slide

  • Gazte  Abertzaleakek  Maravillas  Gaztetxearen  hutsaraztea  arbuiatu  du  eta  Geroa  Bairi  aldaketaren  gobernuari  sabotajea  egitea  leporatu  dio  PSNrekin  ordezko  gobernua  bilatzeko
  • Ez  ikaratu

Gaur ez dugu ezer ospatzerik: denak lanera!

6 Abe, 2010 Ekintzak, Eskubide zibil eta politikoak, Gazteria, Herriz Herri, Independentistak

Gazte Abertzaleakek gogoratu nahi du Espainiar Konstituzioaren urteurrena ospatzen den egun honetan, Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako biztanleek ez dutela zer ospatzerik. Gazte erakudearentzat, egoera zein den gogoratzeko eguna da gaurkoa, gatazkaren konponketarako oztopoa den lege baten urteurrena baita.  Horregatik, gazte erakundeak aurten ere adierazi nahi du gizartea galdetua ez den bitartean, gatazka bizirik izango dela eta lege bat indarrean egotea ez dela argumentu politiko sendoa egoera mantentzeko.

Beraz, gaur gazte erakundeko nazio egoitza, zein tokiko hainbat egoitza, irekiak egongo dira goizeko 08.30tik eguerdirarte, Euskal Herriak berezko egutegi baten aldarrian jardungo dute egun honi insumisoak izanik.

Eraberean, durangaldeko Gazte Abertzaleakeko taldeak gaur eguerdiko 12.00tan Landako erakustazokaren sarreran “Independentistak Sareak” antolatu duen “Kulturaren aldeko argazki berdean” parte hartzeko deialdia zabaltzen du. Ezin dugu ahantzi Independentziaren bidean, esparru desberdinen ekarpena ezinbestekoa izango dela; eta honen lanketan, “Independentistak Sareak” beraien aldarrikapen berdea Durangon zabaldu dadin, denen laguntza behar du: Independentziaren aldeko urratsa, denen auzia delako.

Azkenik, gaur ere Durangon, arratsaldeko 17.30 “Eskubi zibil eta politikoen defentsan, GAZTERIA AURRERA!!” gazteri desberdinek antolatutako manifestazioa, erakustazokaren sarreratik gazte uholdea barraiatuko du Durangoko kaleetan zehar. Azkenengo atxiloketen harira, eta duela urtebete jazotakoekin, gazteen lana ez dela inoiz geldituko adierazteko ez dago beste biderik. Oztopoak oztopo, gazteek prozesu honen alde lanean jarduteko hartutako erabakia geldiezina dela zabaldu behar da.