slide

  • Azaroaren 5eko herri galdeketetan, bai independentziari

    Erabakiaren aroa da eta Gazte Abertzaleak gazte erakundetik argi dugu zein den gure bidea Euskal Herri alai, anitz eta aske bat lortzeko: independentzia. Hori dela eta, azaroaren 5ean egingo diren, eta etorkizunean burutuko diren herri galdeketa ezberdinetan parte hartzen egongo …

  • Gora emakumeak alardean

    Aurten 21 urte betetzen dira “emakumeak alardean!” aldarria irailaren 8 batean entzun zenetik lehen aldiz Hondarribiko karriketan, eta 20 urte alarde parekidea sortu zenetik. Egoera aldatu dela esan arren, egoera anormal baten normalizazioa gertatu da urte hauetan. Normalizatu egin dira …

  • Gazte  Abertzaleakek  gogorarazten  die  turistei  Euskal  Herrian  daudela

    Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

    Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain …

Turismoa

Gazte Abertzaleakek gogorarazten die turistei Euskal Herrian daudela

17 Abu, 2017 Albiste aukeratuak, Prentsa Oharrak, Turismoa

Gazte Abertzaleakek kanpaina bat abiarazi du bisitatzen gaituzten pertsonei “historia, kultura eta hizkuntza propioa duen lurralde batean daudela eta Euskal Herria deitzen dela” kontzientziatzeko. Eusko Alkartasunako gazte erakundeak turistentzako erreferentzialak diren tokietan “You are in the Basque Country, neither Spain nor France” (Euskal Herrian zaude, ez Espainian, ezta Frantzian ere) leloa duten kartelak jarriko ditu eta pegatinak banatuko ditu turisten artean. Gazte erakundearen aburuz, turismoaren sektorea “munduari zer eta nor garen erakusteko balio duen heinean, sektore estrategiko bat da”. “Gure apustua turismo jasangarriaren aldekoa da, zentzu guztietan; auzotarrekin elkarbizitzan dagoena, lan baldintzak eta inguru giroa errespetatzen dituena, eta non dagoen eta bere ingurua zein den jakitera ematen duena”, adierazi dute. Azkenengo honen harira, erakunde publikoek horretan huts egiten ari direla baloratu dute. “Lehen, EAJk oso gutxi egiten zuen Euskal Herria atzerrian saltzeko, baina PSE Eusko Jaurlaritzako Turismo sailera heldu denetik inboluzio bat eman da, sozialistek uniformizaziorako dituzten obsesioengatik”. Gazte Abertzaleakeko kideek turismo arloan atzerapauso garrantzitsu bat eman dela esan dute. Beraien ustez, turismoa merkantilizatu eta hutsaldu da, herri ikuspegia itxuragabetuz eta soilik epe motzerako eragin ekonomikoa aintzat hartuz. Rosa Diezen garaiko eslogana erabiliz, “´etorri eta kontatu” filosofiatik “etorri eta kontsumitu”-ra pasa...

Read More