dute. Datu ofizialen arabera, lehenengo faseak 1000 miloi euro baina gehiagoko kostua izango du, eta gastu horiei aurre egiteko administrazio publikoak aurrekontuaren erdia jarriko luke, Pasaiako Portuko Agintaritzak 250 milioi eurotan zorpetuko litzateke eta geratzen diren 250 milioiak erakunde pribatuek jarriko lukete. Horrelako inbertsio baten aurrean, Gazte Abertzaleakek A Coruña eta Gijoneko Portuetako kasuak gogorarazi ditu, non eraikuntzak bideragarritasun ekonomikoko planteamendu serio bat gabe hasita, gaur egun bi portuetako agintaritzak porrot egoeran dauden. Gazte...

Read More

Kartelada Oarsoaldean – Gazteriak Euskal Herrian Bizi Nahi Du

15 Ots, 2008 Donostia, Ekintzak, Herriz Herri, Kanpainak, Pasaia

Azken astean, Donostiako eta Pasaiako Gazte Abertzaleak-ek “Gazteriak Euskal Herrian Bizi Nahi Du” kanpaina aurrera atera du.  Lehengoan bi bailaretako taldeek bat egin zuten Oarsoalde guztian, San Markos-eko zabortegia istearen aldeko kartelak ipintzeko. Hurrengo egunetan, Donostian garraiobide publiko merkeen eta etxebizitza duinaren aldeko kartelak jarriko dituzte. Hemen dituzue argazkiak:     ...

Read More

Jaizkibelen Euskal Selekzioaren alde

5 Abu, 2007 Donostia, Ekintzak, Herriz Herri, Pasaia

Donostiako eta Pasaiako Gazte Abertzaleak-eko kideek Donostiako Klasika dela eta Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu zuten atzo. Nazio bat garelako eta horrek selekzio propio bat edukitzeko eskubidea ematen digulako, kirol guztietarako euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatu zuten. Lasterketa hau dela eta, eskari hau zabaltzeko momentu aproposa zela pentsatu zuten militanteek, zeren eta nazioarteko federazio bateko kide izateko aukera ez dago egitura politiko bati lotuta, ezta nazio baten estatus politikoaren menpe. Selekzio nazionala izatea bi faktoren menpe dago nagusiki: selekzioa izateko nazio horren benetako borondatea eta nazioarteko federazioaren onarpena. Aldarrikapen hura aurrera eramateko bailaretako kideeak Jaizkibelgo bidean egon ziren, eta “Aldapan gora, Euskal selekzioaren Alde!!!” leloa zuen pankarta bat jarri zuten. Gainera, bidean zehar antzeko leloak idatzi...

Read More

Pasaian ere, Ziaboga Ezkerrerantz!

21 Uzt, 2007 Ekintzak, Herriz Herri, Pasaia

Pasaiako Gazte Abertzaleak-ek, egun izango den TKE (Traineru Kluben Elkartea) Liga jardunaldia aprobetxatuz, “Ziaboga Ezkerrerantz!” kanpaina aurrera eraman du. Pegatinak eta kartelak jartzeaz gainera bi pankarta jarri dituzte, portuko sarbidearen bi aldetan; bata, Santa Anako elizako behatokian eta, bestea, San Pedroko behatokian, itsasargira...

Read More