slide

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

  • Gazte  Abertzaleakek  Eusko  Jaurlaritzari  eta  Irungo  Udaletxeari  Alardean  diskriminazioa  toleratzen  laga  dezatela  exijitzen  die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alardean diskriminazioa toleratzen laga dezatela exijitzen die

    Gazte Abertzaleakek Eusko Jaurlaritzari eta Irungo Udaletxeari Alarde pribatu eta diskriminatzailearen aurrean duen tolerantziari bukaera ematea exijitu dio. Gazte erakundea, urtero legez, Alarde publiko eta parekideko emakume eta gizonei udaletxean emango zaien harreran parte hartuko du. (gehiago…)

Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakek EH Bildu eta gazteriaz eztabaidatuko du apirilaren 15ean Gernikan, Aberri Asteburuaren baitan

11 Api, 2017 Gernika, Independentistak, Prentsa Oharrak

Apirilaren 16ko Aberri Eguna dela eta, eta Aberri Asteburu baten baitan, Gazte Abertzaleakek apirilaren 15an Nazio Batzarra ospatuko du eta bertan EH Bilduren eta gazteen arteko erlazioaren inguruko proposamena eztabaidatu eta onartuko du. Bere egingo du bertatik ateratzen den testua eta Eusko Alkartasuna, EH Bildu eta gainontzeko gazte erakundeei adostutakoaren berri emango die. “Eztabaida euskal gazteriari eskaintza politiko erakargarri bat egiteko koalizioan beharrezkoak diren aldaketetan oinarrituko da”, adierazi du gazte erakundeak. Gainera, “nahita nahiez EH Bildu koalizioaren lau alderdi politikoekin lotura duten gazte erakundeekin zerikusirik ez duten gazteei zabaltzea debatearen puntu” nagusienetakoa dela ohartarazi dute. Gainera, Gazte Abertzaleak gazte antolakundeak apirilaren 16ko Aberri Eguneko ekitaldiak direla eta “Aberri Asteburua” antolatu du apirilaren 14tik 16ra Gernikan. Igandean bertan, eta urtero legez, Independentistak Sareak deitzen duen manifestazioan egongo da, “Askatasuna eta bakea… Euskal Herriak erabaki!” lemapean eta Gernika Batzordearekin batera izango dena. Aberri asteburu honetan formakuntza saioak, eztabaidak eta bisita kultural-politikoak antolatu dituzte. “Euskal Herriarentzat hain garrantzitsua den egun honetan Kataluniako, Galiziako, Valentziako, Andaluziako, Galeseko eta Veneziako” delegaritzak etorriko direla azaldu dute, “Europako herri ezberdinen egoera eta borrokak ezagutzeko asmoarekin”. Igandean, Independentistak sareak Gernika Batzordearekin batera deituriko manifestazioan egongo da gazte erakundea eta euskal gazteria deitzen du bertaratzea, “independentziak egingo baitigu herritar...

Read More

Gazte Abertzaleakek “Bakearen Artisauak” babesten egongo da Baionan

6 Api, 2017 Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleak adierazi duenez, apirilaren 8an gazte erakundearen militante ugari egongo dira Baionan, erakunde gisa armagabetzeari babesa adieraztea ez ezik, herritar gisa bakearekiko duten “konpromisoagatik”. “Denok gara bakegileak”, adierazi dute. “Momentu historikoa da hau Euskal Herriarentzat eta euskal gatazkaren kapitulu bat isteko aukera da, eta gazteak bertan parte hartu behar dute”, azpimarratu dute. Ekimenera batzeko deia luzatu dute euskal herritar orori, baina bereziki euskal gazteriari. “Gutxi bizi izan dugun kapitulua izan daiteke hau, baina gure inguruan generazioz generazio oihartzuna izaten jarraituko duena da”, adierazi dute. Gazte Abertzaleaken ustez, “berriz errepika ez dadin, gure historiaren parte den gatazkatik ikasteko aukera da hau”. Hala ere, gazte erakundearen aburuz “armagabetzearekin ez da gatazka bukatuko”. “Gure herriak mendeetan bizi izan duen zapalkuntzaren arrastoa da hau eta, ETAren armagabetzearekin batera, bestelako pausuak eman behar dira bakerako bidean”, adierazi dute. “Bide honetan biktima guztien aitortza falta da oraindik eta, Estatu frantses nahiz espainol mutu, itsu eta gor jarraitzen badute ere”, preso eta biktimen gaiekin “ausartak” izatera eskatzen...

Read More

Gazte Abertzaleakek EH Bilduko alderdiek larunbatean eman zuten pausoa txalotzen du

4 Api, 2017 Euskal Herria Bildu, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakek apirilaren 1ean Iruñeko Baluarte jauregian EH Bildu osatzen duten lau alderdiek proiektu irekiago, parte-hartzaileago eta demokratikoago bat izateko hartutako pausua txalotu du. Erakundeen “ausardia” eskertzen du, eta gazteen parte-hartzea sustatzeko bide “egokia” dela adierazi dute.  Ezkerreko subiranisten koalizioan gazteek ere euren alea jartzeko prest daudela adierazi dute eta, euskal herritarren gehiengoa lortzeko intentzioarekin, Gazte Abertzaleakek bere baitan eztabaidak bultzatzen ari da. Apirilaren 15eko Nazio Batzarretik onartutako testua bere egingo du eta Eusko Alkartasuna, EH Bildu eta gainontzeko gazte erakundeei adostutakoaren berri emango die. “Eztabaida euskal gazteriari eskaintza politiko erakargarri bat egiteko koalizioan beharrezkoak diren aldaketetan oinarrituko da”, adierazi du gazte erakundeak. Gainera, “nahita nahiez EH Bildu koalizioaren lau alderdi politikoekin lotura duten gazte erakundeekin zerikusirik ez duten gazteei zabaltzea debatearen puntu bat” nagusienetakoa dela ohartarazi dute. Gazte Abertzaleaken ustez, “elkartuak, berrituak eta inoiz baino zabalagoak” izateko garaia da EH Bilduren baitan eta “koalizio elektoral huts bat izatetik Euskal Herriaren askapen nazionala eta soziala lortzeko euskal herritarrentzako lanabesa izatera saltoa” eman behar du proiektuak, “alderdikerien...

Read More

Gazte Abertzaleakek Gipuzkoako Diputazioak errauskailua eraikitzeko dituen presak salatu ditu

24 Mar, 2017 Albiste aukeratuak, Gipuzkoa, Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleak Gipuzkoan errauskailua eraikitzearen alde eman diren azken pausoen kontra azaldu da eta hauek geldi daitezen eta “benetako alternatiba jasangarria” adostu eta eraiki dadin eskatu du. Diputazioan dauden EAJ eta PSEk makro-proiektua eraikitzeko dituzten presak gogor salatu ditu eta herritarren ahotsa entzun dezatela dei egin die. Gazte erakundearentzat “enpresa zehatz batzuentzako eginiko proiektua soilik da hau” eta gipuzkoarron beharrei ez die erantzuten. Adierazi dutenez, “212 milioi gastatu beharko ditugu azpiegitura eraikitzen eta gero, 35 urtez, 700 edo 1.000 milioi euro ordaindu beharko ditugu honen kudeaketan”. Gazte Abertzaleakentzat EAJren eta PSEk errauskailuarekin duten jarrera ikusita “soilik dudak sortzen” zaizkie. “Diputazioa gobernatzen dauden alderdiek zer nolako interesak dituzte 35 urtez lurraldea hipotekatzeko, gainera jakinda osasunarentzat kaltegarria izango delarik?”, azaldu du gazte erakundeak. Gainera, Ione Mugertza Gipuzkoako Gazte Abertzaleaken koordinatzaileak azaldu duenez, “egoera honen aurrean mehatxu oso larria azaltzen zaio Gipuzkoari, bai gure lurraldearentzako ekologikoki, bai gure instituzioentzako ekonomikoki, baina bereziki, herritar guztien osasunaren kontrako arrisku larria da hau”. “Errausketak badu alternatiba eta Europako hainbat herrietan martxan daude”, azaldu du Mugertzak. Gainera, “demostratua dago alternatibak balio duela eta Gipuzkoan erraustegirik gabe ondo kudeatu ditzakegula gure hondakinak”. Hori dela eta, gazte erakundea “Alternatiba dagoelako, Errausketarik ez! – No a la incineración, porque hay alternativa” lemapean martxoaren 25ean Donostian egingo den manifestazioan egongo da, “gipuzkoarren osasuna eta etorkizuna babesten”, adierazi...

Read More

Gazte Abertzaleakek Gazteen Legea lege egutegian txertatzea exijitu dio Urkulluri

22 Mar, 2017 Prentsa Oharrak

Gazte Abertzaleakek salatu du Gazteen Legea ez dela aurkitzen Iñigo Urkulluren gobernuak aurkeztutako lege egutegian. Gazte erakundeak “iruzurtzat” jo du gobernuaren proposamena, aurreko legealdian gazte ponentziaren irizpenak Eusko Jaurlaritzak Gazteen Euskal Legea legealdi honetan martxan jarri behar zuela esaten zuelako. Asier Gomez Gazte Abertzaleakeko idazkari nagusiak adierazi duenez, irizpenak aipatzen zituen berrogei gomendioen artean lehenengo postuan aurkitzen zen Gazteen Euskal Legea. “Gazteen Euskal Legea beharrezkoa zela izan zen ponentziaren lehenengo hausnarketan, legealdi honetan egin behar zela, gazteriari eragiten dioten politikak garatzen dituzten sailek elkarlanean jardunda eta gazte norbanakoek eta kolektiboek, Gazteriaren Euskal Kontseiluan elkartuta eta haren bitartez partizipazio prozesu bat eginez”, azaldu du. “Urkulluk eta EAJk bizkarra ematen diete, beste behin ere, euskal gazteriaren interesei, ponentziaren ondorioetan eta Euskadiko Gazte Kontseiluaren hitzetan argi gelditu baizen lege honen beharra. Eta beste behin ere PSEk jaka aldatu du, Patxi Lopezen gobernuan eta aurreko legealdian oposizioan zegoenean legea beharrezkoa zela esaten baizuen, eta orain, ordea, EAJri men egiten dio”, azaldu du Asier Gomezek. Gomezen aburuz, EAJk gazteen legean “ez du inolako interesik”, gazteriaren parte-hartze foroen ahalduntzea sustatuko balitz “jeltzaleek organo hauen kontrola eta eraginpean izateko ahalmena galduko lukeelako”. Bestalde, euskal gazteriaren eskubideak armonizatzearekin batera, legeak Lurralde Historikoen Legearen konpetentzia markoaren banatze konpetentziak eragingo lituzkete, “EAJ hain eroso sentitzen den ‘txiringito’ y ‘taifas erreinuak’ xakean jarriko lituzkeelarik. Gazte erakunde independentistarentzat lege honen garrantzia “gazte pertsonen eskubideak defendatu eta definituko lituzkeen lanabesa” izateko ahalmenean datza, “beren emantzipazio eta gizarteratzea ahalbideratuz, hau da, geure herriaren aurrerapen politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalaren parte...

Read More

Gazte Abertzaleakek ETAren armagabetzea Euskal Herriaren desmilitarizazioarekin batera etor dadila eskatzen du

17 Mar, 2017 Prentsa Oharrak

  Gazte Abertzaleakek ETAren behin betiko armagabetzearen berri ematearen ostean “Euskal Herriaren guztizko desmilitarizazioan aurrera egiteko garaia” dela adierazi du, eta Estatu espainol nahiz frantseseko indar polizial eta militarren atzera-egitea defendatu du. Halaber, ETAren erabakiak gatazka politikoa parametro politikoetan esklusiboki kokatzeko balio dezala espero du, estatu biek oraindik erabiltzen jarraitzen dituzten biolentzia mota anitzei amaiera emanaz. Eusko Alkartasunaren gazte erakundearen aburuz, ETAren iragarpenarekin batera Euskal Herriaren desmilitarizaziorako pausu sendoekin batera etorri behar du, eta hori dela eta estatu biek mantentzen dituzten indar polizial eta militarren atzera-egitearen inguruko eztabaida lehenbailehen heltzearen alde egin du. Gazte Abertzaleaken idazkari nagusiak IRAren armagabetzearen aurrean Erresuma Batuak 2001ean hartu zuen erabakia mahaigaineratu du. “IRAk bere armategien suntsipena iragarri eta egun baten ostean, Britainiako gobernuak Ipar Irlandako desmilitarizazioarekin erantzun zuen, hainbat urte iraun zuen armada kanporatzeko prozesuarekin eta horren bukaeran segurtasuna ipar irlandarren esku utziz”, adierazi du. Gainera, “bi prozesuek bereizten dituzten diferentziak alde batera utzita, pilota orain Moncloa-ko eta Eliseo-ko teilatuetan aurkitzen da, eta bi estatuen gobernuak behingoz mugitzeko txanda da, Downing Street-ekoak egin zuen antzera”. Bestetik, Gomezek “ireki berri den agertoki honetan gatazka politikoa parametro politikoetan heldu behar” zaiola azpimarratu du, eta horregatik bi estatuetako gobernuei “erabiltzen dituzten biolentzia mota anitzen berehalako bukaera” exijitu du, bereziki presoen dispertsioa eta...

Read More